Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral ...eta kitto!

Periferiatik, erral

...eta kitto!

Zu kazetari

ETBk publizidade asko egitten dau. Eta badaki horrek funtzionatzen dabela. Egualdixa emoteko tartia aprobetxauta jentiari erretratuak bialtzeko eskatzen detse, eta ehundaka argazki jasotzen dittue. Interneteko euren txokuan be "zu kazetari" izeneko atal baten promoziñua egitten dabe, jentia albistiak, bideuak, erretratuak eta abarrak bialtzera bultzatuz.

Internetan azken urtietako saltuan adierazgarri bat izan da edozeinek, oso errekutso gitxikin, ixa komunikabide baten mailan ipini leike. Ixa edozeinek daka kamara digital bat, edo erretratuak atara edo bideuak grabatzen dittuan eskuko telefono bat. Hori eta Interneteko konexiñua erabilitta, Interneteko hainbat dohaineko zerbitzu erabilitta, komunikabide baten lanak errez egin leikez. Flickr, Youtube eta Blogak, azken urtietan gora egin dabe, eta edozeinek erabili leikez berak ikusi edo bizi dittuanak munduari ezagutarazteko.

Baina ez. ETBk ez daka mentalidade hori. "Ni, ni eta ni" mentalidadian sartuta eurak dira munduan zilborra. Dana eureri bialdu bihar jakue eurak gero nahi dabena erakutsi, eta jentiak bialdutakua euren onerako erabiltzeko. Ondo dago jentian partehartzia bultzatu eta jentia be kazetari bihurtzia, baiña justu ointxe egin dabe, jentiak bere kabuz hori egitteko aukeria dakanian. Holan "Lehen euskal komunikabide taldea" izaten jarraittuko dabe. Jakina ba.

Mikel Larreategi 2007/06/29

Wifi duan

Aste honetako albistia da datorren asteko hauteskundietako Eibarko Udalerako hautagaitza batek Eibar osuan wifi edo haririk bariko Internet konexiñua ipintzia agindu dabela. Ez da hori agintzen daben lehenengo alderdi politikua eta ez da azkena izango. Espainia mailan herri askotan saiatu dira kolore desberdineko politikuak holako iniziatibak martxan ipintzen, eta beti atzetik etorri izan da "Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones" delako erakundea wifia ixtera.

Erakunde publikuak ezin ei dira sartu konpententzia libriAn aurka Telefonica, Euskaltel edo beste bati ordaintzen detsagun zerbitzu bat duan emoten, eta hori atxikixa moduan ipinitta CMT horrek sare bat baiño gehixago itxi dau. Nik be nahi neuke Untzagan edo Urkusuko parkian portatillakin jarrita Internetera sartu, edo telefono berezi batekin Internet bidezko deixak egin (hamen aspaldi komentau genduan moduan), baina merkatu libria tartian sartzen danian, Telefonica eta Euskaltelek euren interesak defenditzeko guk baino bizkarzain hobiak dakez.

Modan dago Internet eta teknologixa barrixak erabiltzia eta hau eta bestia aginduko dogu. Ederto. Gauzak ondo aztertu barik, eta holako kaso asko egon dirala jakinda, oinguan ondo egingo dabelakuan ala ezjakintasun totaletik egitten dittue holako promesak?

P.S.: eta kitto aldizkarian agertutako artikulu honi Sareko Argian egin diote erreferentzia

Mikel Larreategi 2007/05/18

Mundua ez da Windowsen bukatzen

"Zer da hori?" esaten desta jente askok ordenadore barrixakin ikusten nabenian. Gabonetan auto-erregalo bat egin netsan nere buruari eta Apple etxeko ordenagailu portatil bat erosi neban. Txikixa, arina, politta eta PC motakuak diranen antzerako preziokua.

Apple etxeko ordenadorak euki dittuenak beti izan dira gitxiengo bat. Nahiz eta lehenengo urten ziran ordenadorak izan, Apple etxian politikak beti mundu mugatu batera mugatu dittu ordenadore horrek, diseinatzaile eta editoreen mundura. Igual horregaittik jentiak "eta honek nun daka Windows" galdetu eta "ez, ez daka" erantzuterakuan "eta zelan dabil ba?" galdetzen dau. Gehienguak erabiltzen dabena bakarrik existitzen dala uste dau jentiak, eta horregaittik errezagua dala. Linux zer dan esplikatzen danian moduko aurpegixak ipintzen dittu jentiak ordenadorak zer dakan esplikatzerakuan.

"Baina hori zaila da" esaten dau %90ak. Ez, ez da zaila, egunero erabiltzen dozun Windowsari dedikau detsazuzen orduak honi dedikau ezkero, bardin-bardin erabiliko zenduke. Etxian ipinittako laba barrixari puntua hartzia moduan. Windows ez dan zeozekin gabizenok bitxo arraruak izango gara, baina adituenok Windows gitxi edo ez badogu erabiltzen zeozegaittik izango da, ala?

Mikel Larreategi 2007/05/04

eposta zer dan badakigu?

Messengerrak dakazula esaten detsun hori, erantzun zeban gazte bat baiño gehixagok Internet eta teknologixa barrixen inguruko inkesta baten eposta zer zan galdetu zetsenian. Microsoftek ederto asmatu eban bere bat-bateko mezularitza zerbitzua (Messenger famatua) eposta zerbitzu batekin (Hotmail-ekin) lotzen, honetan atzetik etorri dan Googlek be, bere GTalk eta GMail zerbitzuak lotu egin dittu. Badake bai epostak eta mezularitzak erlaziño estu bat.

Galdetu zuen inguruan eta 18 urtetik berako gazte gehixeneri epostarik daken galdetuta, euren Messenger kontua emongo detsue. Baina igual da. Gehixenak begiratu be ez dabe egiten. Saiatu mezu bat bialtzen. Alperrik. Bueltan etorriko da, "buzoia ez dago erabilgarri" erantzuten dau zerbitzarixak. Nahiz eta eposta kontu bat sortu bihar dan Messengerra erabiltzeko, eta gero baleke moduan erabili, kontsultau be ez dabe egitten. Power Point haundixak eta mezu-kate amaigabiak bialtzeko erabiltzen dabe.

Behin baino gehixagotan saiatu naiz Messengerra daken nere inguruko gazte askori epostak bialtzen, eta askotan eta askotan SMS bat edo telefono dei bat egittia erabilgarrixagua dala konturatu naiz. Eposta bat badakazu, kontsultatzen dozulako da. Etxeko buzoian moduan. Iñork badaka begiratzen ez daben buzoirik etxian? Ez. Orduan zergaittik bai Interneten? Ez litzake hobe Ikastolan Word eta Excel barik, eposta zer dan eta zelan erabiltzen dan erakutsiko balebe? Igual orduan gauza gatxago baten aurrian egongo giñake. Irakasliak badakixe eposta zer dan?

Mikel Larreategi 2007/04/20

Danondako internet

Interneteko webguniak egitten doguzenok aspaldixan gabiz irisgarritasuna eta holako hitz arraruak entzuten. Egixa esateko, gauza inportatia da webgune batek irisgarritasun printzipuak jarraitzia, azken baten edozeinek erabiltzeko moduko webgune bat egin dozula esatia nahi dabelako. Itsuak, itsu izatiagaitiik edo, jende nagusixak bistia kantsauta eukitziagattik, ez dake zertan gure webgunian bersiño rebajau bat ikusi biharrik, beste guztiak ikusten dabena ikusteko aukeria dake.

Oin dala gitxi arte, erakunde askon webguniak koloriñez eta mugimenduz egindako gauza batzuk izan dira, eta leku ezkutu baten "bertsio irisgarria" lotura bat zeken, edozeinek erabiltzeko moduko bersiño batekin. Askotan, baiña, bersiño horrek ez zeban emoten bestiak beste funtzionalidade edo aukera, eta lehenengua ikusteko arazuak zekazen jentiari ez jakon dana bihar zan moduan ikusteko aukeria emoten.

Politikuak honetan be tanto bat irabaztera etorri dira eta erakunde publikuen webguniak ez dakit ze urterako irisgarrixak izan bihar dirala esan dabe. Holan gitxienez itsu batek edo ezgaitasunik ez dakan pertsona batek informaziño berdina ikusteko eskubidia eukiko dabe. Tontokerixia emoten dau, baina itsuak be Interneten nabegau leikia, webgunian edukixa irakortzen detsen programa bat erabilitta. Programa hórrek ondo funtzionatzeko izan bihar da webgune bat irisgarrixa. Danondako balio daben ondo egindako gauza bat egitten saiatu bihar gara horretan gabizenok.

