Periferiatik, erral
EiTBk eskuko telefonora spameatu nau
Inoiz ETBren programaren batera SMSren bat edo bidaliko nuen, badakizue 7711ra PELOTA GORRIA edo horrelakoak. Ba gaur jada bi mezu jaso ditut EiTBtik, hortik eduki behar dute nire eskuko telefono zenbakia, nondik bestela?
Zera diote mezuek:
ETAk su-etena hautsi du. EiTBren alerten bidez, berehala jasoko zenukeen berria zure sakelakoan. Bidali "alta berria" 5512ra. Alerta bakoitzekoa 0.20+BEZ
Nik ez diet nire telefonoa erabiltzeko baimenik eman...
Re: EiTBk eskuko telefonora spameatu nau
Total, alta eman barik ere abisatu dizute... zertara eman alta?