Errebal
Eibar inde-Center (I)
Gure Eibar! Nun hago eta nora hoia! Desagertarazitxako iraganez, etengabeko oingotxera kondenatua! Batzuen fabore saldutako etorkizuna!
Gure aurretikuak garaixan garaiko biharretara amoldatzen jakin zeben moduan, jakin nahi neuke gaurkuok zertara amoldatzen ete dihardugun. Urreko garaixak dira, tallarrak handahemen arkitektura edar batez jantzitxa sortzen ziran eñian, urjentzietako urbanismo ero batek, gerra osteko Eibar ber-des-itxuratzen zitxuanekuak. Baña…hura bizitxasuna! Eta nere inguruko garaikuok halakotxia ezagutu dogu, eta halakotxe jakin dogu maitxatzen. Eta halakotxia da azkeneko urtiotan buruan darabidan penaz eta inpotentziaz buztitxako ardura hau. Akordatzen naiz plan estratejikua aurkeztu zanekua, eta herritxar, soziedade eta herri-taldiekin billera informatibuak eitxen ziranekua, eta... Nun hegoan eta nora bidian… Etxe-Gorrixak gorritxasuna berreskuratu zebanetik ez dot ordukorik iñun topatzen. Eskillara mekanikuak besterik ez, eta etxiak altuak, altuegixak, eta espaloiak eta parkiak neri kontautakuak baño txikixaguak, txikixegixak. Eta azkena, gure Plazia. Nun hago! eta Errebal-Center doiala… Baña lehengo lepotik zer? kalia, plazia eta herritxarrondako aire eta lekuan truke, metrokuadrao komerzialak: Errebal-Center!!… Ieup! Hara oiñ: “Zona 0”. Gure basarritxar eta dendarixendako balira sikera!!! Coliseua be honetxen keizpera makurtatuta. Baitxa neu be. Inde-CENTER. Gañera! Ikusiko dozue, ikusiko dogu.
"Zona 0"
http://www.flickr.com/photos/supermendikute/2386921661/
Espaziua
Zona 0 bat be Alfan egon zan, eta oin etxiak egin dittue, ertz-ertzian. Hazia bihar dogu zuluan!
eibar utopikoan
Leire eta Josu, "zona 0" ri buruz egiten duzue berba. Nahiko zona 0 eduki genuen gerra zibila ondoren, segur aski espazio izugarri zegoen denbora hartan ere, baina hiri batean bizitzeko Etxebizitzak, Lantegiak, Eskolak, Merkatuak eta abar eraiki behar dira.
Hiriaren itxura, bakoitzak bere ideia dauka horri buruz. Azken urteotan "demoda" jarri da Eibarko Tallerrak gauza polit bat bezala azaltzea. Beno, hortik pittin bat aldekoa naiz, baina gure nortasuna bermatzeko bakarrik. Kurioso izaten zait, baina, Eibarko tallerren alde egotea eta gero hemen dena altuegia egiten dela esatea, Eibarko tallerrak espazioa lortzeko altuak izan behar ziren eta.
Eibar hiri estu bat da, leku txiki eta aldapatsu batean kokatuta, ez da orduan ideia on bat eraikin altuak egitea?? Horrela parkerako espazioa lortuko genuke, etxe orratzak eraikitzen, zergatik ez??...Baina keba, hemengo jendeari Untzagako dorreak ere ikera ematen dio, jai dugu...
Bada niri Untzagako dorrea izugarri polita iruditzen zait, lastima 10 pisu gehiago ez duen...
Bai neuk ere Eibar utopiko batean bizi nahiko nuke
Hiri eredua
Errebalek aukera eman beharko luke erdigunea ibilgarriago egiteko. Komertzioaren onurarako, gainera.
Bukatzeko, nik ez dut esan "zona 0" uztearen aldekoa naizenik. Josu Garatek, bere artikuluan, orain sortu den gune irekia aipatu du, eta nik argazkia erakutsi, besterik ez.
Ni ere kontra
dendarien lana
Badakigu kolektibo bakoitzak bere "buruari" ematen nahi dioela lehentasuna. El Corte Ingles datorrela jakin eta gero, gure merkatariak argi ibili ziren bertako komertzioa zaintzeko.
Aspalditik Merkatu Plazan zer edo zer egin beharra dagoela bazekiten. Ikerketa sakon eta orokor bat egin ondoren, eta antzerako egoeran zeuden beste hiri batzuk bisitatu eta gero, dendariek proposamena Udalari aurkeztu zioten.
