Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2010 Ekaina 30 "Nire greba egiteko eskubidea zapaltzen ari zara"
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

"Nire greba egiteko eskubidea zapaltzen ari zara"

Langile batek bere nagusiari esandakoa? Ez, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek osatutako "pikete informatibo" batek nire amari atzoko greba egunean Eibarko merkatu plazan esandakoa.

Goizeko 8rak baino lehen agertu zen ELA eta LABeko ordezkari sindikalek osatutako pikete bat Eibarko merkatu plazan eta goiko esaldi hori esan zion taldeko batek nire amari. Nire amak ardoa saltzeko postu txiki bat du merkatu plazan, harategi ondoan.

"Hurrengoan etorri eta dena apurtu eta erreko dugu". Esaldi marabilloso hori ere esan zioten. Eta gero postua zabalik zuteneri "eskirolen izenak apuntatu eta banatu egingo ditugu jendea ezer erostera etor ez dadin".

Hori da hori informatzea, ezta?

Eibarko tabernari bati, goizeko 8:00tan zera esan omen zioten: "Vas a cerrar?" Haren erantzuna: "Haré lo que yo quiera". Pikete informatiboak serio serio: "Volveremos a las 9:30 y si tienes abierto, tomaremos medidas contra tu hijo". Hauek langileen ordezkariak ala Siziliako mafia dira?

Abadiñoko lantegi baten nire izebari: "XXXXX-k (enpresaren jabeak) kalera botatzen zaituenean ea nork defenditzen zaituen".

Greba orokorrak arrakasta izan duela? Izango zuen bai, baina sindikatuei buruz nuen iritizia txartzea besterik ez du ekarri.

Mikel Larreategi 2010/06/30

pikete informatiboak

Aitor — 2010/06/30 23:09
Lotsagabe iguingarrixak

Urtarrilak 27ko greba

Juan Felipe Arana — 2011/01/24 22:31
Urtarrilak 27xan zer egin behar dozu? zegaittik?
Zure erantzuna jakitzia gustauko jatan.

piketeak eta greba

Felipe Juan Valle — 2011/01/26 10:02
Mikel-ek zer egingo duen ez dakit, baina nik nirea esango dizut. Greba egingo dut, bat natorrelako deialdiarekin. Baina greba eskubidetzat dut, eta ez obligaziotzat, eta pikete batek lan egitea eragotzi greba egitera behartu nahi nauela ikusten badut, kapaz naiz lanera joateko! "Inposiziorik ez", esaten da manifa askotan, eta horixe esaten diet nik bai patronalari eta baita piketei.

grebari buruz

Juan Felipe Arana — 2011/01/26 12:42
A Prado Pastizales Migel O.K

greba ta piketeak

aritz — 2011/01/31 21:19
"pikete informatibo" berba eufemismo bat izan da beti ez harritu!!! benetan beldurra sartzeko eta presionatzeko talde ondo antolatuak dira. Eufemismo bat da "seguridad ciudadana" berba ere, azkenean greba egingo dutenak beldurtu, jazartu eta presionatzeko talde ondo armatu eta antolatuak dira. Eta batak bestea indartzen du itxuraz... ah! nire moduko bezeroekin (ez naiz oso ardozalea baina)marketin sistema ona da greba egunez ez zabaltzea...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03