Mikel Larreategiren bloga
Telesailak bertsio originalean mesedez
Orain arte oso gauza gutxi ikusi ditut telebistan bertsio originalean eta azpititulatuta, baina azkenaldian telebistako bi serie jarraitzen ari naiz eta bertsio originalean gainera.
Alde batetik 24 telesaila eta bestetik Lost.
Lehenengoaren lehen 4 denboraldiei tratu txarra besterik ez die eskeini Antena 3ek, aste batzutan hiru kapitulu segidan emanez.
Bigarrenarekin ere TVEk bereak eta bi egin ditu, behin baino gehiagotan orduz aldatuz.
Bi telesailen azken denboraldiak (24ren 5.a eta Lost-en 2.a), oraintxe bertan ari dira AEBn ematen, bata Fox katean eta bestea ABCn. Nik ere, beste askok bezala Bittorrent-en bidez bi telesailen azken kapituluak lortzen eta ikusten ari naiz.
Eta horretarako ez da ingeles maila ona behar, ez, ez da Etiam izan behar dena ulertzeko ;), azpitituluak daude horretarako. Zertarako itxaron TVE, T5 edo A3ek (ETB kanpoan uzten dut ez duelako ganorazko telesailik aspaldian eskeini) telesaila erosi, bikoiztu, telebistan jarri eta lehenengo hilabetean astero egunez aldatzeko? Ondoren kapituluak hirunaka eta gaueko 22:00etan hasita jartzeko?
Mesedez, eskeini telesailak bertsio originalean eta azpitituluekin (gainera LTD berriak ez al du hori ahalbidetzen?), gure onerako. Horrela gainera ingeles pixkat ikasiko dugu.
Eguneraketa: Horrela funtzionatzen du honek
Elurra eta obrak larunbatetan
Ez dakit legezkoa den ala ez, baina ez dago eskubiderik. Larunbatak eta igandeak ez al dira bada atseden hartzeko?
Zergatik hasi dira orduan goizeko 9:30tan laugarren pisuko bizilagunak obretan? (ni bostgarrenean bizi naiz, justu obren gainean)
Ez dakit hormak botatzen ala zertan dabiltza, baina ateratzen duten zaratagatik etxe guztia behera bota behar dutela dirudi.
Hala ere sukaldera iritsi eta horrelako paisaia bat ikusteak, eguna beste era batera begiratzera bultzatzen zaitu.
Hori bai polita. Noiztik ez du horrelakorik bota?
Nire argazki gehiago Flickr-en
Atzo Sustatuk egindako deialdiari erantzun diotenen argazkiak ere ikus ditzakezue
Interneten pribazidaderik bai?
AEBko gobernuak, hain ezaguna dan Google bilatzailiari erabiltzailiak bilatzaile horretan egitten dittuen bilaketa eta beste datu asko eskatu detsazen aste honetan, Interneteko pribazidadiari buruz idaztia egokixa irudittu jata.
Interneten ibiltziak anonimotasun puntu bat emoten dabela askotan entzun izan dogu, eta alde batetik egixa izan leike, edo behintzat egixa dala emoten dau, iñolako datorik eta ezer be emon barik ixa edozer ein geinkialako. Bueno edo teorixia behintzat hori da. Azkenian gure pauso gehixenak kontrolauta egoten diralako. Internetera sartzeko erabiltzen doguzen enpresak (Euskaltel, Telefonica, ...), gure erabilpen datuak gordetzera derrigortuta dare, eta ez badare derrigortu eingo dittue, oin gitxi Europan aprobautako direktiba bati esker.
Erabilpenakin bakarrik ez, guk be, nahitta edo nahi barik, gure arrastua laga geinke Interneten. Zenbat aldiz idatzi ete dogu foro publikuetan, edo Interneten dagon idatziren bat firmatu (ez dakit zeren protesta, edo beste haretarako atxikipena) edo gure webgunian bertan zeozer idatzi edo lagun batek idatzitako baten gure izena irakorri. Bada, guzti hori, edozeinen esku dago, edozein bilatzaileren bittartez, gu kontratauko gaitxuan hurrengo enpresan esku adibidez. Egin aproba, sartu Google bilatzailera eta bilatu zuen izen abizenak, Interneten sarri ibiltzen bazarie sorpresa bat baiño gehixago hartuko dozue. Ein aprobia.
Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgune berria
Gipuzkoako Xake Federakuntzak webgunea berritu du azken aste hauetan. Aurreko webgunearen arduradun Roberto Arronizek lana utzi ostean Federakuntzak hartu du ardura hori. Eskerrak eman behar zaizkio Robertori webgunea ireki zenetik egin duen lanagatik.
Nire aldetik, euskarazko atala osatzea egokitu zait (edo engainatu egin naute), besteak beste Zuzendaritza Batzordean dagoen euskeradun bakarra naizelako. Momentuz, gaztelaniazko edukia itzultzen dut eta guztia eginda eman badidate ere, oso zaila da Web 0.1 bat eguneratzea. Bai, nahiz eta frame eta irudi bezala gordetako testu asko ez eduki, orain dauden aukerak egonda Dreamweaver eta FTP programa bat erabiliz webgunea eguneratniretzat mesedez :)
Webgunea egiteak pixka bat pausoa aldatuta harrapatu gaitu. Ea astia hartzen dudan Plone edo antzeko CMSren bat erabiliz ganorazko zerbait prestatzeko.
Iturburuko 8.B.koen afaria
Iaz egin genuen bezala, aurten ere Iturburun batera ibili ginenok afaria egin genuen.
Oraingoan argazkiak digitalak izan dira eta badago aleren bat. Nik behintzat Interneten jarri ditut guztiak, Flickr izeneko argazkiak kargatzeko zerbitzu baten.
Helbide honetan ikus daitezke argazki guztiak: http://flickr.com/photos/erral/sets/1789830/
Beste argazkiren baten aurretik, eta iazko moduan, lista pasatuko dot:
- Iñigo Agirregomezkorta
- Gorka Amillategi
- Gorka Apellaniz
- Mikel Arregi
- Mikel Arrieta
- Arkaitz Astigarraga
- Miren Azurmendi 2. pira
- Haritz Bergara Pira
- Unai Campo
- Jon Etxaide Pira
- Miren Ecenarro
- Iker Garate Pira
- Ixone Gomez Orain etorri da, aurrekoan pira
- Miren Guridi
- Miren Ibarbia
- Mikel Iriondo
- Eneko Iriondo
- Ibon Izquierdo
- Mikel Larreategi
- Ekaitz Lizundia
- Endika Markina 2. pira
- Oihana Oregi 2. pira
- Alazne Pujol Pira
- Gorka Suinaga (goian bego)
- Eneritz Txurruka 2 .pira
- Mikel Urkiaga Pira
- Eider Uzkudun 2. pira
- Unai Vitores Pira
Hirugarren afari bat baldin badago, norbaitek eguna aldatzea proposatu zuen, urtarrilean barik martxoan edo egitea, horrela 3. pirarik ez egoteko. Ikusiko dugu zertan gelditzen den.



