Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Periferiatik, erral

Mikel Larreategiren bloga

Catalunya izan da Europako beteranoen taldekako xake txapelketako 3. sailkatua

Mikel Larreategi 2005/02/28 21:52

Catalunyako selekzioa izan da Dresden-en jokatu den beteranoen Europako taldekako xake txapelketan 3. sailkatua. Bigarren aldiz hartu du parte Catalunyako selekzioak txapelketa horretan, iaz izan zen lehenengo aldia. Albistea AjedrezND webgunean aurkitu dezakegu.

Catalunyak beti izan du xakean jokatzeko tradizioa, hain zuzen ere bertako Federakuntza izan zen Nazioarteko Federakuntzaren sortzaileetako bat.

Ikusita inolako arazo gabe jokatu dutela Europa mailan eta Espainiako Federakuntzaren baimenarekin gainera, noiz etorriko dira Garai eta Azkarate guri ere joateko eskatzera?

Beste zerbait egitea nahiago izango dute (Athletic-i 60.000 € ematea adibidez) gugana etortzea baino, Azkaratek Garai linchatu genuela esan zuen Legebiltzarrean, ba bai, horrela izan zen. ETA ZER?, eta askok eta askok berriz egingo genuke hura. Etorriko al dira orain selekzioak nazioartean parte har dezakeenean?

Oraindik azalpenen zain gaude...

PS: Iaz sekulako presa izan zuten ditxosozko dekretua ateratzeko, baina oraindik ez dute argitaratu. Zertan zebiltzan orduan?

Eibar.ORG mundua dominatzera

Mikel Larreategi 2005/02/19 21:40

Atzoko afariaren ostean, arratsaldeko IN-DE-PEN-DEN-TZIA eskaera eta koipetan prejidutako pellen ostian, Eibar.ORG-en azkenengo zerbitzuaren helburu munduaren dominazioa zela erakutsi zigun Luistxok.

Komentatu ziren gauzen artean Radio Mendigreen eta Garagoittiko Telebista agertu ziran, guztiak Aurki TVn integratuta.

Horren lehenengo pauso gisa, afalosteko kantaldia grabatu eta lehenengo "podcastinga"-edo egingo dugu, fitxategi honekin:

Eibar.ORGeko 1go podcastinga (7 Mb-ko MP3a)

Europar erreferenduma

Mikel Larreategi 2005/02/17 23:01

Igande honetan igande baten egin daitekeen gauza aspergarriena egitea tokatu zait: erreferendumean nire hauteskunde mahaian mahaikide izatea.

Oraintxe ikusi dut Vaya Semanita saioan gurutzegramak, letra zopak eta abar eramateko aholkua eman digute mahaian egongo garenoi.

Eta beno, zer egin daiteke egun guztian han? 8retarako joan behar dut, 9retan hasiko da jendea etortzeko epea, eta 20retan amaituko da bozketa garaia.

Zer egingo dugu han egun guztian zehar? Ezer ez !!!! Gainera oraingoan, alderdi politikoen artekariak ere seguraski ez dira egongo ez baitira hauteskunde orokorrak. Bufff, ederra aspertua....

Beno, 52 € eta 29 zentimo emango omen dizkidate eta hurrengo egunean -justu hurrengoan-, bost ordu gutxiago lan egiteko eskubidea omen dut.

Horrekin, eta amaren gurutzegramen liburuarekin konformatu beharko dut, ezta?

Zer egin daiteke han egun guztian? Inoiz tokatu al zaizu hauteskunde mahaian egotea? Zer egin zenuen egun guztian?

Kablea etxean eta dena martxan

Mikel Larreategi 2005/02/09 22:39

Azkenean, abenduaren 31an etorri ondoren, asteartean etorri zen berriz Euskalteleko teknikaria Interneteko konexia eta kable bidezko telebista ipintzera.

Momentuz, eta 2 hilabetean zehar, kanal gehiago dituen telebista hartu dugu, Digital +-ekin bezala, deskodifikadore bat jarri digute, eta hor daude pila bat kanal. Zer ikusi ez dakidala egongo naiz. Hori bai, atzo gaueko 23:30tan Simpson-en errepikatutako kapitulu bat ikusten egon nintzen, eta iragarki gabe!!!

Interneterako konexioa berriz, 300kbps-koa, hilean 22 €ren truke. Momentuz oso ondo doa guztia, etxean inoiz edukiko ez nituela pentsatzen nuen abiadurak lortzen ditut, 20k, 30k, ...

Bestalde, eta arratsaldetik, zerbait arraroa gertatzen da nire Interneteko konexioarekin. Windows-etik ezin naiz konektatu, bai ordea Linuxetik (portzierto Ubuntu instalatu dut). Linuxera guztiz pasatzeko momentua izango al da? Begiratzen ibili naiz, eta Windowsen egin dezakedan ia guztia (xakeko gauza batzuk ezik, programak Windowsen bakarrik dabiltzalako), Linuxen egin dezaket. Orain adibidez, webcamaren driverak konpilatzeko paketetxo bat jeisten ari naiz, MSN Messengera badabil, IRC ere bai, Firefox ere bai noski eta Thunderbird ere bai.

Skype ere probatzen ari naiz, eta badirudi ondo dabilela, iñork nirekin probarik egin nahi badu, erralin da nire identifikadorea (ez zidan utzi normalean erabiltzen dudan erral erabiltzen).

Euskaltel eta Europako Konstituzioa

Mikel Larreategi 2005/02/01 12:54

Badakit bata eta beste ez daudela elkarri lotuta baina beno.

Azkenean gaur etorri da Euskalteleko teknikaria etxeko instalazioa begiratu eta gaizki zer zegoen ikustera. Badirudi peorako kutxan deribadorea deritzon zerbait ez zegoela ondo. Beste deribadore baten egin du konexioa eta perfekto. Orain instaladorea etorri behar da kable bidezko telebista eta Internetera konektatzeko kable-modema instalatzera. Noiz? Galdera ona.

Etorriko al da Europako Konstituzioaren referendumaren eguna baino lehenago? Hori espero dut behintzat. Edonola ere, egun horretan ezingo dut ez kable bidezko telebista, ezta kable-modema ere erabili, nire hautesmahaian 1go bokala izatea egokitu zaidalako.

En fin, hurrengo eguneko 5 jai-orduekin eta 52 euroekin konformatu beharko naiz ;)

Eguneraketa: Bihar edo astelehenean omen dator Euskalteleko teknikaria !!!

2. eguneraketa: Gaur, astelehena, 12:30tan dator teknikaria guztia martxan jartzera !!!!!!!!!!

Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Twitterren