Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral greba

Periferiatik, erral

greba

"Nire greba egiteko eskubidea zapaltzen ari zara"

Langile batek bere nagusiari esandakoa? Ez, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek osatutako "pikete informatibo" batek nire amari atzoko greba egunean Eibarko merkatu plazan esandakoa.

Goizeko 8rak baino lehen agertu zen ELA eta LABeko ordezkari sindikalek osatutako pikete bat Eibarko merkatu plazan eta goiko esaldi hori esan zion taldeko batek nire amari. Nire amak ardoa saltzeko postu txiki bat du merkatu plazan, harategi ondoan.

"Hurrengoan etorri eta dena apurtu eta erreko dugu". Esaldi marabilloso hori ere esan zioten. Eta gero postua zabalik zuteneri "eskirolen izenak apuntatu eta banatu egingo ditugu jendea ezer erostera etor ez dadin".

Hori da hori informatzea, ezta?

Eibarko tabernari bati, goizeko 8:00tan zera esan omen zioten: "Vas a cerrar?" Haren erantzuna: "Haré lo que yo quiera". Pikete informatiboak serio serio: "Volveremos a las 9:30 y si tienes abierto, tomaremos medidas contra tu hijo". Hauek langileen ordezkariak ala Siziliako mafia dira?

Abadiñoko lantegi baten nire izebari: "XXXXX-k (enpresaren jabeak) kalera botatzen zaituenean ea nork defenditzen zaituen".

Greba orokorrak arrakasta izan duela? Izango zuen bai, baina sindikatuei buruz nuen iritizia txartzea besterik ez du ekarri.

Mikel Larreategi 2010/06/30

Informatikarien greba?

Joan den astebetean informatikarien greba dela eta ez dela zalaparta dabil blogetan zehar...

Barrapunton irakurri nuen albistea joan zen astean eta handik Andaluziako Informatikarien Elkargoaren webgunera heldu nintzen, era nahiko katastrofistan informatikarien bukaera izango zela zioen, lanbidea desagertuko zela, lortutako tituluek indarra galduko zutela eta beste hainbat kontu. Webgune bat ere badu grebaren inguruko ekimenak http://www.huelgainformatica.es/

Hala ere gauza ez zegoen argi, informazioa ez nuen guztiz ulertzen eta pare bat laguni galdetu nien. Inork ez zekien ezer. Asteburuan beste lagun batekin egon nintzen eta hari ere galdetu egin nion. Hark ez zion garrantzirik eman, azken finean informatikarion lana ez dago guztiz erregulatuta arkitekto edo beste era bateko ingeniari batena egon daitekeena moduan, eta horrek horrela jarraituko duela ematen duenez, ez zion garrantzirik eman.

Astelehenean, Juanan Pereira EHUko Informatika Fakultateko irakasleak ostiralean idatzitakoa irakurri nuen. Hark argitu zizkidan gauzak. Bi gauzataz hitz egiten da kontu guzti honetan: gaitasunak eta eskuduntzak. Hau da guzti honetatik ulertu dudana:

Gaitasunak

Karrera bat ikasterakoan ikasten direnak dira gaitasunak. Hau da, karrera bukatutakoan jakin behar duzuna. Momentu honetan ez omen dago Boloniako Prozesuaren baitan Informatikako Ingeniaritza titulazioaren gaitasunen fitxarik. Bere horretan, orain arte Informatikako Ingeniaritzan ikasten zirenak Telekomunikazio Ingeniaritzan ikasiko omen dira.

Eskuduntzak

Informatikako Ingeniariek ez dute berezko eskuduntzarik. Hau da, ez da Informatikan Ingeniaria izan behar proiektu jakin batzuk, edo gaitasun jakin batzuk erakusteko; adibidez sendagile edo arkitekto edo beste era bateko ingeniariek duten bezala. Baina kontu hau ez da Boloniako Prozesuaren baitan bakarrik gertatzen, orain arte ere ez da horrelakorik egon. Informatikarien Elkargo bat egon badago Euskal Autonomia Erkidegoan, baina zehazki gure lanbide edo/eta titulua guztiz araututa ez badago, ez dakit zein den bere funtzioa. Gogoratzen naiz Elkargoaren publizitatea egin zigula irakasle batek karrerako azken urtean, baina ez nion garrantziarik eman.

Beraz, greba zertarako?

Hori eskatzeko, gure lanbidea arautu eta eskuduntzen fitxa bat sortzea eskatzeko. Ez ingeniaritza (5 urtekoa zein 3 urteko teknikoa) desagertzera doalako, edo informatikariek orain arte ikasi dituztenak Telekomunikazio Ingeniariek ere ikasiko dituztelako, gure lanbidea arautzeko.

Uste dut lortu dudala guztia parrafo batzuetan laburtzea. Orain erabaki egin behar greba egingo dugun ala ez. Bilbon manifa egongo da eta lehen aipatutako webguneak hosting emaleei egun horretan, azaroaren 19an, zerbitzariak itzaltzeko eskaera egin die.

 

 

 

 

Mikel Larreategi 2008/11/12

Nik ez dut grebarik egin

Gaur greba orokorra zuen deituta ezker abertzaleak Euskal Herrian, azken asteotan gertatu diren atxiloketa eta ilegalizazio prozesuen aurka protesta egiteko deitutako greba.

Arratsaldean lanetik irten eta Klubera joan naizenean, bidean gauza arraroak ikusi ditut. Eta ez zen denda guztiak itxita zeudelako, ez baitut sentsazio hori eduki, baina bai toki jakin batzuetan gauza ez-ohikoak ikusi ditudalako baizik.

Lehenengo eta behin, Julian Etxeberria kaleko La Caixaren bulegoak pertsiana guztiak beheraino itxita zituen. Geroago, etxerantz joan naizenean Urkizuko Kutxaren bulegoak ere pertsiana beltzak beheraino jeitsita zituen, barruan dauden kutxazainetarako sarbidea itxiz. Errebal kalean dagoen BBVAren bulegoan ere pertsiana zuria beheraino jeitsita zegoen, kutxazainerako sarbidea oztopatuz.

Greba? Ez ! Erasoen beldurra. Eta zergatik ba? Ba hemen, Euskal Herrian, ohiko bihurtu delako protesta politikoak kutxazainak eta autobusak erretzen edo zabor bilketako ontziak errepide erdian egitea.

Askotan neuk ere eduki izan dut Institutuan nebilela eta baita Unibertsitatean nengoenean Josuk duen sentsazio bera. Ez dugu geure kabuz pentsatzen.

Horrelakoak gara.

Mikel Larreategi 2008/02/14

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03