Mikel Larreategiren bloga
Ezker abertzalearen aukerak
Berriz ere, A, B, C eta ez dakit zenbat plan ezberdinetatik pasatu da ezker abertzalea ilegalizatu zutenetik. Sigla dexente ere erabili du, ZaldiEroaren txiste baterako balio izan dutenak portzierto, eta Luistxok aurreko hauteskundeetan komentatu bezala , notaritza ordu dexente ere erabili dituzte. Oraingoan badirudi hautagaitza posible bi aurkeztu dituztela leku askotan.
Afalaurreko konbertsazio baten, ideia interesgarri bat bota du norbaitek: Fiskaltza eta Gobernuak hautagaitza biak onar ditzatela. Orduan ikusiko da benetan EAE-ANVren hautagaitza ezker abertzaleak bultzatutakoa den ala ez. Ala balitz hautagaitza bietako bat erretiratu egingo lukete eta argi eta garbi erakutsi eurena zela. Ez balute erretiratuko, EAE-ANVk derrepentean Euskal Herriko herri askotan agertu eta zenbat botu lortuko lituzke?
Bestea, hautagaitza guztiak ilegalizatuko balituzte, orain lau urte Sustatun pertsona batek proposatu zuena
Beste aukerarik bazeukan ezker abertzaleak. Eta eragin iraunkorra izan zezakeena, asteartetik harantzago, Ibarretxeren ustezko enbidoa gertatu beharko denean sentitzeko modukoa izango zena.
Aukera hori zen, argi eta garbi, PP-ren aldeko botoa eskatzea Bizkaia eta Gipuzkoan.
Hori bai izango litzatekeela herriari ezker abertzalearen indarra benetan neurtu eta herria hankazgora jartzeko aukera paregabea.
Zer gertatuko da? Honen inguruan egin beharko litzateke porra, eta ez Eibarren PSE-PSOEk gehiengo osoa lortuko duen ala ez eztabaidatuz.
eposta zer dan badakigu?
Messengerrak dakazula esaten detsun hori, erantzun zeban gazte bat baiño gehixagok Internet eta teknologixa barrixen inguruko inkesta baten eposta zer zan galdetu zetsenian. Microsoftek ederto asmatu eban bere bat-bateko mezularitza zerbitzua (Messenger famatua) eposta zerbitzu batekin (Hotmail-ekin) lotzen, honetan atzetik etorri dan Googlek be, bere GTalk eta GMail zerbitzuak lotu egin dittu. Badake bai epostak eta mezularitzak erlaziño estu bat.
Galdetu zuen inguruan eta 18 urtetik berako gazte gehixeneri epostarik daken galdetuta, euren Messenger kontua emongo detsue. Baina igual da. Gehixenak begiratu be ez dabe egiten. Saiatu mezu bat bialtzen. Alperrik. Bueltan etorriko da, "buzoia ez dago erabilgarri" erantzuten dau zerbitzarixak. Nahiz eta eposta kontu bat sortu bihar dan Messengerra erabiltzeko, eta gero baleke moduan erabili, kontsultau be ez dabe egitten. Power Point haundixak eta mezu-kate amaigabiak bialtzeko erabiltzen dabe.
Behin baino gehixagotan saiatu naiz Messengerra daken nere inguruko gazte askori epostak bialtzen, eta askotan eta askotan SMS bat edo telefono dei bat egittia erabilgarrixagua dala konturatu naiz. Eposta bat badakazu, kontsultatzen dozulako da. Etxeko buzoian moduan. Iñork badaka begiratzen ez daben buzoirik etxian? Ez. Orduan zergaittik bai Interneten? Ez litzake hobe Ikastolan Word eta Excel barik, eposta zer dan eta zelan erabiltzen dan erakutsiko balebe? Igual orduan gauza gatxago baten aurrian egongo giñake. Irakasliak badakixe eposta zer dan?
