Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Periferiatik, erral

Mikel Larreategiren bloga

Eibartar blogariak

Mikel Larreategi 2006/09/29 19:00

Atal honetan idatzi dittudan artikuluen zerrendia irakorritxa blogeri buruz ez dotela idatzi konturatu naiz. Interneten hain modan dagon gauzia izan eta ondiokan horri buruz ezebez idaztiak gauza garbi bat esatia nahi dau: ez dakatela horren inguruan esateko gauza barririk. Baina gaur, batez be Eibartarrak izeneko Interneteko posta zerrendako mezu bat irakorri ostian, eibartar blogarixeri buruz idaztia okurridu jata.

Blogak jendiak idazten dittuan "querido diario" estiloko orrixak dira. Bakotxak berak nahi dabenari buruz idateko Interneteko txokua. Gehixenetan blogak eta Internet, adituendako bakarrik dirala emoten daben arren, ez da holan, eta jente desberdin asko topau geinke Interneten idazten. Euskeraz idazten dabenen artian Eibar.ORG elkarteko kidiak dira ezagutzen dittutenak, eta www.eibar.org helbidian topauko doguzenak.

Baina erderaz idatzittako bateron bat be badago, eta horren artian bi ekarri nahi dittut hona. Antena enpresa baten "El blog del antenero" (http://www.trinmer.com/blog) eta "La Escalera Mecánica" (http://eibar.wordpress.com). Lehenenguak telebista antena eta emisiñuen inguruko kontuak publikatzen dittu, eta irakortzekuak dira TDTari buruz idatzittakuak. Bigarrenak aldiz Diario Vascoko "La Mirilla" tarte ezagunaren konpetentzia emoten dau, Eibarko personaje famoso batzuen izenak hartuta eta anonimotasuna erabiliz, Eibarko obra, kuriosidade eta trafikuari buruzko kontuak irakorri leikez. Ia goixero-goixero udaletxian euren bloga irakortzia lortzen daben Interneteko Fermin Calbeton, Tiburcio Anitua eta konpainiak

Espainiako Taldekako Xake Txapelketa

Mikel Larreategi 2006/09/18 21:04

Timofeev BauerTimofeev (atzekoa), Christian Bauer

Atzo igandea bukatu zen Donostian Espainiako Taldekako Txapelketaren Ohorezko Mailako II Taldearen txapelketa.

Bost egunez, beste hainbeste talde aritu dira, nor baino nor Lugoko finalera sailkatzeko lehenengo bi postuen bila. Azkenean Linex Magic eta Ajoblanco-Cuna de Dragones taldeek lortu dute garaipena eta Donostiako Gros Xake Taldea - Iretza taldea gelditu da hirugarren, bigarrenarengandik puntu erdira.

Puntuatzeko sistema olinpiarra izan da, hau da partida bakoitzeko emaitzen batura. Taldekako txapelketetan puntuatzeko beste sistema bat ere badago, taldearen emaitzaren araberakoa. Bigarren sistema hau erabili izan balitz (iaz bezala), donostiarrak lehenengo postua lortuko zuten, jokatutako lau matchetatik 3 irabazi eta bat berdindu baitituzte.

Sergei TiviakovSergei Tiviakov Hosted on Zooomr

Baina puntuazio sistema bestea da eta emaitza kiroltasunez hartu beharrekoa. Batek baino gehiagok esan zidan atzo ez dagoela eskubiderik hori gertatzeko "hiru partida irabazi eta ez dira sailkatu", baina puntuazio sistema horrelakoa da. Badirudi ez dagoela taldekako txapelketetarako puntuazio sistema egokirik, FEDAk berak ere urtez urte aldatzen baitu sistema.

Aztertu beharreko sistemetako bat, aurreko biak konbinatzen dituena da: taldekako puntuak + partidetako puntuak. Agian egokiena litzateke.

Argazkiak Zooomr zerbitzuan kargatu ditut eta txapelketaren datuak FEDAren orrialdean daude.

David Lladaren argazkiak

Antolakuntzak ateratako argazkiak

Opor osteko zaborra

Mikel Larreategi 2006/09/15 19:00

Bai baino gehixagori entzun detsat hilabeteko oporren ostian, asteleheneko lehenengo gauzia, posta elektronikoko programan zaborra ezabatzen pasau zebala goixa. Spam edo eskatu bariko posta elektronikuan arazua haundixa da eta eguneroko lanian jente askori denpora asko lapurtzen detsa. Askok ondiok eskuz borratzen dabe zabor guzti hori, beste batzuk korreo programan integrautako filtruak erabiltzen doguz.

Ez dakit jentiak gehixen erabiltzen dittuan Outlook programetan holako filtrorik badagon baina Mozilla Thunderbird programa libre, dohako eta euskaratuan bain. Filtro bayesiarrak deitzen jakue, aurretik hartutako erabakixetan oinarritzen diralako datozen mezuak zaborra diran ala ez erabakitzeko. Hasieran entrenau ein bihar izaten da filtro hori, mezuak ona ala zaborra diren esateko, baina entrenamentu txiki horren ostian, segiduan garbitzen dabe gure buzoira sartzen dan zaborran %99xa.

Interneten zihar posta elektronikoko helbidiak bilatzeko robotak gero eta ugarixaguak dira. Zuen helbidia Interneteko orriren baten publikauta badago, lasai egon, segiduan jasoko dozue eta zabor pixkat. Eta gero gehixago. Leku fidagarrixetan bakarrik laga bihar da bakoitzan helbidia. Baina hori egitteko beranduegi izan leike. Erabili orduan holako filtro bat eskaintzen daben programa bat, lehen esandako Thunderbird esate baterako.

Munduko xakelari onenak Donostian - CECLUB

Mikel Larreategi 2006/09/10 15:09

Bilbotarrek xakearen Grand Slam izango den horretan txapelketa bat antolatzeko agertu duten asmoaren hurrengo egunetan, Donostian Espainiako Taldekako Txapelketaren Ohorezko mailako II. taldeko partidak jokatuko dira.

Espainiako Federakuntzak eta Gros Xake Taldeak Barceló Costa Vasca hotelean antolatuko duten txapelketan munduko xakelari onenak artiuko dira 5 taldetan banatuta. Extremadurako Linex-Magic eta Cuna de Dragones Andaluziako AMD-Cofiman, Valenciako Valencia Cuna del Ajedrez Moderno eta antolatzaileak, Donostiako Gros Xake Taldea arituko dira bertan.

Munduko 10 jokalari onenen artetik 5 Donostian izango dira: Levon Aronian Peter Svidler Michael Adams Alexander Morozevich eta Boris Gelfand.

Guztira 28 Maisu Handi, 10 Nazioarteko Maisu eta FIDE Maisu 2 batuko dira. Txapelketa gogorra izango da benetan, eta datorren asteartean, irailaren 12an hasiko da, txapelketaren aurkezpen ekitaldiarekin. Partidak asteazken arratsaldean hasiko dira eta egunean bat jokatuko da. Azken partida igande goizean jokatuko da.

Partidak Internet bidez jarraitzea izango da, Espainiako Federakuntzaren CECLUB orrialdean.

Txikitako oporlekura itzuliz

Mikel Larreategi 2006/09/02 23:41

Gaur, orain dela urte asko joateari utzi genion leku baten egon naiz. Txikitan uztailean oporrak igarotzera joaten ginen herrian egon naiz. Oriñon da herri hori.

P2090007

Urte askoan zehar pasatu genituen han uztaileko oporrak. Herri oso txikia da, alboko Castro Urdialesko auzoa da, baina etxe ugari dago, eta azken urteotan etxe asko eraiki dituzte bertan. Hala ere gauza asko ez dira aldatu eta berdin berdin daude: kanpina herriaren sarreran, kolore berdearekin identifikatutako garagardotegia, elizatxoa, alboko soziedadea, hainbat urtetan gure etxe izan zen lehenengo pisua, enbarkadero ondoko zuhaitza, atzeko etxeak, alde zaharra eta baserriak, iturritxoa, ...

Hondartza ere han dago, eta baita larunbatean Sonabian afaltzen genueneko taberna, itsasoaren gainean herrixkari begira.

Sentsazio arraro bat sentitu dut hango kaleak kotxez pasatzean. Hainbeste aldiz bizikletan ibilitako inguruetan etxe pila bat dago eraikita, eta asteburua izaki, orduan bezala, jendez eta kotxez beteta ageri da.

Gustora itzuliko nintzateke berriz, lasaiago hori bai, orduko lagunekin bazkari bat edo egiteko (beti jaten pentsatzen), eta orduko gauzak berriz gogoratzeko. Ez legoke bat ere txarto.

Argazki gehiago hemen

Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Twitterren