Errebal
Eibar inde-Center (II)
Hire Eibar! Nun dakak eta nora daroiak! Aprobau dala Plan Jenerala. Topa dagigun eta pakian bizi gaitxezen betiko! Ala, Jeneral baten Plana?
Kontrako batalloian billa nabil aspaldixan! Polboria bustitxa edo armagiñok!? Hau da hau, eta gu daneri jaten emoten, zuri eta baltz. Ze libre eta ze diferente ikusten dogun Coliseo aurrekaldia eh? Jo! Eta derrepente danon begixetara bistaratu dan Casco-ko edifizio edarra? Ba, maguak letxe, ointxe ikusten dozuen moduan… artxiola-martxiola-usaiñtxarradariola! ointxe ezkutau dala! Asta-putz jigantia lehen Plazian lekuan!
Maguen balixorik haundixena muturren aurrian eitxen dotsuezela eitxekuok ezta? Terribliak dira batzuok! Eta ointxe arte lau neurtzen zitxuan etxiak, aurreko berbok bota eta,… bost edo sei! Baña, gure Inde-Center hori… herrixana zana (ayuntamentuana barik), konturatu garan orduko, hatzapar pribauetatik txintxilixka. Helduta edo, emonda edo, erregalauta, zer dakitx ba nik! Jakiñ gitxi, zoritxarrez, baña opinixua hamengotxia. Datorren eguaztenian alegaziñuak eitxeko epia amaitxuko da, eta gero ya -Arrateko Ama bihar askotxokin dabil eta- Errebal-Center kartela pinttatzen hasiko dira (pintxau ez badabe daoneko...) Gráziak Txantxa-zelaixan behintzat lorak jartzeko lekua geratu zan ezta? Ay ama! Hoixe, lorak, eta txakurrak pasiuan, eze, hankabikuok ranpan gora eta ranpan behera ibiltzera kondenau gintxuen. Baña, hau hurrengo baterako.
...eta kitto! 2008-IV-18 (jeitsi alea pdf formatuan)
gaia
Ni ados nago proiektuarekin...
Lehendabiziko bozetuak ikusita, gaurko eraikuntzarekin alde handia dago jakina, baina herri txiki batean bizi gara, eta hiri estu honetan leku guztiak aprobetxatu egin behar dira.
Bakoitzak bere gustua dauka, eta kasu honetan niri gustatzen zait proiektua, nahiz eta hain handia izatea ez espero.
Bagenekien zentru komertzial bazihoala Errebalen, ze espero genuen ba orduan, parke bat herriko erdian?, horretarako Eibarren mendia dugu eta oso gertu gainera.
Beste gauza bat da zentro komertzialekin ados ez egotea, baina hori beste kontu bat da...
Adostasunak eta onartezintasunak
Politikoek ez dute dena txarto egiten: agindu eta ahaztu, ondo egiten dutela dirudi. Orain gabiltza honekin gora eta behera, bai, bagenekien zentro komertziala zihoala, baina nolakoa? Duela urtebete oso bestelako proiektua geneukan buruan.
Seguraski, zure etxe parean parke bat egingo dutela lau urtez sinestarazi ondoren, pareta galanta jarriko dutela jakingo bazenu, ez litzaizuke gustatuko. Gustu kontua baino gehiago ere bada.
Bai, parke bat espero genuen, merkatalgunearen eskutik. Zergaitik ez? Lehen aparkalekuarentzat zegoen zatia, aurrekaldera ekarri eta parketxo bat. Txikia, baina gure dimentsioentzat handia. Aprobetxamendu nagusia lurrazpitik zetorrela zirudien.
Zentro komertzialekin ados egon edo ez, eztabaida bat da. Baina ni behintzat beste arrazoi batzuek bultzatuta hasi naiz blogeatzen.
Infografien akatsak
Ez dakit fijatu zaren, baina irudietan "Errebal center" eraikuntza bereizteko alboan daude eraikuntza gehienak itzalean geratzen direla, baina hori truko infografiko bat besterik ez da. Horrela ematen du "Errebal center" eraikuntzak albokoak estaltzen dizkietela, baina hori ez da pasatuko errealitatean. Horrela ematen du Errebal kalea orain baina estuagoa geratuko direla eta hori ez da egia. Pentsatu behar duzuena zera da, ba parean edukiko duzula etxebizitza bat (lau solairukoa edo), beste askok parean dugun baina txikiagoak...herri honetan zentro-zentroan bizitzeak abantailak ditu baina baita ere desabantailak...