Mikel Larreategi 2007/03/16

Tramiteak internetetik

Azkenaldixan modan dago udalak eta beste erakunde publikuek Internet bidez tramitiak egitteko aukeria emotia. Hala ta guztiz be, tramite hórrek egittiak arazo nagusi bat eukitzen dau, tramitia egitten daben personia identifikatzia. Udalera edo dana dalako erakundera fisikikoki zeozer egittera zoiazenian, karneta eskatzen dabe segiduan. Biderik onena, errezena eta bakarra da zeure burua identifikatzeko.

Oin dala hilebete batzuk txoko honetan komentatzen neban NAN elektroniko barrixak igual tramite horrek interentez egitten lagunduko desku, gure buruak interneten identifikatzeko eukiko dittuan zertifikaueri esker. Hala ta guztiz be, jente askok ez dau ulertzen zelan egin leikian identifikaziño hori txartel baten bidez, eta benetan konfidantza osoz ez dot uste jente askok erabiliko dabenik, teknofiluenok eta sistemia zelan dabilen dakixan jente asko be oso eszeptikua baita karnet horren inguruan.

Igual horregaitik izango da, erakunde publikuek Internet bidez esakintzen dittuen tramite gehixenak ordainketekin zerikusixa eukitzia. Total, eureri igual jakue zeinek ordaintzen daben, inportantiena dirua kobratzia da. Pegoran be inpresuak Interneten bidez eskatzeko esaten detsue. Ba, hori, Internet bidezko tramitiak papelak lortu eta multak ordaintzera mugatzen dira. Noizko aurkeztu ahal izango dot Etxebideko eskaeria Internet bidez Pegorara juan biharrik barik? Ah, bide batez eskerrik asko Pegorako langilieri, artikulu hónek irakorri eta gaurko artikulu honetarako inspiraziñua emotiarren.

Mikel Larreategi 2007/03/02

Egunkarixak interneten

Internetek telebista eta radixuari irabazi detse albistiak emotian berehalakotasunian. Ohiko egunkarixek be ikusi dabe zein dan Interneten oihartzuna eta zelako balixua dakan albisitak emoteko orduan, eta euren webguniak paperezko ediziñuen eskaparate huts izatetik benetako komunikabide izatera pasatu dittue. Horren adibide garbixena El Mundo egunkarixa bera da. El Mundok oso ondo ulertu zeban zelan ein bihar dan lan Interneten, eta ediziño digital benetan potentia sortu zeban.

Beste batzuk ordia, ordainpeko zerbitzuak emoten hasi ziran, hortik dirua irabazi nahixan, El Pais esaterako, eta azkenian, denbora dexente pasau ostian, bueltau dira euren atiak zabaltzera. Interneten ezin da albiste bat emon eta lehenengo momentuan moduan laga. Momentuoro egon bihar da albiste hori eguneratzeko eta gauza barrixak sartzeko prest: erlazionatutako erretratuak, beste albiste batzuk, bideuak, ... Eta baitta azken aldixan mundu osoko komunikabide askok egin dabena be: irakurlia idazle bihurtu, erretratuak edo iritzixak bialtzeko eskatuz.

Hala be dana jarraitzia ezinezkua da, eta Google News eta antzeko zerbitzuak ezinbestekuak bihurtu dira askondako. Albisteak agrupauta agertzen dira, baina ez komunikabideko, albistiekiko baizik. Albiste berbera komunikabide ezberdinetan zelan tratatzen dan ikusteko. Gure inguruko komunikabidiak be hasi dira espabilatzen eta gero eta edizio jarraitu hobiak ikusi geinkez Berria edo Garan esaterako, baina beste batzuk oraindik paperezko ediziñuen espilu izaten jarraitzen dabe. Horregatik igual Euskadi Irratixan agerkari digitalen errepasuan, Clarín eta Le Figaro izaten dira lehenak. Badakizue, kanpokua beti hamengua baiño hobia izaten ei da.

Mikel Larreategi 2007/02/16

Politikuak eta Internet

Hauteskunde garaixa badator aurten be eta hasi dira gure inguruko politikuak Internet erabili nahixan. Juan zan astian aurkeztu ziran herritarron partehartzia sustatzeko ei diran Euskal Herri mailako proeiktu/webgune bi, eta aste honetan bertan ikusi dogu komunikabidietan Eibarko bertako alderdi politiko batek be interneten bere txoko edo bloga zabaldu dabela.

Askotan, beste askotan bezala, politikueri internet eta teknologixa barrixak euren onerako eta itxura ona emoteko bakarrik erabili eta hauteskundiak pasauta ahaztu egitten jakuela bai agindutakua eta bai eurak kanpainan zihar egindakua. Bat baiño gehixago dira hauteskundien ostian desagertzen diran hautagaixen orrialdiak. Hurrin juan barik 2004ko hauteskunde gabian bertan kendu ei zeban PSOEk hauteskundietako programia bere webgunetik.

Internetek benetan herrittarrok zuzenian gure ordezkarixekin tratatzeko dakagun eskubidia askoz errazten dau, etxetik urten barik eurekin harremanetan jarri eta gure ideia eta esperientziak komentazeko. Nik Eibarko Udaleko talde ezberdinekin epostaz kontaktua euki izan dot eta behintzat epostaz moldatzen dira. Beste aurrerapauso bat emongo leukie euren eguneroko lana Interneten esplikauko balebe. Blog baten adibidez.

Mikel Larreategi 2007/02/02

Anonimotasuna interneten

Ba ei zeguan Interneten inork txakurra zela jakin barik idazten zeban txakur bat. Egun baten bere lagun txakur bati esan ei zetsan: "Interneten inork ez daki txakurra naizela eta Pintto dala nere benetako izena", eta bere lagunak erantzun ei zetsan: "Bai, baina danak dakixe tontua zarala". Hori da Interneteko anonimuekin pasatzen dana. Interneteneko anonimotasuna ez dau inork erabiltzen zentzuzko gauzak esateko, beti kontra eta ustezko anonimotasun horretan babestuta kontrakuak kritikau eta danan kontra egitteko baizik.

Anonimotasun horrekin egin dabe tope Portugaleteko udalian. Hoin dala hile batzuk harrotasun haundiz urten ziran komunikabidietan hango politikuen deklaraziñuak, herrixan parte hartzia bultzatzeko blog komunitate bat martxan jarri eta hango iritzixeri kaso egitten semaforo baten funtzionamentua aldatu ei eben. Horixe aurkeztu zeben herrixan partehartzian adibide moduan.

Juan zan astian, periodikuan irakorri dogu, blog hórretan idatzi eta erantzuteko aukeria murriztu egin dabela. Idatzi bihar daben guztia takillatik pasau bihar da eta bere nortasun agirixa erakutsi ezer esan aurretik. Kontrolik egin ezin dan lurraldian (Interneten), barrerak ipintzen saiatu da Portugaleteko udala. Karnetan numerua eskatzen ez da anonimotasunaren "problemia" konpontzen. Inoiz ezingo da anonimotasunaren "problemia" (benetan problemia bada), konpondu.

Mikel Larreategi 2007/01/20

Ajedreza interneten

Behingoz etxeruntz eingo dot eta gaur ajedrezari buruz idatziko dot. Interneti buruzko txoko honetan ajedrezari buruz idaztiak ez dau zentzu askorik eukiko bat baino gehixagondago, eta igual arrazoia daka, baina egixa esan Internetak bultzakada haundixa emon detsa gure kirolari, izan be, Internetez praktikau leikian kirol bakarrenetakua (bakarra ez bada) da-ta.

Aspaldi entzun neban Deporreko xakelari izan zan Jose Mari Kruzeta zanak Interneten ajedrezian jokatzen zebala, baina Deporreko beste jokalari batek Interneta ipini zeban arte ezin izan neban hori konfirmau. Eta bai, halan zan. Programa txiki bat deskargatu eta urteroko kuota bategaittik mundu guztiko jokalarixekin jokatzen hasi zan jokalari hori. Internet eta "punto com" enpresen boomakin batera Euskal Herrira be etorri zan Interneten jokatze hori Felix Izeta Maisu Handiari esker.

Orain Internet eta ordenagailuak erabiltzia xake zaletuon eguneroko ogi bihurtu da, eta aukerak be ez dira falta. Duan, zein ordainduta. Amerikanuak edo etxekuak. Xakelarixok aukera asko dakagu Interneten jokatzeko, eta hori gure kirola gizarteratu eta munduratzeko oso ona da. Nere aukeria ICC da (http://www.clubdeajedrez.com). Zuria?

Mikel Larreategi 2006/12/15

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03