Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Urtarrila 01 Sarrerakoa
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Sarrerakoa

Asmo on guztien antzera, blog hau ere urtarrilaren 1ean inauguratu dugu.

Luistxo Fernandez lagunak abenduaren 10ean oparitu zidan, eta geroztik orria txukuntzen ibili gara, tresna hau erabiltzen ikasten eta zertarako erabiliko dudan pentsatzen. Probatan emandako hiru aste hauen ostean, Armayrutik irten eta hala nahi duzuen guztien pantailetara heldu nahi nuke. Nire aldetik, beraz, eskerrik asko Luistxori eta Codesyntaxeko lagunei.

Egun batzuk lehenago, Xabier Mendigureni esan nion ni ez nintzela gai izango blog bat aurrera eramateko. Ez nukeela blog bat sortuko. Gero gertatu zena gertatu zen eta aukera bi izan nituen: koherentziaz jokatu eta Luistxori ezetz esatea, edo adurrari eutsi ezinda baietz esatea. Ez nuen galdera hori planteatzeko astirik ere izan, eta, koherentzia bazterrean utzita, baietz esan nuen. Eta hementxe nago, apurka-apurka sortzen ari den euskal blogosferaren barruan, oraindik ere jakin ez arren gai izango ote naizen blog hau aurrera eramateko.

Hasteko, zapatisten estiloan, urtarrilaren 1ean inauguratu dugu, eta horrek beti ematen du itxura ona, urtearekin fuerte hasi eta aurrerantzean zintzo jarraitzearen itxura. Ahaleginduko naiz asmo hori ez dadin itxura soila izan.

gabiria 2005/01/01

Re: Sarrerakoa

Patxi — 2005/01/01 12:28

Zorionekoak goizo jaikitzen geranok, ongietorria ematen lehenbizikoak geralako.


Ongietorria Julen!


Blogosferan ez gera asko. Honek antzerki lan bat ikustera joanda, aurreko ilaretan eseritzen dan taldetxoaren antza haundia du (momentuz). Baina hala diote, holakoetan gozatzen dutela gehien biek, antzerkilari zein ikusleek.


Asko goza dezazula Julen!



Re: Sarrerakoa

eneko — 2005/01/01 13:58

Aupa, aupa, aupa !!


Beste batzuk ez gabiltza Patxi bezain goiz, baina zorionak, Julen, eta Urte Berri on!



Re: Sarrerakoa

Bertoko — 2005/01/01 19:09

Urtebarriak gauza onak ekarri deuskuz.
Gaur lango egun batez, ETBko txoria kantatzen hasi zan. Orain dirua eta badabil.


Goizon 1000 metrora bueltan sekulako ikuspegia, eguraldi onez.
Eta arratsaldean Urrezko aizkorarako saioa hastekoa danean, mozoillotxoa hasi da.


"debile principium melior fortuna sequator"



Re: Sarrerakoa

Bertoko — 2005/01/01 19:26

Orain dirau eta badabil.


Ez "dirua eta badabil".



Re: Sarrerakoa

Joxe Aranzabal — 2005/01/01 20:44

Aupa, Julen!


Ongi etorri euskal blogosferara. Fuerte hasi zara, itxura onarekin, eta seguru nago gogor eutsiko diozula erronkari, erronka polita baita blog bidez komunikatzea.


Beharbada oraingoan ez zara koherentea izan, baina bai ausarta, eta euskal blogariok pozez eta esku zabalik hartu zaitugu geure artean, asko izango dugu-eta zugandik ikasteko.


Besarkada handi bat.



Re: Sarrerakoa

iturri — 2005/01/01 20:59

Aupa Julen:


Hasteko, ongi etorria euskal blogosferara. Eta ziur naiz gauza asko izango dituzula kontatzeko.


Ni ere hasi, hasi nintzen. Nora noan? Ez dakit, baina, guk egin beharko ditugu horrelakoak, ezta. Nork bestela?


Animo eta aurrera!



Re: Sarrerakoa

Julen — 2005/01/03 12:54

Eskerrik asko guztioi,
orain bai, orain koherentziaz jokatuko dut, eta saiatuko naiz zerbait polita egiten, jakinik egunero-egunero irakurle fidel batzuk izango direla pantailaren beste aldean. Ez da erronka txikia, baina isilik ere ez gara geratuko.



Re: Sarrerakoa

Josuperman — 2005/01/03 13:14

Aupa Per!!!


Ia geu be hasten garan... halan da be gero ta gitxiau sinisten joat horretan...


Hori bai Fernando: ze kutrekeri idatzi dok orainarte! kaguen Bob! Honek Julen Gabiriaren bloga emoten dau ta!!


si iu son!



Re: Sarrerakoa

Julen — 2005/01/03 14:11

A ze poza, a ze poza, a ze poza!!


Ongi etorri ba. Ziur asko disfrutatuko dugula.



Re: Sarrerakoa

Palenqueko lagunak — 2005/01/04 10:18

Ondo etorria!
Ez galdu bizkaieraren kutsua!
Astero irakurri deutsugu.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema