Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Periferiatik, erral

Mikel Larreategiren bloga

Udan bidaiatuz

Mikel Larreategi 2004/05/30 14:46

Azterketa garaian murgilduta, oporraldian ere pentsatu egin beharko da ezta? ;) Iazko urrian, lagun batek aurtengo udan Interrailekin Europan zeharreko bidai bat egitea proposatu zigun. Orduandik ez du berriz ezer gehiago esan, baina interesgarria iruditzen zait horrelako bidai bat egitea. Gainera, bidaiatzea asko gustatzen zaion lagun bat oraintxe etortzekoa da Lituaniatik Erasmus programaren barruan egon baita han otsailetik, eta berak animatuko gaitu agian.

Portzierto, eskerrik asko Jabi Zabalari bere bitakorako aipamenarengatik.

Haizea: Ken Zazpi

Mikel Larreategi 2004/05/17 14:47

Jendea Ken Zazpiren Haizea kantuaren letra bilatuz heltzen da weblog honetara, ondorioz, letra hori bertan idaztea erabaki dut. Abesti ederra da benetan

Haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu

Ta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu

Behar dudanetan
ezin naiz babestu
zure besoetan
baina
badakit hor zaudela
izkutatuta
nire bihotzean
zure
irrifarra gogoan
ezin ahaztu
ta ezin ikutu
zergaitik ez zauden nirekin
ezin dut jasan
ezin dut ulertu

Milaka arrazoi
korrika hasita
inoiz ez gelditzeko

Itxaropen hutsek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko

Behar dudanetan
ezin naiz babestu
zure besoetan
baina
badakit hor zaudela
izkutatuta
nire bihotzean

Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
ta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut
inola
berriz galdu nahi
laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara

Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
ta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut
inola
berriz galdu nahi
laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara

Bloga aldatuta

Mikel Larreategi 2004/05/13 16:34

Bueno, Luistxoren bloga irakurri ostean, nire blogaren edukien hizkuntzak banatzea erabaki dut. Iturburuan eta datubasean aldaketatxo batzuk egin eta gero post bakoitzaren hizkuntza gehitu dut eta horrela RSS Feed ezberdinak atera

Gaztelaniaz idatzitako testuen Feed-a hauxe da eta euskarazkoa beste hau.

Momentuz post guztiak biltzen dituen Feed-a ere mantendu egingo dut, baina guztia ondo badabil kendu egingo dut.

Horretaz gain, webean bertan ere ikus daitezke euskarazko edo gaztelerazko edukiak

index.php?idioma=eu

edo

index.php?idioma=es

idatzi beharko da blogaren helbidearen ondoren

Hurrengo pausua, Coreblog-era pasatu aurretik, interfazea euskaraz erakutsi euskarazko postak irakurri nahi dituztenei (interfazea euskaraz daukat guztia po antzerako fitxategi batzuetan gordetzen duelako)

Eibarko Udala xakearen alde

Mikel Larreategi 2004/05/12 08:39

Datorren ostiralean, maiatzaren 14an, Eibarko Udalak ospatuko duen Ezohiko osoko bilkuran xakearen aldeko mozio bat onartuko da alderdi politiko guztiek adostutako mozio batekin.

Hemendik, mozioaren testua eskuratu dezakezu.

Lortuko dugu Garai jauna

Mikel Larreategi 2004/05/11 14:47

Ez duzu lortuko Garai jauna

Guztiok dakigu zein den zure nahia eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Federakuntzen Elkarteekin egindako bileren ostean zure jarrera zein den berriz ere garbi ikusi dugu. Jakin ezazu, behar bada, berriz bilduko garela Eusko Jaurlaritzaren aurrean, edo zure etxe aurrean, edo zure herrian. Berdin zaigu, ez dugu amore emango.

Jakin ezazu ez zarela irudi ona ematen ari eta batek baino gehiagok zure burua eskatu duela. Nik, hala ere, ez dut horrelakorik eskatu, oraingoz, oraindik atzera egingo duzuen esperantza printza bat daukadalako. Hala ere, zure kargugabetzea eskatu behar badut, ziur izan eskatu egingo dudala. Eta gutunak idatzi behar badira hori eskatuz, idatzi egingo ditugu.

