Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2009 Maiatza 03 Trenaren zain
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Trenaren zain

Asteburuan pentsakor ibili naiz. Gauza askori buelta asko ematen. Larregi agian.

Igandeko azken pentsakerei kasu eginez-edo, blogeko goiburukoak aldatu ditut. Periferikook trena ere badaukagula demostratzeko, Eibarko tren geltokiaren argazki bat. Josuk Flickr-era aspalditxo kargatua. Ez naiz batere artista horrelako gauzak egiten eta agian txapuzeroa irudituko zaizue, baina horraino heltzen naiz. Eta goiburu berria estreinatzeko, Ken Zazpi taldearen "Trenaren Zain"...

Mikel Larreategi 2009/05/03

Sorpresa :-)

Josu — 2009/05/03 21:55
Ez zenuen Estaziñoko argazki hoberik topatu, ala? Ala beste guztiek Copyright zuten? Je, je. Eta... ¿nik ere aldatu nezake goiburua?

Ba bai, zuk ere bai

erral — 2009/05/04 07:17
Flickr-en sartu eta zuzenean "CC search" aukeran sartu nintzen eta Eibar jarri nuen bilaketan. Kezka, Dantzak, Euskal Bizikleta eta Xakea filtratu ostean argazkiak begiratzen ibili eta bi aukeratu nituen. Sin más.

Bai, zuk ere aldatu dezakezu goiburua, instrukzio detaillatuak emailez bialduko dizkizut.

Mikel

trena

Nando Quintana — 2009/05/11 08:15
batzutan, eibarko trena durangotik pasatzen ikusten naiz. Beti "Eusko trenbideak"-en logotipoaren "e" hori "internet explorer"-en logotipoari gogoratzen zait HORROR!!! :-DDD


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03