Infografien akatsak
Ez dakit fijatu zaren, baina irudietan "Errebal center" eraikuntza bereizteko alboan daude eraikuntza gehienak itzalean geratzen direla, baina hori truko infografiko bat besterik ez da. Horrela ematen du "Errebal center" eraikuntzak albokoak estaltzen dizkietela, baina hori ez da pasatuko errealitatean. Horrela ematen du Errebal kalea orain baina estuagoa geratuko direla eta hori ez da egia. Pentsatu behar duzuena zera da, ba parean edukiko duzula etxebizitza bat (lau solairukoa edo), beste askok parean dugun baina txikiagoak...herri honetan zentro-zentroan bizitzeak abantailak ditu baina baita ere desabantailak...
Infografien akatsak
Ez dakit fijatu zaren, baina irudietan "Errebal center" eraikuntza bereizteko alboan daude eraikuntza gehienak itzalean geratzen direla, baina hori truko infografiko bat besterik ez da. Horrela ematen du "Errebal center" eraikuntzak albokoak estaltzen dizkietela, baina hori ez da pasatuko errealitatean. Horrela ematen du Errebal kalea orain baina estuagoa geratuko direla eta hori ez da egia. Pentsatu behar duzuena zera da, ba parean edukiko duzula etxebizitza bat (lau solairukoa edo), beste askok parean dugun baina txikiagoak...herri honetan zentro-zentroan bizitzeak abantailak ditu baina baita desabantailak ere...
Akatsak nork?
Eta, zentroan bizitzearen desabantailez: gauza bat da desabantaila bat izatea, eta bestea, bizitzen ari zarela desabantaia haunditzea inongo errukirik gabe.
Guzurrak
Non dago "la gran plaza que se genera frente al nuevo mercado" edo non gertatzen da "despejar el frente del Teatro Coliseo, gracias a la importante plaza que genera el nuevo mercado".
Infografia? ala guzurteria?
eibar inder-center(II)
ni erabat bat nator josurekin, nik ere ikusia dut infografia hori Value Investemet'en web orrialdean, eta ezpazio konpareketa batzu egin, neri orain arte izandakoa baino altuago iruditzen zitzaidan (konpara coliseo izena ipintzen dituen letrekin), eta iada entzuna dut 1,5 m altuagoa dela, infografian autobus parada aurrean dauden zuhaitzak desagerturik daude, beraz espaloiari nolabait ezpazioa jaten diote, plaza guztia ere edifizioarekin betetzen da, kristalezkoa ("kubos de moneo") eta parean kaskoko edifizio klasikoa eta coliseoko neoclasicoa (uste dut), guztiz eztaldurik.
clementerekin ere bat nator, engainatu egin gaituzte eta esanten ez badute ere jakinean eta nahita, galdera batzu orain , nun egongo dira baserritarrak?, benetan leku egokian?, nola egingo dute karga eta deskarga?, nie astero plazara joaten naiz eta ez nuke hori galtzerik nahi, entzuna dut terrenoak monjena zirela eta merkatu plaza bat egiteko emana zutela udaletxeari , orain herriak bere jabetza ere galdu du, zegoen iturria uste dut desmonta egin dutela, inork gogoratzen al da sarrera printzipaleko harrizko plaka batean zegoen MINISTERIO DE LAS REGIONES DEVASTADAS, non da?, batzuk badabiltz memoria historikoa errekuperatzen, etabar...
gehiago ez luzatzearren proiektu hau desamodiozko historio bat besterik ez da
Errebal zentroaren ideia
komertziala eraikitzearen ideia Eibarko merkatal elkartearena izan zela eta ez alderdi politikoena.
Lan izugarri egiten ari dela
gure merkatariak euren lanpostuak bermatzeko. Corte Inglesa zetorrela
eta non kokatuta egongo zela jakin eta gero, arazo larri bat sortzen
zen Eibarko merkatarientzat. Corte Inglesaren erakargarri efektua
aprobetxatzeko beste toki bat behar zen hiri erdian, horrela jendeen
korronte bat sortuz betiko merkatari eta tabernariak euren etekina atera zezaketen ere
Une hartan, Merkatu Plazaren berritzeko proiektua etetean zegoenez
Errebalen beste herri batzuetan bezala, zentro komertzial moderno bat
eraikitzearen ideia bultzatu zen Merkatarien partetik eta ideia hori
alderdi politikoek onartu zuten eta aurrera eramatea erabaki zuten.
