Periferiatik, erral
ETA 2.0
Eguneraketa: Gaurko ZaldiEroaren biñetak laburbildu dezake artikulua:

(Oharra: agian Iturriri titularra kenduko diot, baina Josuri eskerrik asko mezu honi izenburua jartzeagatik)
Web 2.0 eta kontu guztio horiek modan dauden garaian, ETAk Berria eta Garara bidalitako bi agiritan orain urte bete pasa indarrean jarritako su-etena bertan behera utzi du. Ez al dugu inoiz ETA 2.0 bat ikusiko, behingoz ixilik eta geldirik dagoena, behingoz euskal herritarroi kasu egingo diguna?
Errua harena da eta bestearena. Eurek behar den guztia egin dute. Joer armak utzi dituzte urte betez !! Eta Barajasen ez al zen ezer gertatu? Urte bukaera zela eta "denboraren zulo beltzean" galdu al ditugu abenduko azken egunak? Orduan ere su-etena indarrean zegoela baina "Euskal Herria erasotzen" zutenean, "defentsa ekintzak" egingo zituztela zioten: "su-etena bai, baina nik nahi dudanean". Ederto. Eta EAEk zer esango du? Eta EHAKk? Eta Arnaldok? Mesedez.
ETAk ez du ezeren errurik. Errua PSOEk eta EAJk dute. Noski ETAk nahi duena egin ez duen orok du ETAk su-etena haustearen errua. Jakina. Zein mundutan bizi dira? Aldatu txipa, bihurtu 2.0 eta utzi Euskal Herria bakean. Mesedez.
Mesedez, nire defentsan ez ezazue ezer egin. Horrelako defendatzaileekin, zertarako erasotzaileak?
Orain urte batzuk esaldi bat gehitu nion Arestiren poema honi (Horrela, ez eskerrik asko), eta momentu honetan antzeko zerbait jar dakioke:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Armekin eta hilketekin ez, eskuarekin, besoarekin, arimarekin, hitzarekin !
Re: ETA 2.0
100% ados. Goitik behera.
Re: ETA 2.0
Kaixo Erral:
Hurrengo batean ez dizut ezer esango... ;-)
Zertxobait idazteko asmoa neukan eta hori zen titularra, bai. Edo hori zen titularra etxeratu eta zure mezua ikusi dudanean Bloglines-eko kontuan.
Ados nago zuk esandako gauza gehienekin.
iturri
Re: ETA 2.0
Siempre morire en la defensa de la patria, pero nunca matare por ella !
Egun batian ikasiko dute hauek ere... Cuando Windows sea software libre ;)