Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2008 Uztaila 10 Hamaika urte pasatu dira "Ermukoa" gertatu zenetik
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Hamaika urte pasatu dira "Ermukoa" gertatu zenetik

Hortik zehar xakearekin edo oporretan ibili naizenean, batek baino gehiago galdetu dit ¿dónde está Eibar? eta batzuetan amorratuta "¿te suena Ermua? pues al lado" erantzun izan dut, nirekin hizketan zegoenaren aurpegia nola aldatzen zen ikusita.

Atzo Antena 3 telebista katean, Miguel Ángel Blanco Ermuko PPren zinegotziaren hilketaren inguruko pelikula bat eman zuten. Bigarren atala zen, lehenengoa joan zen astean eman zuten, ondoren eztabaida batez jarraituta. Ez nituen atal biak ikusi, ezta eztabaida ere, baina orain dela hamaika urteko momentuak gogoratzeko balio izan zidan. Eta ez hori bakarrik, orduan jazotakoak nola ahaztu ditugun konturatzeko ere.

Ostegun hartan Eibarren nengoen. Ez dakit igerilekutik bueltan edo nola, etxera heltzean amamak "zeozer pasatu da ez?" esan zidan, eta telebistan entzun nuen albistea.

Ostiraleko gauza bat dut gogoan. Deporretik irten egin behar izan genuen taberna itxi egin zelako manifestazioaren orduan. Eibar erdialdeko dendak itxita zeuden.

Larunbatean, bazkalostea dut gogoan. Etxean orduan jarrita egoten zen Arrate Irratiak, programazio guztia eten eta musika bakarrik jarri zuen, eta noizean behin "EuskoTrenek Bilbon egingo den manifestaziorako tren bereziak jarriko ditu" zioen Bernardok. Eta han joan ginen. Trena hartu eta Bilbora. Atxurin jeitsi, eta Arenaleko zubitik barrena Moya plazaraino jende artean joan ginen. Gogoan dut hango jendetza eta nola politikari bat baino gehiago gure ondotik pasatu zen konzentrazioaren erdialdera.

Igandean Garaiora joan ginen. Jendearen aurpegietan irakurtzen zen ez zela igande arrunt bat. Jende asko zegoen irratia eskuan, azken albisteak entzuten. Kotxean bueltan gentozela entzun genuen azken berria. Gauean, ohean, malkoa ere irten zitzaidan begitik.

Atzokoak eta joan zen astekoak, honetarako balio izan didate. Memoria historikoa berreskuratzeko, eta gaur egungo gauzei eta egoerei beste era batera begiratzeko.

Mikel Larreategi 2008/07/10

bat

oier g — 2008/07/11 08:38
Nere goguan:
- Sekuestruan barri izan nebanian, ETAkuak Aznarri zer eskatzen zetsen jakinda, zera pentsau najuan: "Koittau hori hilda jagok".
- Biharretik nentorrela (Markiñatik Eibarrera, Trabakuan zihar) Hambretik sartuta han geratu nintzan Ermuan ataskauta, kotxe guztiekin batera. "Pasauko da, pasauko da...". Ordu bi inguru egon giñuazen geldirik. Eta jakiña: konturatu giñan zer pasatzen zan, eta ixilik.
- Amorraziño sasoia nekan "euskal kakatzian" kontura, eta ez nintzan juaten ez alderdi bateko ez besteko konbokatorixetara. Hamen be ez najuan egin. Baiña observau bai egin neban, eta harrittu egin nintzan (bai poztu be) manifetan ezker abertzaleko jentia ikustiaz.
- Amorru itsua zabaldu zan kalietatik ("sufrimentuan hedapena", baiña bestekaldetik) eta euskal usaiña zekan edozerri erasuak egin ziran, baitta ezker abertzaliakin zerikusirik ez zeken erakundieri be (Ermuko Zuloa, esate baterako).
- Uda horretan bertan Galizian egon nintzan oporretan, galiziarrekin. Harrittu egin nintzan be. Normaltasuna topau neban. Komentarixuak ba zeguazen, jakiña, baiña ez nik espero neban giro erresumindua.
- Miguel Angel Blancon txistiak: pentsau neban "Gizartiak ba jaukak estomagua, gero". Edozein egoeratara ohitzen gara gizakixok.
Harrezkero, tamalez, ez dok gauza haundirik aldatu Euskalherrixan eta bajirudik kakatzia tarte baterako dakagula.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03