Horregatik alderdi proiektuen aldaketa, eta gaur egungo proiektua.
PD: Barkatu idazten ditudan akatsak...
Zein merkatari elkartek?
http://www.diariovasco.com/prensa/20070116/bajodeba/desde-plaza-mercado-errebal_20070116.html
eibarko dendarien elkartea
Hemen duzu web-helbidea: http://www.eibarcomercial.org/eu/portada.asp
Eta Merkatu Plazakoak?
zuzenketa
Horretaz aparte, nik uste dut horrelako Zentro Komertzialak askoz hobeagoak direla, Hiri kanpoan eraikitzen dituzten baino....
Orain dela urte batzuk elkartearen "Juntan" egon nintzen (dendari bat nintzenez tokatu zitzaidan txanda) eta une horretan elkarteak ikerketa bat egin zuen Eibarko Komertzioa bultzatzeko. Beste emaitzaren artean Errebalean zentro komertzial moderno bat eraikitzea agertzen zen ikerketa horren. Ikerketa hori Udaletxera eraman zen eta gero Udala berak bereganatu zituen ikerketaren ideia askok...
merkatu plazakoekin
Plazakoek gainera oso errenta txikia dutelako, eta beste batzuk jubilazioa gertu ikusten dutelako ez zuten nahi ezer egin ere
Zoritxarrez horri buruz ez dut informazio askorik...
Merkatalgunea ez da arazoa
Merkatu Plaza
bat: neretzat orain alkate dugun partidoak etxeetara bidalitako propagandan hazaltzen zen proiektoa eta oraingoa ez dira antzekoak, ezta gutxiagorik ere, ni ere parke eder harekin gogaratzen naiz, jendearentzat zegoen han "espazioa", coliseoaren aurrean, egia esan behar ba dut, "calidad de vida" delakoa hobetzeko zirudien alde honetatik. zentzu honetan neretzat iruzurra da egin dena
bi:bazirudien baserritar guztientzat tokia egongo zela, orain iada batzuk ezin izan dute beren postuak rialton prestatu den lekuan ipini, eta berriz gora bueltatzeruzkoan, oraindik gutxiago uste dut, aparkalekuak direla etabar. Plazan bertako kalitatezko produkto naturalak erosi daikegunez, honekin ere "calidad de vida" galdu egin dugulakoan nago.
hiru:lehen ere esan dut proiekto honen kosto bat lurraren jabetasuna galdu dela dala, eta kostu hau hiriak jasan beharko du, biharko egun batean parke bat egiteko?, ze gauzak aldatzen joaten dira. Eta monjen asuntua egia bada zer esanik ez¡
lau:pentsatzen dut orain corte inglesa dagoen lekua libre geratuko dela nolabait, toki edarra zentro komertzialarentzat, ze merkatu plazakoan frankiziak doaz dakidanez eta eroski handi bat
bost: ni noski merkatu plazan inguruan bizi naiz, eta proiekto honi pizka bat jarraitu diot, eta nere ikuspuntoa bizilagun baten peto petoa besterik ez da, eta egia da baita ere hiriak bizilagunak bizitzeko direla ere bai.
sei: orain arte eroskik hartu ditu 1400m2 priekto berrian eta forum sport'ek ere egin du tratoa hirubideko lokal batean irikitzeko, guzti honekin eta laugarren puntuan esan dudana kontua izan da zalantzt ditut oraingo proiektoa zuzenena ote den
besterik ez oraingoz
errebal centerH
Gaur egungo
proiektuak, oker ez banabil, Udaletxean dauden alderdi guztien adostasuna du,
Aralar alderdirena izan ezik.
Beraz ez bota
aldaketaren errua PSOE alderdiari bakarrik.
Gainera nik ez
dut uste aldaketa egon dela, baizik eta, aurreko ideiaren oinarrian proiektu
bideragarri bat garatu egin dela.
Hori bai,
proiektuarekin kontra alegazioak jartzeko epean gaude, ba hortik dago bide bat
gauzak konpontzeko.
Baina horretarako
fundamentoko ideiak planteatu egin behar dira, eta ez sarriegi egiten ditugun
moduan algara sortu eta kitto.
Oharra-1: batek
esaten du, Errebalgo zuhaitzak botako dutela. Ez dakit zer egingo duten, baina
proiektu berrian infografia batzuetan agertzen dira gaur dauden lekuan (badakit
beste batzuetan ezetz, hortik nire zalantza)
Oharra-2: Beste norbaitek esan du ez dakiela nondik sartuko diren
kamioak eta merkantziak...Faborez, zer pentsatzen dugu tontoak direla merkatal guneak
egiten dituztenak ala?
Errebal Center J
Proiektu bidegarri bat, noski, proposamenaren zati batena. Eta beste zatia ahaztuta. Irakurtzeko moduak hamaika daude.
Eta kamioiena: Ah, oso ondo!! Inteligenteak direnez, ez diezagutela esplikaziorik eman, faborez. Kalkulatuta badaukate, herriari jakinaraztea badaukate. Baina ez esan tontoak ez direlako gu ezin garela larritu.
Guzurrak eta lur publikoa pribatua bihurtu dabe
Gainera plazako lur sail publikoa pribatua bihurtu da beste barik, Value Investment enpresarena eta ez Eibarko herriarena. Noiz errekuperatuko dugu? Ezin zen 50 urte edo beharrezkoa bada 100 urterako kontseziñua egin ? eta lurraren jabetasuna publikoa, Eibarko herriarena, mantendu, garajeekin edo babeseko etxebizitzekin egiten den bezala?
Josuri
Merkatal gune bat eraikitzeko nahia hor zegoen, baina ideia onartuta egon arren, proiektua erreal bat behar zen.
Akordatzen naiz Dendari elkartearenek bidai batzuk egin zituztela ( Europan zehar eta guzti ) beste herri batzuetan zer nolako merkatal gune zeuden, ikusteko. Orduan Mertxe Garate, EA alderdiaren zinegotzia bazegoen "Juntan" ere, eta nik uste bera ere ados zegoela merkatal gune ideiarekin.
Beraz zein da arazoa une honetan?...bada batzuek parketxo bat zetorrela pentsatu egin zutela.
Tamalez Eibar, Eibar da, eta hemen leku guztiak aprobetxatu egin behar dira. Badakit parean bizi zaretenentzat "putada" bat iruditzen zaizuela, baina nik uste dut "exajeratzen" ari zaretela. Ikusiko duzue, ez da izango hainbesterako.
flapi
Bai, arazo nagusia, nere aldetik, zuk esandakoa da. Zehaztapen garrantzitsu batekin: "parketxo bat zetorrela pentsatu egin zutela", et et et. Sinestarazi egin ziguten "la gran plaza que se genera frente al nuevo mercado" (Arriola dixit) zetorrela. "Pentsatu" esatean badirudi gure imaginazioak eraikitako fotomontajea dela, eta ez, ez da gure imaginazioaren obra.
Parkeak eta engainuak
Bestetik, esan behar dut Amañan bizi, Azitainen edo Errebalen proiektuaren aurrean berdin zaidala. Uste dut Amañan parke bat egiteak niri ere (Bidebarrietan bizi naiz) mesede egiten dela. Flapek dio Eibarren dena aprobetxatu behar dela. Uste dut parkerik ez egitea desaprobetxatzea dela, aukera galtzea. Negozioaren izenean egin dute hau.
Parkeak behar ditugu arnasa hartzeko, Arratera joan barik. Arbolak, landarea, nahikoa porlan badu eta. Bestela zer esan Anbulatoriokoaz? Nora hoa, Arriola?
fotomuntaketan sinestea ere...
Ez dakit zenbat aldiz errepikatu egin behar dudan...
2003. urtean segur aski PSOEren asmoa fotomuntaketan aztertu dutena zen, baina gero dendari elkartetik hartu zuten merkatal guneko kontzeptu berria eta ideia berri hori da gaur egun aurrera doala.
2007. urtean berriz PSOEren kanpainan ez da agertzen, 2003. urteko irudia. Orduan hauteskunde berri bat egon eta gero ez dakit zergatik esaten duzue gezurretan ibili direla PSOEkoak.
PD: gauza bat bukatzeko, azken hauteskundetan ARALAR bozkatu dut, ez pentsa Arriolaren zale amorratua naizela...
Fotomontajeetan eta hitzetan
Berdin zait nori eman diozun botua edo nori ez diozun eman, baina oraindik ere ikus dezakezu Arriolaren webgunean promesa:
http://www.iarriola.com/noticias_19.php