Hemen zaude: Hasiera Blogak Errebal eibar

Errebal

eibar

Uda beroa

Alderdi politikoen arteko tirabirak ari dira gertatzen aurtengo udan Errebal proiektua dela-eta. Errepaso txiki bat, eta erantzun pertsonala.


Uda beroa daramagu Errebalen asuntuarekin. Udal Gobernuko alderdien ordezkariek prentsaurreko bat eman zuten, hitz eginez gauza gutxi esateko (guk planteatutakoari oraindik ez diote erantzun). Miguel de los Toyos (PSOE), Mertxe Garate (EA) eta AItor Alberdi (EAJ-PNV) mahai berean, proiektuaren defentsan.

Gero EB-Aralarrek erantzun zuen, eta EB-Aralarri Aitor Alberdik erantzun zion. EB-Aralarrek berriro ere erantzun dio Alberdiri. Hori gure prentsa-aldizkarian jaso dugu.

Pertsonalki, puntu batzuei erantzuna utzi nahi diet.

  • Diote bide-juridikoa agortua dagoela. Ez da egia. Oraindik "Contencioso-Administrativo"ra joateko aukera dago.
  • Miguel de los Toyos-ek dio alderdi politikoekiko transparentzia egon dela uneoro. Baliteke baietz, baina alderdi politikoetan ez gauden herritar arruntok ez dugu izan informaziorik. Izan dugun informazio guztia "existitu ez den" (ikus hurrengo puntua) proiektu batena izan da.
  • Aitor Alberdik dio ez dela Errebal Center baino beste proiekturik existitu. 2003koa hauteskunde-agindua zela. Beraz, ulertzera ematen dit hauteskunde-aginduak ez direla zertan bete behar, Alberdiren iritziz. Bigarrenik, 2006koa "folleto informatiboa" zela, ez proiektua. Hala ere, ausartzen da esatera beste batzuk ari direla desinformatzen. Alberdi jauna, proiekturik egon gabe marrazki hori lau haizeetara hedatzen ari dena da desinformatzen ari dena. Ala ez?
  • Mertxe Garatek dio komertzioari bultzada emango diola proiektu honek. Beste kale batzutan kaleak semi-peatonalizatzen ari diren formula ezin dezakete aplikatu Errebalen? Alegia, kalea zabaldu, oinezkoentzako guneak sortu...
  • "Todos queremos que la construcción comience ya". Barkatu, "Todos los que estamos en el Equipo de Gobierno" esan nahiko duzu, ezta? Ze, Errebal kalean denok ez dugu hori nahi, inondik inora. Eta Eibarren, zuk agintzen duzun herrian, ezta. 1200 sinadura jaso ditugu, momentuz, plazaren alde.
  • Eibarko Hiriaren Herri Antolamendurako Plan Nagusiak plaza bat erakusten du Errebalen. Zuen proiektuak ez.


Kapaz zarete gauza bat agindu, hori dokementu ofizialetan publikatu, herriari erakutsi, eta herritarron iritzia kontutan izan gabe guztia hankaz gora jartzeko. Gero, kapaz zarete esateko hori azaleratu nahi dutenak desinformatzen ari direla. Harro egongo zarete zuen jokabide despotikoaz. Irailean gehiago.

Josu Mendicute 2008/08/14

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria

Azken erantzunak
¡EZ DU BERRESKURATU¡ ramon, 2009/12/17
Pena bat Josu Mendicute, 2009/12/17
¡Geuria da ta¡ ramon, 2009/11/24
Galdera jokoa ramon, 2009/10/22
Akuariuma Amatiño, 2009/10/21
Etiketa lainoa
...eta kitto! 2003 Errebal adierazpena alegaciones arbolak arquitecto blog cesion eibar ekitaldia enajenazioa erakusketa errebal errebal-center etakitto facebook fotomontajeak helegitea historia informazioa iruzurra iñorendu ley monjas-agustinas musika-eskola myspace oharra plantilla politika prensa sare-sozialak tuenti udala untzaga video