Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Azaroa 20 Euskaltel: zertan ari zarete?
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Euskaltel: zertan ari zarete?

Nahikoa da Euskaltelen kexa bat egitea, zu gehiago kontuan ez hartzeko. Orain dela aste batzuk entzun nion Gariri eta baita Enekori ere, Euskaltelen dei bat jaso zutela eta urtarrilera arte 3 Mbpsko interneteko konexio abiadura izango zutela orain duten 300 kbpskoaren prezioan. Eta Gariri jaso diote abiadura.

Gure etxera ez dute deitu eskaintza hori egiten. Zergatik? Beren mobbingarengatik 300ekoa nahikoa nuela esan nuelako? Lapur batzuk zarete. Ea dekodifikatzaile pirata bat lortu eta telebista doan ikustea lortzen dudan. Ea piratillak, non lor daiteke horrelako dekodifikatzaile bat?

Badakit Euskalteli bost axola zaiola nik beren telebista pirateatzea, total guztia ongi kobratuta dute eta, baina bueno. Euskaltel izorratzeko beste modua Telefonicara berriz pasatzea da, baina hori egitea ez dago nere esku :(

Mikel Larreategi 2005/11/20

Re: Euskaltel: zertan ari zarete?

Ricardo — 2005/11/20 16:56

Nik ere jaso nuen Euskaltelen telefono deia; deiak, hobeto esanda, etxean ez nengoenez, hiru egunetan segidan hots egin zidatelako. Baina mezu bat idatzi nien eskaintzaren xehetasunak idatziz bidaltzeko eskatuz, eta harrezkero Euskaltelen berririk ez.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03