Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2009 Maiatza 06 Argitu du eguna gaur ere
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Argitu du eguna gaur ere

Azken egunotan batak eta besteak esan dituenak irakurrita bazirudien Patxi Lehendakari izanda mundua amaitu egingo zela.

Maiatzaren 6a da gaur, jada 12 bat ordu igaro dira Patxi Lehendakari denetik eta mundua ez da amaitu. Urduri zeundeten guztiok, lasai !!! Ez da ezer gertatzen-eta.

Aldaketa nabarmenen bat igarriko ote dugu bada gure eguneroko bizitzan? Patxik ordainduko ote du zure etxearen hipoteka? Edo ganorazko alokairuko etxe bat zure ordez aurkitu? BBK bankarrotara eramango al du hipoteka dutenen pozerako? Ez. EAJ, EA eta EBk hori egin ez duten bezala.

Orain arte gisa, agian PPren influentzia gehiagorekin, hitzaldi potoloagoekin "libertad" hitza gehiagotan esanez, baina gauzak ez dira egunerokoan aldatuko. ETB1etik ez da euskara desagertuko, ikastola/eskola publikoetan euskaraz ikasten jarraitu ahalko da. Agian ETBko eguraldiaren mapa desagertu egingo da, ez ditugu Osasunaren partiduen laburpenak ikusiko eta Otegi ez dute EiTBn gehiago elkarrizketatuko.

ETA ere ez da aldatuko. Berean jarraituko du.

Baina hau guzti hau esateko ez da Rappel izan behar ala?

Mikel Larreategi 2009/05/06

Hezkuntzan zer?

Ezdakienak — 2009/05/06 15:58
Eta Rappel ez haizen hori, botaik, ze aldaketak espero dituk hezkuntzan, aldaketak etorriko dituk eta?

Frankotiradoreak

Gari Araolaza — 2009/05/06 16:20

Kontuz Mikel!



Ezkutuko frankotiradoreak dabiltza hemen!




Hezkuntzan?

erral — 2009/05/07 08:40
Eta ze aldaketa espero behar dut hezkuntzan ba? A eredua indartuko dela? Eta? Horrek ikasleen eskubideak mugatzen ditu ala? Zure seme-alabek ez dute euskaraz ikasten jarraituko ala?

Orain arteko gobernuak ere ez du egungo legea bete, azkenaldian askotan entzun dugu legeak Bigarren Hezkuntza amaitzean ikasleak euskaraz eta gaztelaniaz maila berean idatziz eta ahoz komunikatzeko gai izan behar direla, eta hori ez du lortu orain arteko gobernuak; azken orduan, korrika eta presaka aurkeztu du hezkuntza ereduak aldaktzeko proposamena, eta azkenean sailburuaren gobernukideek ere ez dute onartu.

A eredua gehiago indartu?

Tiratzaile izkutuak — 2009/05/07 18:12
Aupa Rappel-Mikel:
"A eredua indartu" diñok, eta halaxe jirudik. Indartzia zer dok, honezkero euskara asignatura bat besterik ez danian, orain "nahiizanezkerokua" bihurtzia eta horrekin ikasle batzuk ezta minimo hori ez jakittia?
Hori inportantia dok? ez hainbeste?
Eta geroa ikusiz segituz, B eta D ereduan ez dok aldaketarik barruntatzen hiri bolatxuan?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03