Artxiboa Uztaila 2008
Herritarrak aho-zabalik
Ekainean erakusketa egin genuen, eta uztailean berriro egin dugu, proiektuaren nondik norakoak erakusteko. Herritar askok sorpresaz hartu dute proiektu berria. "Hor ez zuten ba parke bat egin behar?" galdetzen ziguten askok.
herritarren partehartzeaz hartzen dira horrelako erabakiak. Non dago Errebal Center proiektuaren maketa? Jakin dugunez, Alkatetzan. Ondo legoke Udala kalera irtengo balitz jendeari galdetzea: nolako merkatalgunea nahi duzue Errebalen, espaloi gainerarte igaroko dena ala parkea utziko duena?
Bi proiektuen argazkiak erakutsi genituen. Nahi zuen orok izan zuen mikroa hartu eta hitz egiteko eskubidea, Toribio Etxeberria kalean. Umeak animatu ziren, eta parkea eskatu zuten.
Guk ere parkea nahi dugu. Ez dugu nahi lehen baino kale estuagorik Errebalen. Uste dugu Eibarko Hiriaren, herritarron eta dendarion onerako izango dela Errebal kalearen zabaltzea. Sinadurak jasotzen gabiltza. Jendeak galdetzen digu: "baina zein proiekturen alde zabiltzate sinadurak jasotzen, parkearena ala bestea?", eta guk parkearena erantzun. "Orduan bai. Non sinatu behar da?". Hemendik deskargatu (pdf), sinatu, eta eraman Correos-en bulegoko 205 postakutxara.