Periferiatik, erral
ETB eta futbol taldeen izenak
Zergatik erabiltzen ditu ETB1en hirien izenak futbol taldeen izenak esateko?
Barcelona futbol taldea beharrean, Bartzelona erabiltzen dute, Valentziak ere lehenengo mailan jokatzen du, bere herrikidea den Vila-Real-ekin batera.
Ostera, inon ez ditut ikusi Arabarrak, Atleten taldea edo Errege Taldeak jokatutako partiduak.
Taldeen izenak itzultzen hastekotan, itzuli guztiak, edo bat ere ez. Taldearen izena Ciudad de Murcia bada, zein behar dugu Murtzia Hiria esateko?
Re: ETB eta futbol taldeen izenak
Ados nago zurekin, nik inoiz ez dut ulertu Espanikiako futbol taldeen izenak euskaratzeko grina hori, absurdoa da. Murtzia Hiria?? mesedez....
Re: ETB eta futbol taldeen izenak
Nik uste nuen VillaRealen "Vila-Real" idatziko zutela, katalanez horrela izango zela. Izan ere, behin itzultzen hasita, ezin nuen ulertu zergatik kentzen zioten "LL"a, eta "V"a mantendu...
Eta noski, izen batzuk itzuli eta beste batzuk dauden bezala uztea... hori bai ezin dudala ulertu!