Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2009 Ekaina 22 Euskaltel bidezko telebista digitala etxean
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Euskaltel bidezko telebista digitala etxean

Azkenean digitalizatu dut etxeko telebista.

Hemen eta han hainbat gauza irakurri eta joan zen astean Sustatun aipatu bezala, Euskaltelek DVB-C deritzan formatua erabiltzen du telebista digitala banatzeko eta ondorioz ez galleta kutxekin oparitzen dituzten LTD deskodegailuek ez dute balio Euskaltel badaukazu. 

Bati eta besteari galdetu ostean Todoelectronica.com webgunean amaitu nuen eta bata eta beste ikusi ostean, Illusion deskodegailu bat erosi nuen ostegunean. Gaur heldu zait SEUR bidez eta afalostean konfiguratu dut. Berehala harrapatu ditu Euskaltelek banatzen dituen kanal guztiak, ordainpekoak ere bai, baina hauen ondoan $ ikur bat agertzen zen. $ gabekoak 51 dira guztira, hor daude betikoak, gehi LTD bidez datozenak, gehi Euskaltelek gehitzen dituen beste batzuk (BBC, Euronews, Natura, eta abar). Irrati-kate batzuk ere harrapatu ditu, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea, Formula HIT eta Europa FM Gipuzkoa. Orain telebistan ezer ez badago, telebistan bertan jar dezaket Ganbara.

Orain zappinga lehen baino luzexeagoa izango da!

GoiTB ere ikusten da, eta baita Hamaika Bilbo ere, baditut euskarazko beste bi kate! Horren truke KTB galdu dut, en fin, egunero 15 minutuko udaletxe-informatiboa ikusteko...

Portzierto, minutu batzuetan Intereconomía eta VEO-TV ikusi ditut. Horiek bai direla droga gogorrak, LibertadDigital baino gogorragoak, noizean behin ikusteko ez daude gaizki.

Gauzatxo bat, GoiTBn informatiboa harrapatu dut (edo Magazina programa, ez nago ziur) eta bertan bi gauza ikusi ditut, eta Goienakoren batek konfirmatzerik badu hainbat hobe:

  • Pello Zabalak eguraldiaren informazioa bideo-konferentziaz eman du Arantzazutik?
  • GoiTBk ere egiten du "digitalen errepasoa"? Ez ditut Clarin eta Haaretz ikusi baina Sustatu ere ez... tarte labur bat harrapatu ote dut?
Mikel Larreategi 2009/06/22

... eta Euskaltelekoa?

Gari — 2009/06/23 00:11
Badakizu ni ere erabaki nahian nabilela Erral. Zergatik erabaki duzu hau hartzea, eta ez Euskaltel saltzen ari dena? Prezioa antzerakoa da, ez?

Monopolioari ez!

erral — 2009/06/23 07:54
Ba... batari eta besteari entzunda, Euskaltelek deskodegailu horiekin gauza arraroak egiten dituela ikusi dut. Hemen ez da ez dakit zein kanal ikusten, han kanalak beste zenbaki batzuetan daude, ... ez dakit, deskodegailu "libre" bat beharrean euren "kontrolpeko" bat hartzen nuelako irudipena nuen. Horixe izan da arrazoia besterik ez. Ah beno, hori eta lehengo baten Euskalteleko telefonistak deskodegailuak 90 € balio zuela esan zidalako. Ez dakit deskodegailu berdinaz ari zen ala agian futbol partiduak erosteko balio duen horretaz ari zen...

zalantzak-edo

asier — 2009/06/23 08:44
Bai eta bai. Pello Zabala egunero dago GoiTBen, bideokonferentziaz, Arantzazutik. Mapa kaskar samarrak, baina gustora entzutzen da. Eta bai, "digitalen errepasoa" eitten da egunero (albistegixan edo Magazinean? hori ez dakit).

Eurokonektorerako kablerik ez!

erral — 2009/06/23 15:39
Adi, komentatzea ahaztu zitzaidan-eta. Deskodegailuaren kaxan ez dator Eurokonektorearentzako kablerik. Etxean banituen horrelako pare bat kable (beste aparatu batzuenak) eta horiek jarrita konfiguratu nuen .

GOITB-ko digitalak eta Pello

Iban Arantzabal — 2009/06/23 18:12
Ieup!

Jo, zelan dabillen zabaltzen GOITB... :-) eta zelako ikus-entzule nibelekuak dittugun... :-)

Pellok egunero egitten dau konekziñua. Egunero entzun zeinke Pello eta bai, Skype erabiltzen dogu, duako programatxo bat. Mapak kaxkarrak dirala-eta... Pellok berak erabiltzen dittuanak dira. Ez ditugu egitten GOITBn. ETa hobetu leikez bai... baiña honekin zein izan da erabakixa? ba egunero Pello sartziari garrantzia emotia eta zelan egunero ezin dogun platuan euki ze gure baliabidiak neurtuak dira... ba Skype erabiltzia. Batzueta konexiñuak be fallau dosku, baiña Pello entzuteko belarri asko darela be badakigu. Guri gustatzen jaku Pello, etxekua da eta jardun oso interesantekua.

Digitalen errepasuan askotan sartzen da Sustatu. Clarin ez, baiña Sustatu askotan. Eta batzuetan blog bat handik, beste bat hemendik, konflikto internazionalak darenian hango albistegiren bat, hango iritzi artikuluren bat, youtubeko bideua... Lakastarik ez daukagu Goienan, baiña tarte hau interesgarrixa dala esango neuke. Askotan gauza berezitxo batzuk, bideo arraroren bat... danetik tarte honetan. Tarte luzetxuagua ikusi biharko dok :-)

GoiTBko digitalen errepasoa

Jon Berezibar — 2009/06/24 15:10
Kaixo Mikel!

Poztekoa GoiTBn geratu izana baina pena bat momentu ona harrapatu ez izatea. Magazineko Digitalen tarteko arduradunetako bat naiz eta bermatzen dizut egun bat baino gehiagotan eta batez ere barikuetako tarte berezian ematen duela Sustatu.com-ek patrozinatutako tartea. Are gehiago asko begiratzen diegu Sustatuko gora-beherei apur bat jakiteko nondik jo. Iradokizunak beti dira ongi etorriak!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
Zorionak! leire, 2012/03/14
zentzugabekeria Lakun, 2012/02/17
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17