Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Abendua 29 Diputapenari dirua eskatu
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Diputapenari dirua eskatu

Zure enpresak diru arazoak ditu?

Administrazio Kontseiluak kapital-handitze bat proposatu eta akziodunek ez onartzeko beldurra duzu?

Diru-zorrak direla eta ezin duzu ezer erosi?

Diru faltan zaudela eta, ezin dituzu langileen soldatak ordaindu?

Lasai, eskatu dirua Diputapenari pegatinatxo batzuen truke emango dizute eta...

Mikel Larreategi 2005/12/29

Re: Diputapenari dirua eskatu

eneko — 2005/12/31 03:28

Hamar euro, antzinako 1.600 pezeta, kendu dizkigute neri, zuri eta gipuzkoar guztiori, Errealari emateko. Eta inork ez du galdetu Tolosari, Real Union, Xake taldeari edo Kulturalari eman nahi genion.


Nahi duenak eman diezaiola 10 euro edo nahi duen beste Errealari, baina ez, dekretoz, guztioi kenduta.


Publizitatea egingo duela errealaren elastikoetan esatea ere... Lotsagarria iruditzen zait!



Re: Diputapenari dirua eskatu

Luistxo — 2006/01/03 12:46

Hurrengo oharrean diozun bezala María de la Peña ondo aukeratua daukate kontseilu direktibo horretan. Bere senarra foru diputatua da, Joaquin Villa, euskararik ez dakien EAko hori, blog lehiaketa publikoak erdaraz DV-rekin egiteko babes publikoa eman zuena...



Re: Diputapenari dirua eskatu

Magabila — 2006/01/04 11:04

http://donostialdetik.blogspot.com


Beste hondar-ale txiki bat euskal blogosferan



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03