Eibar-Gasteiz bai, Eibar Donostia ez
Autobusen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inguruko Mikelen beste purrustada bat.
Gure agintariei ahoa hitzez bete zaie joan den asteetan. Eibar-Gasteiz autopistaren irekiera dela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak PESA konpainiaren lineetan maiztasunak handitu egin ditu eta Donostiatik zein Eibartik ordueroko zerbitzuak jarri ditu Gasteizera lehen zeuden zerbitzuak dexente hobetuz. Ondo! Garraio publikoa erabiltzen hasteko ez da nahikoa izaten prentsaurrekoak ematea, garraio publiko horiek hiritarrei eskaintzea adibidez ordutegi zabalak jarriz, ezinbestekoa da.
Beraz askok usteko du konponduta dagoela Gipuzkoako garraioaren arazoa. Ba ez da horrela! Eibartik oraindik ordutegi hobeak ditugu Bilbora eta Gasteizera joateko Donostiara joateko baino. Bilbora eta Gasteizera orduero autobusak ditugu, baita larunbat eta igandetan ere. Donostiara aldiz 10 autobus daude lanegunetan (5 goizez, 2 eguerdian eta 3 arratsaldez), larunbatetan 4 autobus daude (3 goizez eta 1 eguerdian) eta igandeetan beste 4 (1 goizez, 1 eguerdian eta 2 arratsaldez). Donostiatik Eibarrerako zerbitzuak ere ez dira atzean gelditzen; lanegunetan 10 (2 goizez, 3 eguerdian eta 5 arratsaldez), larunbatetan 5 (1 eguerdian eta 4 arratsaldez) eta igandetan 3 (1 eguerdian eta 2 arratsaldez).
Gipuzkoako Foru Aldundia eta PESA: honek ez dizue lotsarik ematen? Nola da posible Eibar eta Donostia arteko autobus bidezko garraioa Bilbo edo Gasteizkoa baino txarragoa izatea? Eta gauza hau ez da azken urteko kontua. Azken 10 urteotan ez da aldaketa nabarmenik egon Eibar eta Donostia arteko PESA konpainiaren zerbitzuetan.
Eta gero kexatu egingo zarete eibartar askok Donostia eta Donostiaren inguruko gauzak maite ez ditugula-eta, erdi-broman erdi-serio, Eibar independiente bat eskatzen dugunean. Baina beno, zer egingo diogu bada!
Egunkarietan:
Mikel Larreategi
2009/06/09
Donostiarren eskubidea
Eibartarron eskubidea Santa Clara zaintzea!