Erakusketa Topalekuan
Bertan ikusi ahal izango dira bota berri duten Merkatu Plazaren historia, argazkiak, hainbat datu interesgarri, eta bertan eraikitzeko dauden bi proiektuak: bata hauteskundeetan zein Eibarko Hiriaren Herri-Antolamendurako Plan Nagusian agindutakoa, eta bestea orain egitea nahi dutena. Bien arteko desberdintasunak erakutsiko dira Tokiko Agenda XXIen ikuspegitik. Argazkiak, testuak, ikusentzunezkoak... bertaratzera gonbidatzen dugu herri osoa.
