Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Abendua 19 Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

Euskaltelek bere abonatuei eskeintzen dien telebista+telefono+internet pakete horren barnean TDT edo Lurreko Telebista Digitala delakoa nola integratuko den jakin nahi duten guztientzat honako SEG edo Sarri Egiten diren Galderak presetatu ditut:

Euskaltelek LTDa eskeiniko al du?
Bai. Jadanik kanal batzuk ikus daitezke Euskaltelen Telebista Digitala (deskodegailua duena) badaukazu.
Edozein dendatan eros daiteke deskodegailua?
Ez. Euskaltelek bereziko saldu edo alokatzen duen deskodegailua erabili behar da, dendetan saltzen dituztenak ohiko antenara konektatzen baitira eta hauek Euskaltelen kablera konektatu behar baitira.
Joan al naiteke jada Euskaltelen denda batera eta deskodegailua erosi? Zein da prezioa? Zenbat balio du alokatzeak?
Urtarrilaren 20an jarriko dituzte deskodegailuak salgai edo alokagai. Oraindik ez dute preziorik esan.
Euskaltelek ordainpeko telebista digitalarekin Mirador zerbitzua eskaintzen du, PPV edo Ikusteagatik Ordaindu deritzan modalitatean pelikulak eta futbola ikusteko. Hori ikusteko aukera izango al dut?
Bai. Mirador zerbitzuko filme eta pelikulak erosi ahal izango dituzu. Egia esan, hilero 3 €ko gastua egin behar duzu. Praktikan hilean 3€ko kuota bat balitz bezala ulertu behar da.
Informazio gehiago nahi dut.
Informazio hau Euskaltelen bezeroarekiko arreta telefonoan lortu dut, 1717an, baina epostaz ere ematen dute horren berri info-a-bildua-euskaltel.es heblidean. Bestalde BandaAnchako foroetan ere horren berri lor dezakezu.

Eguneraketa: Euskaltelek prezioen berri ere eman dit. Informazioa dosifikatu egiten dute...

Telebista-seinalea kable, satelite edo lurreko uhinen bidez heda daiteke. Euskaltelekin kontrata daitekeen Gaikako TB edo Digitala kable bidez hedatzen da. Lurreko Telebista Digitala (LTD), aldiz, lurreko uhinen bidez eta lurreko telebista konbentzionalaren emisiogune eta antena berak erabiliz hedatzen da. Hori dela eta, guk erabiltzen dugun teknologia eta zuk aipatutakoa desberdinak dira.

2012ko apirilaren 3tik aurrera, guztiok ezagutzen dugun telebista analogiko konbentzionala Lurreko Telebista Digitalak (LTD) ordeztuko du. Lurreko Telebista Digitala (LTD) jaso ahal izateko, orain erabiltzen den antena, banakakoa edo kolektiboa, berrikusi behar da, eta LTDaren hargailu egokia izan behar da telebistetan. Ez duzu izena eman edo kuotarik ordaindu behar, doakoak eta irekiak baitira emisioak.

Hortaz, teknologia hori izan nahi baduzu, antena-teknikariari galde diezaiokezu zure oraingo antena-instalazioa egokia den, zer deskodetzaile-mota behar duen seinalea jasotzeko eta abar.

Hala ere, Lurreko Telebista Digitalak eragiten dituen eskaerak asetzeko irtenbide baten bila dabil Euskaltel. Hori dela eta, abenduaren 1etik 15era Lurreko Telebista Digitalaren kanalak sartzen hasiko gara, eta, gainera, orain arte Gaikako Telebistan (analogikoa) emititzen ziren kanalak digitalizatzen hasiko dira; hala, adibidez, Natura kanala digitalean emitituko da.

Hona hemen Lurreko Telebista Digitalean sartuko diren kanalak eta horiei dagozkien dialak:

  • TVE1 (6. diala)
  • TVE2 (7. diala)
  • Teledeporte (21. diala)
  • Canal 24H (997. diala)
  • CLAN TV/RTVE50 (998. diala)
  • ETB1 (1. diala)
  • ETB2 (2. diala)
  • ETBSat (988. diala)
  • Canal Vasco (989. diala)
  • Tele5 (5. diala)
  • Antena3 (3. diala)
  • Cuatro (4. diala)
  • Natura (44. diala)

Segur aski dial horiek aldatu egingo dira. Datozen bi hiletan, Lurreko Telebista Digitaleko gainerako kanalen emisioak ezartzea espero dugu. Zehazki, Canal 40 latinoren emisioa laster ezartzea espero dugu (991. dialean) eta, bestalde, Teledeporteren eta CNN+-en oraingo dialak aldatu egingo dira 999. eta 992. dialetara, hurrenez hurren.

