Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal

Eboluzioa grafikoki

Josu Mendicute 2008/10/13 01:08
Berdez: legez utzi beharreko parkea (830 m2). Gorriz, aurrekoari PSEk agindutakoa gehitzen zaion zatia (guztira 1900 m2 inguru). Orain ez dute utzi nahi eraiki gabeko gunerik.

 

Espazio publikoa Errebalen

Errebalen inguruko hitzaldia

Errebal blog 2008/10/10 14:17

Errebal Plataformatik hitzaldia antolatu dugu datorren astearterako, Errebaleko merkatalgunearen inguruko informazioa modu zuzen eta zehatzean herritarrekin konpartitzeko helburuaz.

Errebal inguruko auzokideez gain, Eibartar guztiontzat berebiziko garrantzia duen gaia delakoan gaude. Beraz, interesa duten guztiekin konpartitu nahi dugu orain arte bildutako dokumentazioa.

Datorren asteartean, hilak 14, arratsaldeko 7,30etan egingo dugu hitzaldia, Portalea kultur etxeko Areto Nagusian (Bista Eder 10). Bertan ikusiko garelakoan, Errebal Plataforma.

Bista El Casco-tik, edifizoarekin

Josu Mendicute 2008/10/09 16:46
Simulazio hau egin dugu ikusteko nolako eragin bisuala izango duen Errebalek, Blas Etxeberria kaletik ikusita.
Errebal Center, El Cascotik

 

Atzo publikatu genuen argazki originalarekin konparatu.Rekuadro berdean sartu dugu eraiki-ezina den zatia (Plan Nagusiaren planoetan ikus daitekeena). Plan Nagusia errespetatzea eskatzen dugu.

Bista El Casco-tik

Josu Mendicute 2008/10/08 19:14
El Casco-ko etxeetatik San Agustin kalera lerro zuzena eginez, Blas Etxeberria eta San Agustin bisualki batu beharko luketen plaza lortzen dugu. Argazkian ikusten duguna ikusi beharko genuke, beraz, Errebal Center eraikita ere. Proiektuak bista hau mozten digu.
Errebal

Eraikigarritasuna, legez baino handiagoa

Josu Mendicute 2008/10/07 11:49
Plan Nagusiak zehazten duen bolumena baino %40 handiagoa da Errebal Center. Hau nola gauzatzen den azaltzen saiatuko gara.

Atzo aipatutako dokumentutik irakitzen den informazioaz jarraituko dugu.

Dokumentua: 137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitatea (pdf, 908 KB).

Bertan, eraikigarritasunari dagokionez, honako datuak zehazten zaizkigu:

Sestraz behetiko eraikigarritasuna
Edificabilidad bajo rasante:
3.457

Sestraz gaineko eraikigarritasuna
Edificabilidad sobre rasante:
6.773

Guztira, beraz, 10.230 m2ko eraikigarritasuna izan beharko luke, guztira, merkatalguneak.

Non dago tranpa? 10.230 m2 izango direla Sastraz gainetiko eraikigarritasuna (Edificabilidad sobre rasante). Alegia, bolumetriaren batuketa osoa sestraz gainera (kalearen alturatik gora) igo dutela.

Horrez gainera, goiko solairuan oraindik gehiago igotzen dute gero, 10.604 m2tara iritsiz (Estudio de detalle). Beraz, horri lurrazpiko 3.564,36 m2ak gehituz, azkenik 14.168,36 m2ko eraikigarritasuna lortzen dugu.

 

Zenbat aldiz handitzen da, beraz?

Proiektuak zehaztutako eraikigarritasuna: 14.168,36
Plan Nagusiak zehaztutako eraikigarritasuna: 10.230

Diferentzia: 3.938,36 m2 = %38,5.

Behin eta berriro Errebal Plataformatik esan dugun bezala, Plan Nagusian datorrena hitzez hitz errespetatzea erabakiko balute, gure lana amaitutzat emango genuke. Bere erabakiekiko koherentzia besterik ez gara eskatzen ari.

Hauteskunde promesa baino zertxobait gehiago

Josu Mendicute 2008/10/06 13:25
Ez da gezurra panfletoetakoa eskatu dugula, baina ez da egia osoa ere. 830 m2ko plaza eskatu dugu, eta hori Plan Nagusiak dakar.

Eibarko Herriaren Hiri Ordenamendurako Plan Nagusiaren webgunetik hartu dugu honako informazioa.
137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitateari dagokiona da, hain zuzen. Bertan zehazten da Errebalen egingo den eraikinak zein neurri izan behar dituen. Hara, zer dion:

"...gutxienez 830 m2-ko azalera eraiki gabe utziko da eta Coliseo Antzokiaren aurreko plaza izango da".

Guk plaza hori aldarrikatzen dugu. Eraiki gabe utzitako 830 m2-ko eremu hori. Informazio horrekin batera, irudi hau dakar:

PGOU errebal

 

Informazioa eta irudia dakarren dokumentua deskargatzeko: 137.01 E.U. Errebal Gauzatze Unitatea (pdf, 908 KB).

Nik, pertsonalki, nahiagoko nuke oraindik edifizio txikiagoa, espaloi zabalagoak eta parke handiagoa utziz. Plan Nagusiak uzten du horretarako aukera, izan ere ez du 830 m2-ko plaza txertatzen; gutxienez 830 m2-ko plaza baizik. Hala ere, behin eta berriro Errebal Plataformatik esan dugun bezala, Plan Nagusian datorrena hitzez hitz errespetatzea erabakiko balute, gure lana amaitutzat emango genuke. Bere erabakiekiko koherentzia besterik ez gara eskatzen ari.

Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria