Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2008 Martxoa 30 Agian datorren urtean oporrak hartuko ditut...
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Agian datorren urtean oporrak hartuko ditut...

Aste Santuko oporrak, edo EHUren egutegian jartzen zuten bezala "Udaberriko oporrak", xakearekin lotuta izan ditut azken urte hauetan. Donostiako Txapelketa, Euskadikoa, eta besteren bat ere urteren batean, guztiak niri tokatu zaizkit.

Martxoaren 16tik 23ra Donostiako 31. Nazioarteko Txapelketan izan nintzen. 120 jokalari Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan 8 egunez. Toki ederra xakean egiteko. Lastima partehartzea 120 jokalaritara murriztu behar izatea, baina ez da jende gehiago kabitzen.

Aurten partehartzea ez da iaz bezalakoa izan. Ez da hainbeste kanpotar eta jokalari on bildu, baina giroa bikaina izan da urteroko xake festarako. Ederto. 2011. urtean 100 urte izango dira Capablancak irabazi zuen Donostiako Txapelketa egin zenetik, eta gutxika-gutxika zerbait prestatzen joan beharko dugu.

Gauza bat garbi ikusi dut baina: Donostiako parkingen prezioa ia bikoiztu egin da urtebetean. Iaz 68 bat € gastatu nituen kotxea parkingean gordetzen. Aurten 105 € (eta hori egun baten ez nuela parkingean sartu eta ez zegoela OTArik). Minutukako tarifa berriekin asko garestitu da parkingen kontua.

Ondoren, martxoaren 25etik 29ra Eibarren 4. urtez jarraian Euskadiko Kadete eta Jubenil mailako txapelketak izan ditugu, Eibarko Klub Deportiboak eta Euskal Xake Federakuntzak antolatuta. Beste behin, Euskal Herriko gazteenen xakerik onena ikusi ahal izan dugu, bertara bildutako 41 xakelariei esker. Eibarko 4 jokalari aritu dira bertan, eta emaitza oso onak lortu dituzte. Julen Garrok bigarren postua lortu du Kadete mailan eta horrenbestez Euskadiko Selekzioarekin Espainiako Kadete mailako taldekako Txapelketan hartuko du parte Avilesen ekainean, eta agian baita Espainiako Kadete mailako bakarkako txapelketan, Padrónen uztailean, ere. Edu Olabe ere fin ibili da, nahiz eta azken txandako berdinketak podiumetik aldendu duen, 6. postua lortu du, 3. sailkatuaren puntu berberekin.

Jubenilen mailan ere bi jokalarik hartu dute parte. Haritz Garrok 3. postua lortu zuen, bigarrenaren puntu berdinekin eta agian Espainiako Jubenil mailako txapelketan izango dugu. Diego Olmok ere hartu du parte txapelketan, eta 5. postua lortu du 4.aren puntu berberekin.

Txapelketa hauei buruz zer esan. Gazteak xakean zintzoenak dira. Arazorik ez, kexarik ere ez, horrelako txapelketak antolatu daitezke bai! Eskerrik asko Iñigo eta Mikeli gazteekin egon, euretaz arduratu eta dena ondo joan dadin lan egin duzuelako. Zenkiu!

Atzo Txapelketa hauetako materiala batzen ari ginela oporrak bukatu zitzaizkidala gogoratu zidan Federakuntzako idazkariak. Ba bai. Eta guztiak xakearekin ikututa. Azkenean opor guztietan izaten dut horrelako zerbait. Ea noiz tokatzen zaizkidan xakerik gabeko oporrak. Agian nire aukera izan da, eta errua nirea izango da, baina atseden pixkat ere nahi nuen, eta asko ez dut deskantsatu...

Mikel Larreategi 2008/03/30
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
Zorionak! leire, 2012/03/14
zentzugabekeria Lakun, 2012/02/17
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17