Periferiatik, erral
Euskaltel eta LTDa. Bai ala Ez?
Euskalteli galdera egin nion LTDaren inguruan, ea euren kablearen bidez LTDa jasotzerik egongo zen, eta gaur erantzun egin didate.
Galdera:
Euskaltelen kablearen bidez telebista ikusten dugunok izango al dugu Lurreko Telebista Digitala ikusteko aukerarik? Kable horren bidez bidaltzen al da LTD hori?
Erantzuna:
Bezero hori:
Telebista-seinalea kable, satelite edo lurreko uhinen bidez heda daiteke. Euskaltelekin kontrata daitekeen TB Tematikoa edo Digitala kable bidez hedatzen da. Lurreko Telebista Digitala (LTD), aldiz, lurreko uhinen bidez eta lurreko telebista konbentzionalaren emisiogune eta antena berak erabiliz. Hori dela eta, guk erabiltzen dugun teknologia eta zuk aipatutakoa desberdinak dira.
2010ko urtarrilaren 1etik aurrera, guztiok ezagutzen dugun telebista analogiko konbentzionala Lurreko Telebista Digitalak (LTD) ordeztuko du. Lurreko Telebista Digitala (LTD) jaso ahal izateko, orain erabiltzen den antena, banakakoa edo kolektiboa, berrikusi behar da, eta LTDaren hargailu egokia izan behar da telebistetan. Ez duzu izena eman edo kuotarik ordaindu behar, doakoak eta irekiak baitira emisioak.
Hortaz, teknologia hori izan nahi baduzu, antena-teknikariari galdetu behar diozu zure oraingo antena-instalazioa egokia den, zer deskodetzaile-mota behar duen seinalea jasotzeko, eta abar.
Bestalde, jakinarazten dizugu gaur egun antena bidez hartzen diren kanal jakin batzuek erabiltzen dutela emisio-teknologia hori emisio digitala eskaintzeko. Hortaz, ez dago teknologia hori bakarrik ematen duen hornitzailerik.
Azkenik, gure bezeroek LTD argailua dakarten telebista integratuak edo aparteko deskodetzailerik ez erosi ahal izateko, Euskaltel irtenbide baten bila dabil Lurreko Telebista Digitalaren ondorioz sortutako eskaerei erantzuteko. Gomendatzen dizugu pixka batean itxaroteko gai horri buruzko presazko erabakirik hartu baino lehen; izan ere, gaur egun ez dago eduki diferenterik airean, deskodetzailea erosita lortzen den sarbidearen bidez ikus daitekeenik.
Har ezazu agur bero bat,
Euskaltel, S.A.
Hau da, bai ala ez?
Re: Euskaltel eta LTDa. Bai ala Ez?
>Hau da, bai ala ez?
Euskaltelen kontu gehienekin bezala, nago "bai baina ez" izango dela. Bestela esanda, LTDa euren kablearen bidez ikus daitekeenerako (hala balitz) modu errazago eta merkeagoak izango direla. "Beti gaizki eta beti berandu", badirudi slogan hori hartu dutela.
Re: Euskaltel eta LTDa. Bai ala Ez?
Nik etxean eta Euskaltel digital tv horren bitartez LTDren bitartez ikusten diren kanal batzuk jasotzen hasi naiz: Canal 24 Horas, Klan TVE (edo horrelako zerbait) eta 40 Latino gehi lehendik euskaltelek eskaintzen zituen teledeporte eta cnn+ (orain ltd-ren barne daudenak). Atzoko Berrian irakurri nuenez eta ondo ulertu banuen abendu erdialdera gainotzeko ldt kateak jasoko dira euskaltelen deskodetzailearen bitartez.
Aio!