Udalan harrituta geratu ziren, gure politikoek ez zuten espero horrelako ikerketa sakon dendari batzuen partetik eta.
Ikerketa horrek, nahiz eta komertziori buruz izatea, Eibar hiriaren egoera orokorra azaltzen zuen. Horregatik aparkaleku arazoak, ostalaritza, aisialdiko zerbitzuak, eta beste gauza pila bat ikertuta zeuden.
Hortik aurrera Udalak eta dendariek beste kolektibo batzuekin "Eibar Merkataritza Gune Irekia" sortu zuten ikerketa horren azaltzen ziren ideiak aurrera eramateko.
Ideia horien artean Errebalen zentro komertzial bat egitea ezinbestekoa ikusten da, baina beste gauza pila bat ere.
Hortaz dihardute gure dendariek gaur ere, euren lanpostuak bermatzeko, jakina, baina baita Eibarko hiriari aberastasuna ematen ere.
Kontu hau, Oier, ez da bi merkatari arteko gerra bat, kontu honetan Eibarko etorkizunarekin "jolasten" ari gara, kontuz orduan. Hemen oso errez esaten dira "iruzurra", "gezurra" eta horrelako hitzak, mesedez, ez dut uste gure politikoak hain "sinverguenzak" direnik.
Alegazioren epean gaude, oraindik ez dago onartuta prioektua, ea ba denon artean irtenbide on bat aurkitzen dugun.
Flap, aklaratu
Oierrek egin duen hausnarketa interesgarria, oso. Eta aparkalekuena, arrazoi borobila.
argi eta garbi
Nik ez dut uste " a mala fe" ibiltzen direla, hori da nire iritzia politikoei buruz.
Beste kontu bat da "propaganda elektoralean" agertzen diren hitz eta irudietan "a pies juntillas" sinestea. Badakigu panfleto elektoraletan gauza guztiak agertzen direla "de color de rosa" ezta?... baina gero errealitatea beste gauza bat izaten da.
Nik klaro-klaro daukat kontua. Beste gauza bat da, orain eztabaidatzen ari garen proiektua, onena den ala ez...
Mala fe eta herritarren iritzia
Fede txarra
Baina Eibarko merkatariok benetan pentsatzen duzue zuen mesederako izango direla monstruo horiek? Nik zalantza handiak dauzkat.
Eta aparkalekuena ere oso-oso garrantzitsua da.
Tranparik gabe
Gainontzekoan ez zait iruditzen nik esandakorik ukatu duzunik. Komertzialki erakargarria izan daitekeen gune berri bat sortzera doala Alfako solairuan eta herriko eje komertziala ez dadin urrundu errebalen beste amu bat jartzea pentsatu dutela.
Baina horrek ez die erantzuten zuzenean Eibarrek herri bezala izan ditzakeen beharrei, baizik eta sektore espezifiko baten interes ekonomikoei. Horrek interes orokorrari mesede egin diezaiokeen? Zalantzakoa iruditzen zait. Herri erdian parke eder bat izateak baino mesede gehiago? Aparkatzeko toki zabal eta dohaineko bat izatea baino mesede gehiago?
Eta aparkamentuen auzia bai dela etsigarria. Gaurko DVn: "Alertan de la falta de plazas de aparcamiento en Eibar ante el incremento de coches. (...) El Ayuntamiento de Eibar tiene registrados en la actualidad más de 13.700 vehículos, lo que supone que en los últimos años se ha producido un incremento anual de unos 200 coches y ello supone un problema para el tráfico ante el déficit de plazas de aparcamiento."
Eta inork kontatu al ditu azken urteotan Eibarko erdigunetik kendu dituzten aparkamendu publiko eta dohain guztiak? Txaltxa-zelai osoa eta Ardantza artean bakarrik zenbat zientoka toki desagertu dira ba? Eta nun daude ordezkoak? Ez dago azterketa sakonik egin beharrik jakiteko zein den hirietatik kanpo dauden merkatal zentroen arrakastaren gakoetako bat: aparkamentua nahi beste eta dohain daukazula!
benetako interesak
Zuk, Oier, eta baita ere Leirek gerra bat dagoela diozue, eta gerra honen ondorioz, herriaren benetako nahia ahaztuta geratu dela, diozue ere. Beno hori zuen iritzia da, nik berriz, uste dut lan izugarri egiten ari dela bai dendariak, herriko zinegotziak, eta baita beste kolektiboak ere, Eibar hiria hobetzeko. Interes asko daude jokoan eta batzutan hiria aurrera eramateko, hiritar batzuk kaltetuta sentitu ahal daitezke...Ondo dago protestatzea eta bakoitzaren interesak defendatzea, ondo dago zarata pixka bat egitea eta hedabideetan agertzea, herriko jende guztia hobeto informatuta egoteko. Horregatik oso ondo iruditu zait Blog hau sortzea.
