Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2007 Iraila 13 Hasi da Munduko Xake Txapelketa
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Hasi da Munduko Xake Txapelketa

Orain bi urte bezala Ameriketan jokatuko da Munduko Xake Txapelketa gaurtik aurrera. Mexico Hirian 15:00ak zirenean (Euskal Herrian 21:00ak), hasi dira hurrengo Munduko Txapelduna erabakitzeko partidak.

Berriz ere 8 jokalari. Berriz ere munduko indartsuenak (Topalov izan ezik). Berriz ere guztiak guztien aurka eta elkarren artean bi partida. Partidak zuzenean jarrai daitezke bai webgune ofizialean eta baita beste hainbat lekutan ere (ICC edo PlayChess-en ere).

Aukeratuak zortzi hauek dira (FIDEren zerrendan duten postuaren arabera:

  • 1 Vishwanathan Anand 2792 IND
  • 2 Vladimir Kramnik 2769 RUS
  • 5 Alexander Morozevich 2758 RUS
  • 7 Peter Leko 2751 HUN
  • 8 Levon Aronian 2750 ARM
  • 12 Peter Svidler 2735 RUS
  • 13 Boris Gelfand 2733 ISR
  • 14 Alexander Grischuk 2726 RUS

Hala ere Txapelketa hau ez da arazoetatik libratu. Krammikek Topalov desafiatu, Elistan Topalov eta Krammikek jokatu, Topalovek Krammik tranpak egiten zituelako salatu, Krammikek irabazi, Topalov hurrengo Munduko Txapelketatik kanpo utzi eta istorio guztien ondoren. FIDEk Topalov berriz ere Munduko Txapelketaren zikloan sartzeko modua asmatu zuen nahiz eta inork ez ulertu guztia zikinduta dagoela garbi dago. Anand berak ere FIDEri kritika egin dio Topalov eta Krammiki gauzak erraz jartzen dizkiolakoan.

Ikusiko dugu. Aurrekoan Argentinatik izan bazen, aurten Mexicotik etorriko da txapelduna.

Mikel Larreategi 2007/09/13
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03