Periferiatik, erral
eposta zer dan badakigu?
Messengerrak dakazula esaten detsun hori, erantzun zeban gazte bat baiño gehixagok Internet eta teknologixa barrixen inguruko inkesta baten eposta zer zan galdetu zetsenian. Microsoftek ederto asmatu eban bere bat-bateko mezularitza zerbitzua (Messenger famatua) eposta zerbitzu batekin (Hotmail-ekin) lotzen, honetan atzetik etorri dan Googlek be, bere GTalk eta GMail zerbitzuak lotu egin dittu. Badake bai epostak eta mezularitzak erlaziño estu bat.
Galdetu zuen inguruan eta 18 urtetik berako gazte gehixeneri epostarik daken galdetuta, euren Messenger kontua emongo detsue. Baina igual da. Gehixenak begiratu be ez dabe egiten. Saiatu mezu bat bialtzen. Alperrik. Bueltan etorriko da, "buzoia ez dago erabilgarri" erantzuten dau zerbitzarixak. Nahiz eta eposta kontu bat sortu bihar dan Messengerra erabiltzeko, eta gero baleke moduan erabili, kontsultau be ez dabe egitten. Power Point haundixak eta mezu-kate amaigabiak bialtzeko erabiltzen dabe.
Behin baino gehixagotan saiatu naiz Messengerra daken nere inguruko gazte askori epostak bialtzen, eta askotan eta askotan SMS bat edo telefono dei bat egittia erabilgarrixagua dala konturatu naiz. Eposta bat badakazu, kontsultatzen dozulako da. Etxeko buzoian moduan. Iñork badaka begiratzen ez daben buzoirik etxian? Ez. Orduan zergaittik bai Interneten? Ez litzake hobe Ikastolan Word eta Excel barik, eposta zer dan eta zelan erabiltzen dan erakutsiko balebe? Igual orduan gauza gatxago baten aurrian egongo giñake. Irakasliak badakixe eposta zer dan?
Re: eposta zer dan badakigu?
Ba bai, hobe leukie eposta zer dan erakutsi, eta word gitxio. Idaztia dake "Bloc de Notas" programakin, idazteko kojonudua da-ta. Ni programa horretaz maitemindu naiz!
Re: eposta zer dan badakigu?
Beno...
Ni hor ere beste gai bat aztertuko nuke. Zenbat eta zenbat jende bere ePosta zerbitzua hotmailen daka pentstauz soilik horrekin ahal dutela gero messengerrean ibili? ta beste askok ez dituzte hotmailen alternatibak ere ezagutzen sikiera.
Pena pixka bat emateit horrenbeste ezjakintasun honen inguruan. Azkenian ePosta oso gauza pertsonala ta garrantzitsua da nere ustetan... ta jendeak ez dio garrantzi hori ematn.
Aio!!!