Baina gauzak ez nahastatu, Blog honetan herriko biztanle batzuen interesak defendatzen ari dira, eta ez herriko biztanle guztionak. Zoritxarrez, interes horiek garbi ez agertzeko, erabiltzen ari zarete betiko erroilu eta hitzak: Iruzurra, gezurrak, ez dakit ze mesedeak, eta horrelako esaerak...
Benga ba, erroilu aldatu eta ez bota beti "errua" politiko "gezurtiei" mesedez...
Interesak, bai noski!
nire iritzia, besterik ez
Beste gauza bat da, prioektua hobetzea, eta horregatik oso ondo dirudit alegazioak jartzea eta oker dauden kontuak bihar den moduan egitea...
Nirea, Eibarko herritar bat iritzia da, besterik ez,
Nire Interesak?? agian behingoz Eibarren zer edo zer bukatuta ikusteko nahia edo...
Engainatua sentitzen naiz
Hortik aurrera, proiektu hau erabakitzeko arrazoia dago. Eibarrentzat, komertzialki, ez dut uste txarra izango denik. Baina merkatarien interesa merkatariek defendatu behar dute, eta Udalak ahalegina egin behar du interes horiek herritarren ongizatearen interesekin txertatzen. Proiektu honek merkatarien ustezko interesari baino ez dio erantzuten, eta arrazoia Oierrek modu ezin argiagoan azaleratu du.
Eta ustezko, diot, uste dudalako gune irekiek merkatariei mesede ere egiten dietela.
Inguruko biztanleentzat txarra ez denik ez esan, badakizu-eta etxe parean horrelakoa jartzea inori ez zaiola gustatzen; zuk zeuk onartu duzu, bertan bizi garenontzako "putada" dela (zeuk erabilitako hitza).
bukatzeko
Ez dakit ziur zergatik benetako proiektua hain desberdina den, baina suposatzen dut gure mandatariek badakitela zertan ari diren.
"Putada" ba zela esan nuen, bai noski, hobe da aurrean parke bat polit bat edukitzea, jakina, baina horrelako "putadak" hiri estu batean bizi garen gehienok sufritu egin dugu noizbait...
Hiriak biziak daude eta denborarekin aldatzen ari dira. Beharrak ere aldatzen ari dira garai batetik bestera, horregatik hiria moldatu egin behar da tokatzen den unera...
Ez dakit aukeratuta dagoen proiektua onena den, baina garaiz gaude txarto baldin badauden gauzak zuzentzeko. Ea bada alegazioekin ze gertatzen den
Baina badakizu, Josu, guztion nahia betetzea oso zaila da...
Flapen bukaerari erantzuna
BUKATZEKO-2
Ez gara bizi gune erresidentzial batean, Zuen etxeko azpian hainbat eta hainbat komertzio dituzue zuen eta denon mesederako.
Komertzioek bizia ematen diote gure auzoei. Denda barik gure kaleak erdi hilda egongo lirateke. Hiri bat komertzio barik, hiri kondenatua da.
Horregatik Eibarkoek hiri osasuntsu bat edukitzeko zaindu egin behar dugu gure komertzioa, ez merkatarien interesagatik, bertako merkatarien interesa, Eibar herriarena delako baizik.
Herri bateko garapenean kontrajarriko interesa ager daitezke, une horietan oreka bat lortzea komenigarriena da.
Ea kasu honetan denon artean irtenbide on bat aurkitzen dugun...
Bukatzeko 2-ri erantzuna
Denon artean irtenbide on bat? ...
bukatu ezinean
Ulertzen dut zure jarrera Josu, zuk engainatuta sentitzen zara parketxo bat pentsatu duzula zetorrela ( hori garai batean esan dutelako eta hortik arrazoia duzu) baina hortik aparte analizatu proiektua objetiboki. Kendu parkea burutik
Demagun Merkatal guneren ordez, etxebizitzak eraikiko dutela. Zer nolako altuera edukiko dutela etxebizitza horiek? ba segur aski zurea bezain altua izango zirela eta inork ez zuen ezertxo ere esango. Errebal kalea nola geratuko zen? ba orain kaleko zati batzuk dauden bezala, etxeak alde batean eta bestean ere. Non dago problema orduan? Itotasuna diozu, Agian orain kejatzen ari zaretenak ez zarete akordatzen baina 60. hamarkadan edo, Errebaleko hainbat etxebizitzan egin zuen "levante" bat. Bai, Errebaleko etxebizita gehienak txikiagoak ziren. Orduan ez zen egon inolako problemarik itotasunarekin...