Borroka ez da amaitu eta Interneteko borroka ez da amaituko.

Gutun irekia Garai jaunari

Mikel Larreategi 2004/05/08 17:51

Garai jauna:

Diario Vasco eta DEIA egunkarietan maiatzaren 7an idatzi duzun gutunarierantzun nahi nioke. Lehenengo eta behin izenburuari berari ("No estamoslocos" DVn eta "No es jaque" DEIAn): DVkoari "¿Seguro?" gehituko niokeeta DEIAkoari "No, es mate".

Zuek egin duzuena justifikatu nahien zabiltza eta horretarako EEBBtan,Frantzian edo Italian xakea bertako Batzorde Olinpikoak onartzen ezduela diozu. Espainiakoak onartu egin du (eta baita Nazioartekoak ere)eta oraindik, niretzat eta zuretzat seguraski ere bai zoritxarrez,Espainia gara. Hala ere, nire galdera zera da: zuk aipatutako herrialdeguzti horietan xakea hasieratik ez da onartzen kirol gisa ala zuek eginnahi duzuen moduan "atera" egin dute kirol mundutik? Herrialde horietakokirol federazioek Euskal Herrikoek duten ezagumendu eta estatus bera aldaukate? Hau da, posible al da konparazio hori egitea? Ez dakit zein denerantzuna eta jakin egin nahi nuke.

Beste al de batetik, galdera bat luzatu nahi dizut: zergatik izan behargara gu Dekeretuaren Proiektuari alegazioak aurkeztu behar dizkiogunak?Hau da, ZUEK izan zarete azken 20 urteetan era batean antolatuta egondena aldatu duzuenak, zirriborro fasean (8 zirriborro 9 hilabetean zeharnere berrien arabera) inori ezer esan gabe.

Garai jauna, egia esango dizut. Uste dut, eta horrela dela sinistu nahidut, zuk ez daukazula gure kontrako fijaziorik. Gol bat sartu dizutelauste dut, eta ez guk, zure teknikariek baizik. Hala ere, egindakodefendatu duzu hasieratik eta Miren Azkarate andereak ere horrela egindu. Badakin jadanik berandu dela atzera egiteko, hiru aste hauetanesandakoak jan beharko baitzenituzke, eta hori ez da lan xamurra.

Ulertzen dut zuen lana 98an onartutako Kirolaren Legea betetzea dela etahortan oinarrituz egin duzuela Dekretu Proiektu hau. Hala ere aldaketahandiak dakarta baina zioen adierazpenena ez dio esku artean darabilgunkontuaren inguruko ezer. Berriz diotsut, ez al duzu uste ZUEK izan beharzaretela egindakoa justifikatu behar duzuenak?

Ni ez naiz sartuko xakea kirola den ala ez esatera, eta ez dut usteezatabaida ildo honetatik jarraitu behar denik. Zergatik kendu beharduzue Federakuntza? "Tranquilos, tenéis 2 meses para disolveros" esanzenien Federakuntzetako presidenteei.

Xakea desagertarazi nahi ez duzuela diozu, orduan zein irtenbideeskaintzen diguzu? Ba al dago irtenbiderik? Pentsatu al duzue horretan?Nola antolatuko da xakea? Zerbait egingo duzuela diozu baina zer ez, etahorretxek larritzen gaitu. Zein da irtenbidea? Kirol Kontseilu Gorenakkiroltzat gaituenez Espainiako Federakuntzak hemen ordezkaritza jarrieta Londongo gobernuak Ipar Irlandan bezala "Direct Rule" ezartzeaMadriletik?

Azkenik gutun honetan behin eta berriz galdetutakoa birgaldetzen dizut,eta ez du balio "kirolaren legeak dioena egin dugu" esateak, gainera98tik 6 urte pasatu dira eta denbora nahikoa izan duzue motiboren bataurkitzeko: ZERGATIK?

Zuk ondo dakizu zer gertatzen zaien, onak izanda, Astelenan partidu osotxarra jokatzen duten pilotariei. Kasu honetan, Garai jauna, pilotariazu zara eta frontoiko ikusleak gu.

Mikel Larreategi Arana
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeburua
Espainiako Federakuntzaren Epailea

Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Twitterren