Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral bertsoak

Periferiatik, erral

bertsoak

Aupa Maialen!

Gogoratzen dudan lehenengo bertsolari txapelketa nagusia 1989koa da. 8 urte besterik ez nituen baina etxeko irrati zaharra erabiliz grabatu zuen amak arratsaldeko saioa.

Jon Lopategik irabazi zuen txapelketa hartako hainbat bertso behin eta berriz entzun ditugu etxean, Andoni Egañak eta Xabier Euzkitzek zortziko txikian egindako batzuk adibidez, bata etxekoandrea eta bestea etxeko azulejoak jartzera etorritako langilea zirelako gaia emanda kantatutakoak.

Aurtengo Txapelketa Nagusiko saio batzuk jarraitzeko aukera izan dut, ez presentzialki, Internet bidez baizik, Info 7 Irratia eta Bertsoa.com atarietatik. Finalera gustura joango nintzateke, baina igande goizean zehar beste konpromiso bat dut eta tarteren baten irratiaren bidez jarraitu beharko dut.

Entzun ditudan saio apurretan Maialen Lujanbioren bi bertso aipatu nahiko nituzke, biak Bergaran jokatutako finalerdian kantatutakoak.

Lehenengoa kartzelako gaiari erantzunez bota zuen lehenengoa. Hauxe zen Bergarako kartzelako gaia: "argazkilaria zara, oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura eta lanean hasteko prest zaude". Hona Maialenek bota zuen lehenengo bertsoa:

Irratiak zion kaleetan
zela jendetza demasa:
pankarta baten ostean oihuz
bete kale eta plaza.
Egoera da tentsoa eta
bazun iskanbila traza;
hemen norbere hitzari eusten
ere ez dago erraza.
Oraindik entzuten da oihartzuna
hori pelotazo jasa,
lurrean odol arrasto batzuk
ta tentsiozko arnasa
Kordoietik hara hona nabil
foto bila nere kasa,
baina kaskodun batek esan dit:
"hemen ez da ezer pasa"

Mikel Laboaren "Eguzkiak urtzen du goian" abestiaren doinua eta neurria erabiliz hiru bertso bordatu zituen Maialenek Bergaran.

Binakako lanean, Beñat Gaztelumendirekin ere lan ederra egin zuen, honako gai honekin: "Zuen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da eta oraintxe sartu zarete epaitegian". Hona Maialenek bota zuen azken bertsoa:

Ikasiko zun ordun kanpoan
zegon denbora apurrean;
Kontuak kontu neskaren ama
distantzia laburrean.
Eska dezaket errukia edo
belaunikatu lurrean;
baina 'barkatu' zein hitz hutsa den
heriotzaren aurrean.

Ea nork irabazten duen igandean BECen. Orain lau urte norbaitek kantatu zuen moduan BECtekada espero da bertan. Maialenek irabaztea ederra litzateke!

Audio-playerrak EuskalTubekoak dira eta jatorrizko audioa Koska Irratiarena da. Eskerrik asko!

Mikel Larreategi 2009/12/09

Iturburuko afaria (beste bat)

Otsailaren 23an, berriro batu ginan Iturburun 8 urtean elkarrekin ibili giñanok afari bat egiteko. Orain dala pare bat urte okurriku jakuen neskeri, nola ez, afarixa antolatzia, eta "a mesa puesta" danok gustora juaten garanez, aurten be errepikatu egin dogu.

Lehenengo bietan egon nintzen eta hemen kontatu nuen (2005eko lehenengo eta 2006koa ondoren). 2007koan pira egin nuen Alaznek gogoratuarazi zidan bezala, eta 2008koan, joan den otsailaren 23an, hantxe bildu ginen berriz. Iturburun 8 urtian zihar alkarrekin ibilittakuak.

Asko egunero edo behintzat sarrittan kalian alkar ikusten dogunak, beste batzuk ixa pistia galduta dakarazenak, baina Iturburuko 8 eta eskolaurreko 3 urtien ostian, zeozer geldittuko zan gure artian, ala?

Aurten ez neban argazki kamararik eruan, Ecenarro ibili zan han kamara batekin, baina ez dakit ba, 2005eko erretratuen zain nago ondiokan...

Aurrekuetan moduan (2007kuan ez, ez nintzan egon-eta), zerrenda pasatuko dot. Ia holan Google-en bidez bateron bat gehixago heltzen dan honaino.

  1. Iñigo Agirregomezkorta
  2. Gorka Amillategi
  3. Gorka Apellaniz
  4. Mikel Arregi
  5. Mikel Arrieta
  6. Arkaitz Astigarraga
  7. Miren Azurmendi Pira
  8. Haritz Bergara Pira
  9. Unai Campo
  10. Jon Etxaide Pira
  11. Miren Ecenarro
  12. Iker Garate Pira
  13. Ixone Gomez 
  14. Miren Guridi
  15. Miren Ibarbia
  16. Mikel Iriondo
  17. Eneko Iriondo Pira, Argentina inguruan ondo ibiliko da...
  18. Ibon Izquierdo
  19. Mikel Larreategi
  20. Ekaitz Lizundia Pira
  21. Endika Markina Pira
  22. Oihana Oregi Pira
  23. Alazne Pujol
  24. Gorka Suinaga (goian bego)
  25. Eneritz Txurruka Pira
  26. Mikel Urkiaga Pira
  27. Eider Uzkudun Pira
  28. Unai Vitores

 

Afarixan zihar, Ibarbiak, Iturburun Begoña Baroja irakaslian eskutik kantatzen genduzen bertsuak ia ordenadorian nekazen galdetu zestan. Ondo akordatzen zan Miren, Instituto garaixan Iturburuko kuadernuak eskatu netsazela eta harek kuadernuetako bertsuak ordenadorera pasau nittuala. Ba bai, ordenadorian dakaraz, eta hamenditxik bajatu zeinke artxibua.

Bertso horretan, San Andres jai batzuetan, Iturburun kantau genduzen batzuk falta dira, baina Google oso ahaltsua danez, topau dittut harek be. Bi doinu desberdinetan kantatzen ziran eta holan ziñuen lehenengo bi bertsuek:

Galerianoren kantua

Mila zortzi ehun ta hamabortzgarena
ni Hazparnen preso hartu nindutena
pluma gaineko premu orok dakitena
galeretan higatu beharko naizena...

Kantatzera nihazu alegera gabe,
ez baitut probetxurik trixkaturik ere;
nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
sekulazko galereak enetako dire...

Osorik irakortzeko hamen lotura bi: Euskal Poesiaren ataria eta Aikor.com.

Eibar.ORGeko beste blogari bat be han ibiltzen zan gurekin bertsotan, aldameneko klasian be Begoña Barojak emoten zittuan-ta euskerako klasiak. Mikel, akordatzen bertsoren batekin?

 

Mikel Larreategi 2008/02/29

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03