Bukatzeko, niri gustatzen zait orain dagoen proiektua, ez dut uste hain itzela izango zenik, baina posible bada zer edo zer hobetzea ba egin dezatela.
zuzenketatxo bat
Itotasuna
Denon interesak, batzuen interesak
Lehen ere esanda daukat: Amañan egiten diren onurak denondako dira, baita niretako ere. Kalteak, denondako diren moduan. Ganorazko zeozer, itogarria suertatzen ez dena, Azitangoendako zein Urkikoendako ere ona da. Nik ez dut izango etxe aurrean, Bidebarrietakoa naiz. Gainera, ez nago ziur merkataritza gune horiek dendariok uste duzuen beste onura ekarriko dituen, beharbada konpetentzia desleal asko, zuen kalterako....
Bestetik, zergatik ezin ditugu iruzurra eta gezurra berbak erabili? Hori egin dutenean. Garbi daukat: gauza bat agindu, beste bat egin. Horri nik engainua deritzot, gezurra. Berba erabiliegiak direla? Bai, baina errealitatea adierazten digute.
Beste herri batzuetan espazio zabalagoak egiten dabiltza, hemen ez. Gero eta biztanle gutxiago dauzka herriak, baina dena eraikitzaileen mesede.
Leireri
Jode gure mesederako edo madarikaziorako Eibarren bizi gara eta Eibar, ba Eibar da, dagoen kokatuta herri handiegia akaso...
Errealitate horri buruz egiten ari gara eztabaida, kontuz ba eta ez imajinatu Eibar birtual bat (horretarako Second Life lekuan daukagu aukera)
Halaber, azken urteotan Eibarren espazio berriak lortu dugu gure aisialdirako: Txaltxa zelai ingurua, Untzaga plaza (ez zarete akordatzen behin kioskoren plaza aparkaleku moduan erabiltzen zela) eta gero eta gune peatonal gehiago dugu ere.
Badakit Leire, gure mandatariek, arbolarekiko sentsibilitate eskasa erakusten dutela eta horri buruz zurekin nator. Baina Anbulatorioko parkean saiatu ziren zuhaitzak birlandatzen, baina badirudi zuhaitz gehienak "gaixotuak" zeudela, hori esan zidaten behintzat...
Gero eta biztanle gutxiago dauzkala herriak diozu, gai horrek hausnarketa sakon-sakona behar du, baina nik galdera bat nahi dizut egin: Eibar zabalagoa edo txukunagoa al zen biztanle gehiago eduki duen garaian ala???
idazlana zuzentzen
Barkatu berriro, nire akatsak...jode aste honetan, praktikatu, praktikatu egin dut benetan...
Gure zuloa
Gramatikan ados, baina ideietan ez:-(
Esan didazu Eibar den modukoa dela. Bai, badakit. Espazio asko irabazi direla. Txantxa? Jo, hor ere burruka itzela egon zen, urbanizatu egin nahi zuten eta. Untzaga? Konforme. Peatonalizazioa? hala moduzkoa. Gero? gero eta espazio berde gutxiago, gero eta arbola gutxiago.
Gauzak konpatibilizatu daitezke. Egin dituzten urbanizazio guztietan ez dute jardinera kutreena ere jarri, beste herri batzuetan txaflanak ei dira tendentzia; hau da, kale batek plaza batekin bat egiten duen tokian angelu zuzenak egin beharrean, piska bat moztu angelu horiek eta zabalguneak sortu (ez dakit arkitekturaz, eta azaltzeko marrazki barik, gaziki). horrek zabal etaargi sentsazioa ematen dio inguruari.
Bota eta berriak egin dituzten etxe asko lehen baxuagoak ziren, orain altuagoak. Zergatik hori? Eraikitzaileen mesedetan. Baina herriak behar du holakorik?
Bestetik, aparkalekuak kendu eta kendu, baina ederto kobaratu zergak. Horrela, ganoraz aparkatu ahal izateko, bueltaeta buelta, gasolina kontsumoa handituz eta kutsatuz. Baina zertarako kezkatu? Nahikoa arbola badago Arraten eta!
Nik gustoko dut
Gustuko?
2. Argituta: hori ona da? Gora EcoEibar.
3. Bakoitzak bere gustuak... eta bizi-beharrak. Ez da gustu kontua soilik.