Hemen zaude: Hasiera Blogak Errebal Artxiboa 2008 Azaroa 28 Eibarko udala hiritarron dirua oparitzen?
Dokumentu Akzioak

Errebal

Eibarko udala hiritarron dirua oparitzen?

Benetan interesgarria Plataformako kideok egin dugun azken ikerketaren emaitza: Eibarko udalak merkealdietan saldu zuen Errebalgo merkatuaren terrenoa.

Igezko hauteskundeak baino 5 egun lehenago egin zuen salmenta udalak. Salmenta hori beste bi operaziorekin alderatu nahi dugu, banketxe batek egindako tasazioarekin eta promotorak lortutako hipotekarekin:

  • Udalak saldutako prezioa: 4.202.000 euro
  • Banketxeak egindako terrenoaren tasazioa: 40.000.000 euro
  • Promotorak sinatu duen hipoteka: 24.364.717 + interesak = 27.646.670 euro.

 

Udalak 4 miliotan saldu zuena, 40 milioitan tasatu zuen banketxe batek. Eta balorazio hauek instante berean egin ziren!

Zergatik dago horrelako aldea? Zer dago alde horren atzean?

Errebal blog 2008/11/28

Merke-Merke Lagun

josemari — 2008/12/01 18:13
Pirata produktulez, lapurretagaz lortutako lurrak (Patxikuren denporetan), merke merke joxemari balitzezuz negozixo galanta egingo dau norbaitek.

Eta Udalak...

erral — 2008/12/01 18:45
Nire kabala batzuk, zein da egia edo egiagoa?

- Udalak ez zekien terrenoak 40 milioi balio zituela, 4 milioitan tasatu zuen. Nork egin zuen tasazio hori? Tasadore hori tontoa da.

- Udalak bazekien terrenoak 40 milioi balio zituela, baina asko irizten zion eta inork erosiko ez zuelakoan tasazio bajuagoa egin zuen. Hori horrela bada, tasazio bajuago horren ordez kontrapartidaren bat eskatzea ondo legoke ez? Adibidez, plaza handiagoa, parking gehiago, obra azkarrago egitea, ... Baina jakina, obra hori obra "pribatua" da, Udalak dioenez.

- Udalak bazekien terrenoak 40 milioi balio zituela, baina nahita egin zuen 4 milioiko salmenta "eskupekoa" lortzeko asmoz. Zein da eskupekoa?

Kakanahastea

ramon — 2009/02/11 17:38
Gauz bat da terrenoak merkealdixetan saltzea, norbaitek espekulatu dezan, beste bat hori egiten uztea. Gero: batzuek eskatzen dugunari kaso egin gabe, inolako ezplikaziorik emon gabe ez guri ez inori, Promotoraren hitzetan irakurri beharra proiektoak akatzak dittuela (nabariak), Plan General diona ez duela betetzen,eta beste batzuek, hauexegatik proiektoa egin duten arkitektoi ez dietela ordaindu. Aldiz batzuen hitzetan (udaletxeko agintarienetan)orain arte ez zegoen inungo okerrik, arazorik deus, ona baino obiagoa omen. Orain gainera agintea duena, ixilik egon dena, espekulatzen utzi duena, orain arte dena ongi dijoala esaten duena ¡bera aserre omen aizu¡, ¡besteok errudun¡. Geu dugu eskubide osoa aserre egoteko gure agintariekin, beren bestalde begiratzearekin, orain arteko ixiltasunarekin, obra urte bete baino gehiago geldirik, bipolaridadea galtzeko zorian eta zer?, aserre omen, mugi aizu¡¡¡, proiekto estrategikoa bada, edo ez da?, hitzak bakarrik bezteen pentsamenduak ixilarazteko?. Badago araudia PGOU exproiatzeko baimena emoten dabena (N.U. 3.2.05), edo Promotore hauek "pernada" eskubidea dute?. Badirudi irugarren mailako Kazike herrialde batean bizi garela, sentitzen dot bainan horrela deritzot, kazikeen lagunak nahi dutena egiten duten horietako batean. Tristea benetan, ez dugu horrelakorik merezi, baditu begiak gauzak ikusteko eta burua ulertzeko, bozketa garaian "erosi" behar diren papereta zikin hoiek baino gehiago gara, pertsonak gara, beraz arazoak entzuteko gai ere bagera,eta baditugu nortasuna eta duintasuna. Nabarixa da proiekto honek hasieratik guztiz oker joan dela, baina okerrena zera da orain arte ez dela ezer egin eta ezer aitortu, orain arte, eta agintean dagoenean badira gauz batzuk gogoz kontra egin beharrekoak ere, edo oraindik okerrago pentsatzen hasi behar ote gara?. Gaur prentsan irakurritakoan goibeldu, hasaldatu, penatu egin nau, gestiño notizi negargarrixak, hiritarron patrimonioa merke saldu ostean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria

Azken erantzunak
Eraikitzeko ordua ramon, 2011/03/26
Eraikitzeko ordua ramon, 2011/03/26
¡In presizionante¡ ramon, 2010/11/22
Proiektoa ramon, 2010/11/01
Proiektoa ramon, 2010/11/01
Etiketa lainoa
...eta kitto! 2003 Errebal adierazpena alegaciones arbolak arquitecto blog cesion eibar ekitaldia enajenazioa erakusketa errebal errebal-center etakitto facebook fotomontajeak helegitea historia informazioa iruzurra iñorendu ley monjas-agustinas musika-eskola myspace oharra plantilla politika prensa sare-sozialak tuenti udala untzaga urbanismo video