Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal

Errebaleko proiektuari alegazioak egiteko plantilla

Josu Mendicute 2008/04/19 19:51
Norberak bere kontura helegitea aurkeztu nahi baldin badu, plantilla bat jarri dugu (gazteleraz) nahi duenak deskargatu, bete eta Udalean aurkezteko.

Helegiteak aurkezteko epea apirilaren 23an (eguaztena) itxiko da.

Deskargatu plantilla (rtf formatua, 8 KB).

* plantilla hau Ezker Batua-Aralar koalizioak egindako helegitean dago oinarrituta.

Errebaleko merkatalgune berria

Errebal 2008/04/16 11:15
Errebaleko proiektuarekin iruzurra egin digute. Gauza bat agindu eta bestea egin. Azoka berriztu behar zuten hasieran, parke eta guzti, baina zentro komertzial erraldoia egingo dute. Proiektuaren inguruko gogoetak azaldu nahi ditugu blog honetan eta, ahal dela, proiektu bideratzen lagundu.

Errebaleko merkatu berriari alegazioak

Errebal 2008/04/11 12:30
Apirilaren 23an amaituko da Errebaleko merkatu berriari alegazioak egiteko epea. ARALAR alderdiak zenbait alegazio aurkeztuko ditu eta datorren astean bilera ireki bat egingo du Kulturalean herritarrei proiektuaren berri emateko eta konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioak prestatzeko.

Errebaleko merkatu berriaren lanek aurrera jarraitzen dute. Lehenengo gauza bat agindu eta beste bat egiteko asmoa dago. Lurra pribatizatu egin da. Agindutakoa ez da betetzen. Kontuak ez daude argi.

Hainbat gauza onartuta daude dagoeneko, baina konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioak egiteko epea oraindik irekita dago, apirilaren 23ra arte.

Eibarko Aralar alderdiak bilera bat egingo du datorren asteazkenean konbenio urbanistikoaren inguruko alegazioen kontua herritar guztien aurrean lantzeko:

Gaia : ERREBAL  Center
Tokia: Arrate Kultur Elkartea
Eguna : Apirilak 16

 

Ordua : Arratsaldeko 7:00etan

Herritar guztiak daude gonbidatuta. Alegazioak aurkezteko epea 10 egun barru amaitzen da eta zenbat eta gehiago aurkeztu presio gehiago ahal izango da.
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria