Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Periferiatik, erral

Mikel Larreategiren bloga

Euskotren eta argi ibili hitzez hitz egiten diren itzulpenekin

Mikel Larreategi 2005/08/15 20:56

Abuztuaren bigarren astean zehar, Euskotrenen geltokietan (Eibarren eta Deban behintzat) honako ohar hau esaten dute bozgorailuetatik:

Laster "Debaren" ospatuko diren jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskeiniko du. Eskatu ordutegiak gure geltokietan.

Bai, Deban esan beharrean, Debaren esaten du. Arrazoia, itzulpena egin dutela dela dirudi, gaztelaniaz zera esaten baitute:

Euskotren ofrecerá un servicio nocturno de trenes debido a la proximidad de las fiestas "de Deba". Solicite información en nuestras estaciones.

Bi oharretan argi eta garbi nabari da esaldia aurregrabatutakoa dela eta herriaren izena aparteko grabaketa bat dela, hau da, esaldia osatzeko copy-paste bat egiten dute. Udan zehar jaiak egon diren herri guztietan ohar berbera erabili dutela esango nuke.

Inor ez al da konturatu "Debaren" hori gaizki dagoela?

Bestalde "Atención por favor" koletilla ere, "Entzun mesedez" bezala itzuli dute. Oso ondo dago hori oharra bozgorailuetatik eman behar bada, baina ez tren barruko pantailan oharra jartzeko:

Entzun mesedez, tren honek ez du geldialdirik egingo Ermua eta Eibar-Ardantza arteko geralekuetan.

Esaldia ondo legoke bozgorailuetatik esateko, baina ez kartel baten jartzeko.

Ba hori, udan ere taliban izateko puntuak irabazten. Eta hori, ETBko euskarazko albistegietako akatsak kontatzen hasi ez naizela, bestela...

Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Twitterren