2005eko abenduaren 15etik aurrera, Euskaltelek Telebista Digital Miniaren zerbitzu berria eskainiko die Euskaltel Leihoaren bezeroei. Horren bidez, deskodetzailea erosi ahal izango dute 99 euroan edo, bestela, deskodetzailea aloka dezakete (55 euroko alta-kuota eta 6 euroko hileko kuota). Bezeroak bi aukera horietako batez baliatu ahal izango du, baldin eta hilean 3 euroko ikuskizunak erosteko konpromisoa hartzen badu. Eta deskodetzailea erosten badu, 12 hilabetez irauteko konpromisoa hartu behar du.

Zerbitzu berri honen bidez Lurreko Telebista Digitalaren kanal guztiak eskainiko dira, baita Euskaltelek hautatutako hainbat kanal ere; bestalde, zerbitzuetara sartzeko, hautatzeko eta horiek kontratatzeko telebista erabiltzeko hainbat zerbitzu ere eskainiko ditu.

Euskaltelen eskaintza komertziala, labur-labur, honela dago osatuta:

  • Lurreko Telebista Digitaleko kanalak, tokian tokikoak, nazioartekoak, Natura...
  • Horiei lotutako informazio-zerbitzuak (EPG eta minigida) - Informazio-zerbitzuetarako sarbidea: Euskaltel 24 ordu (albisteen on line ataria), Burtsa (Norbolsa)...
  • Urrutiko agintearen bidez, IPPV edo PPVko ekitaldiak erostea (futbola, zinema eta helduentzako saioak).

Lurreko Telebista Digitalak eskainitako eduki horiek doakoak izango dira Telebista Digital Interaktiboaren eskaintzan. Telebista Digital Interaktiboaren oraingo bezeroek bezala, deskodetzailea 59 euroren truke erosi ahal izango dute.

Zeharkako zergak ez daude sartuta mezu honetako tarifetan.

Agur bero bat,

Euskaltel, S.A.

Mikel Larreategi 2005/12/19

Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

Luistxo — 2005/12/25 09:52

ez du gaiarekin zerikusirik, baina espertotzat zaitut, eta ez dakit ondo non galdetu. Olentzerok ez du ekarri, baina igual Erregeek, DVD grabagailu bat...


Baina, bi galdera:




  • telebista frantsesak grabatzen dituzte trasto hauek? etxean ditugun VHS bideoek ez dute gaitasun hori.

  • ze espezifikazio teknikotan fijatu behar naiz, Interneteko Divx-ak, eta avi, mpg eta abarrak erreproduzitzeko gauza izango dela ziurtatzeko?



eskerrik asko aldez aurretik



Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

erral — 2005/12/25 16:09

Horretaz gauza handirik ez dakit, agian Telezaborrak lagun zaitzake nik baino hobeto.


Edozein modutan, Internetetik jetisitakoak erreproduzitzeko DivXekin konpatiblea den trasto bat eskatu behar duzu, formatu horretan pelikulak dituen CD bat sartu eta erreproduzituko dituena.



Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

Edu Lapeyra — 2005/12/29 16:57

Gauza bi, Euskaltelen informazioari buruz:
1. 2010Ko apirilaren 3an izango da telebista analogikoaren bukaera, eta ez 2012 urtean.
2. Nahiz eta LTD doain izan, Euskaltelen sistema erabiliz kuota bat ordaindu behar duzu derrigorrez.



Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

erral — 2005/12/29 17:46

Eskerrik asko zure oharrengatik Edu.



Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

Joxean — 2007/09/24 10:58

Hona hemen Euskaltel eta LTD-aren inguruko bideo eguneratu bat guzti hau askoz errezago ulertzeko: http://www.youtube.com/watch?v=jEiLvlriTsk



Re: Euskaltel eta Lurreko Telebista Digitala (TDT): SEG

erral — 2007/09/24 12:34

Eskerrik asko Joxean



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03