Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2008 Abendua 04 ETAk beste pertsona bat hil du
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

ETAk beste pertsona bat hil du

Azpeitian. Inazio Uria..

Honez gero ez da nobedadea ETAren azkenengo ekintxa, baina idazteko beharra sentitu dut. Azkenaldian askotan idatzi dut ETAri eta bere atentatuei buruz. Nire barnean zerbait sentitzen nuen, halako amorru bat, ezinegon bat, har bat banu bezala.

Ez dut inondik inora ulertzen ETAren jarduna. Ez dakit inork ulertzen duen, ezta eurek ere. Baina txarrena da gertatzen direnak gertatu eta egoerak berdin jarraitzen duela. Berdin da T4ko atentatua, Arrasaten zinegotzi ohi bat hiltzea, Ertzaintzaren kuartelari bonba bat jartzea Ondarroan, Caja Vitalen egoitza txikitzea, Goardia Zibil bi hiltzea, enpresari bat hiltzea. Berdin da, anestesiatuta gaudela dirudi. Benetan gogorra da hori esatea baina erreakzionatzen ez dugula dirudi.

Madrilgo egunkariek beldurra dagoela esaten dute. Nik ez dut uste beldurra denik. Nazka zela pentsatzen nuen. Jendea, gizartea, gazteok, guztiok nazkatuta geundela. Baina orain ez daukat argi. Lagun batek komodidadeaz hitz egin dit. Ditugun beste harreman batzuk ez tentsionatzeko gai hauetaz ez dugula hitz egin nahi. Gogoan dut Arrasaten Isaias Carrasco hil zuten egunean, arratsaldez klubera xakean egitera etorri zen jokalari batek zera esan zuela:

Pertsona bat hil dute nire herrian. Eta txarrena da bere alabaren aurrean hil dutela.

Ez jauna -erantzun nion- txarrena HIL EGIN DUTELA DA. Beno, badakizu... - esan zuen.

Beste gauza batzuk ere izan ditut buruan. Txikitan politikari guztiak hartu, Arantzazura eraman eta hantxe giltzapetzeko gogoa sentitzen nuen. Hantxe giltzapetuta arazo hau konpondu arte. Ideia hark eboluzionatu egin du eta "ETA EZ" erako alderdi politiko bat (eta hori bakarrik, besterik gabe) beharrezko genuela pentsatzera aldatu nintzen. Geroago "ETA EZ" (eta hori bakarrik, besterik gabe) erako manifestu edo deklarazio bat mugitzeko gogoa izan nuen. Baina hori ere baztertu egin dut.

Zein da bidea? Zein da soluzioa? Ezin gara hiru hilabetean behin edo ETAko iluminatuei okurritzen zaien maiztasunarekin, hilketak salatzen, lamentatzen eta hau bezalako mezuak idazten ibili. Hau ez da inoiz bukatuko. Eta horrek beldurra ematen dit.

Mikel Larreategi 2008/12/04

berdin berdin

Kere — 2008/12/05 09:22
Berdin berdin pentsatzen dut Mikel. Atzokoan hortaz hizketan aritu ginan, eta politikoak Arantzazun giltzaperatzearena asko gustatu zait, eta benetan aurrera pauso handia izango litzateke.

Eta nire galdera da: Posible al litzateke, politikaririk gabeko demokrazia paralelorik? Ekonomista, Espertu social, Ingenieruak, etab... talde on bat sortu ezkero?

Nire paranoiak dira, eta neretzat gordetzen ditut, soluziorik aurkitu bitartean.

Teknokrazia...

erral — 2008/12/05 09:44
Horri teknokrazia deitzen zaio ezta? Teknokratek gidatutako gobernu bat...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03