Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2008 Otsaila 05 Periferiatik
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Periferiatik

Asteburuan Erreala eta Eibarren arteko futbol partidua jokatu da Anoetan. Bukaerako banako berdinketak badirudi ez dituela gustora utzi donostiarrak. Hala dirudi egunkariak irakurrita.

Noticias de Gipuzkoa egunkaria irten zenetik etxean horixe hartzen dugu. Ez gure gipuzkoartasuna beti gogoan izateko, baizik eta Gasteiz edo Balmasedako albisteak irakurri ordez, Elgoibar edo Bergarakoak jakiteko. Ez, gurean ez da Delirio Vasco erosten, eta horretarako, eta arrazoia ez da Realan eta Badiolan kontra idatzi dabelako edo Badiolan aldekoak garelako. Benetan kuriosua da Euskal Herrixan gertatzen dana. Badiolak berak atzo esan zeban moduan (berak Gipuzkoagaittik esan zeban, baina Euskal Herrira zabaldu leike), kuriosoa da hauteskundeetan erakusten den gehiengo politikoaren aurkako egunkariek dutela salmenten gehiengo absolutua.

Igandean, larunbateko derbyaren kronikan, zera zioen Noticias de Gipuzkoa egunkariak 53. orrialdean:

CÁNTICOS> "El año que viene volvemos otra vez", entonó la afición eibarresa.

Un centenar de seguidores eibarreses esperó al equipo junto al autocar del conjunto armero tras el encuentro. Este grupo de aficionados azulgranas entonó diversos cánticos de ánimo a los suyos, entre los que destacó un sorprendente "el año que viene volvemos otra vez". O estos seguidores sueñan con un doble ascenso por parte de los dos conjuntos guipuzcoanos, o prefieren que su club convenido no suba a Primera, con todos los inconvenientes que, para su equipo, esto conlleva.>N.G.

Ederto. Eurek nahi dutena egin behar dugu. Zein mundutan bizi dira?

Baina gauza ez da hor amaitzen, gaur bertan, egunkari guztietan, Noticias de Gipuzkoan barne, albiste nagusia atzo Iñaki Badiola Errealeko presidenteak eman zuen prentsaurrekoa hizpide denean, zera irakur daiteke Noticias de Gipuzkoan bertan. Badiolaren prentsaurrekoari bi orrialdeko errepasoa eman ostean, Badiolak erantzundako kazetarien galderak agertzen dira. Egindako galdera batek zera dio:

¿Qué beneficios saca la Real de su convenio con el Eibar, cuando el club armero pugna por los puntos con el equipo txuri-urdin?

Ederto. Hitzarmenak bi aldeen onerako egiten diren akordioak zirela uste nuen. Kazetariak ahaztu egin dira, dirudienez, Garitano edo Cifuentesen fitxajeengatik ordaindu zuten diru kopuruaz, edo Amorrortu liga bukatu baino hiru aste leheneago fitxatu zigutenean, edo edozein jokalari saldu aurretik Realari dei egiteko kontuaz. Hitzarmena euren aldeko puntuetan bakarrik hartzen dute hizpide.

EAJren Ahaldun Nagusigaiak, Markel Olanok, azken Foru Hauteskundeetan, Eibarrek Gipuzkoako periferia izateari utzi behar ziola esan zuen (hemen Josuren analisia). Baina ez. Eibar periferiaren periferian dago (Enriquek, "el sector crítico del sector crítico esango lukeen bezala). Ba bai. Eta gustora asko gainera. Bide batez blogaren izenburua aldatzeko aukera eman dit ditxosozko periferiak.

Mikel Larreategi 2008/02/06

periferiko bat

Josu — 2008/02/06 08:50
Nola egiten dira txaloak interneten? Bueno, hori: txalooo!! Analisia baino, Josuren purrustada esango nuke. Badirudi probetxuzko zeozertarako balio izan duela. Gustatu zait izena, nahiz eta hobe izen hori jarri behar ez izana... Periferian gaude, baina bueno. "Eibar, Centro del Universo" dio besteren batek. :)

Aupa Eibar

eka — 2008/02/08 23:48
Odon confiesa, La Concha es Eibarresa!!!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz eta, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit denbora asko. Orain 10 bat urte Londonen egon nintzen eta handik urte batzutara Barcelonan, bietatik liluratuta itzuli nintzen. Agian inoiz bertan bizi ere egingo naiz, nork daki...

Goiburuko irudia http://www.barcelonaskyline.com/ webgunetik hartutakoa, eta hango CC-BY-NC-SA lizentziaren arabera kreditua ematen diot.

Azken erantzunak
Enlace correcto erral, 2008/07/11
bat oier g, 2008/07/11
Otro formato Robin para imprimir Albert Sanchez, 2008/07/10
Gracias Manuel, 2008/07/08
Nortaz ordea? erral, 2008/06/26
Etiketa lainoa
...eta kitto! Arbitraje Argazkiak Besteak Blogak CMS CSS Diseinua Euskara Flickr Futbola GMail Google Informatika Internet Kirolak Moblog Musika Nire idatziak Plone Politika Python Softwarea Telebista Trafikoa Tresnak Xake olinpiada Zinea Zope Zope3 a-la-ciega ajedrez arbitraje arbitros atentatua atom autobus azitain bakea bertsoak bilbao bilerak blog blogs buildout ciega component-architecture concurso cuadros dedalo deportes diariovasco donotsaveme dontsaveme dv eggs eibar eitb elecciones elo ep2005 erral eta euskadi euskal herria euskal_herria euskaljaia euskara euskaraz feda fide fischer futbol fva gabonak garai googledocs gps greba gv hardware ibarretxe ieb2005 ikastola interfazeak istorioa iturburu izeaga kenzazpi liga loreak lurraldebus musika navidad nireak noticiasdegipuzkoa padre-de-familia periodismo peter plone plone3 politica politika postal postala prensa python reala realsociedad roundrobin rss series supratech tablero terrorismo the_organization tomtom torneo tv valoracion xakea zope zope3