Periferiatik, erral
Euskaltel mobbing egiten ari da
Internet hornitzaile guztiak (Telefonica-tik Jazztel-era ) beren ADSL bezeroei internetera konektatzeko abiadura bikoizten ari dira. Gainera telefono deiak ere doan ematen hasi dira, bezeroak euren hatzaparretara erakarri nahiean.
Euskaltel ere horrelako zerbait egiten dabil. Lehenengo 128 kbps-ko konexioa 300 kbpsra eta 300ekoa Mbps 1era jaso zituen. Orain aldiz hirukoizketa bat saltzen ari da. Mbps 1eko konexioa dutenei 3 Mbpsko konexioa jarriko die prezioa mantenduz (39 + BEZ), baina 300 kbpsko konexioa dugunori ez digu abiadura hirukoiztuko. Hala ere, orain arte ordaintzen genituen 22 ak ordaintzetik 23 ordaintzera pasatuko gara irailean.
Ez dago hori egiteko eskubiderik. Mundu guztiari abiadura prezioa jaso gabe bikoizten dioten garaian, 300 kbpskoa dugunoi prezioa da jasotzen diguten gauza bakarra.
Hori mobbinga ez bada, zer da? Engainua?
Hau da oraintxe bertan idatzi diedan mezua:
Kaixo:Gaur iritsi zaigu ekaineko faktura eta fakturarekin batera Internetera konektatzeko banda zabalaren gaineko informazio orria.
Benetan lotsagarria iruditzen zait, mundu guztia beren banda zabaleko bezeroei prezioa aldatu gabe, abiadura bikoizten eta hirukoizten ari den garai honetan, zuek aukera hori gaur egun Mbps 1eko konexioa duten bezeroei mugatzea. Hori gutxi ez balitz, 300 kpbs-ko konexioa dugun bezerooi, abiadura handitu ez ezik, prezioa ere jaso egiten diguzue, 22 ordaintzetik 23 ordaintzera pasatuz.
Egin duzuena benetan lotsagarria iruditzen zait, gero eta gehiago nabarmentzen da, benetan nahi duzuena bezeroek ordaintzea dela eta ez bezeroei zerbitzua ematea. Zerbitzua ematea balitz zuen helburua, ez zendukete horrelakorik egingo. Prezioak jeits egingo zenituzkete.
Seguru aski nik nahikoa dut 300 kbpsko konexioarekin, baina orain bere prezioa 1 baino gehiago igo dela nabarmena da.
Mb 1eko konexioak 39 balio zuen, eta orain 3 Mb-koak du prezio hori. Abiadura aldaketa hori nik ordaintzen ditudan 23 ei aplikatuz, 900 kbpsko abiadura izan beharko nuke. Eta abiadura handitu nahi izango ez banu, hau da, 300 kbpstan mantendu nahiko banu, nire konexioaren prezioa 7.30 takoa litzateke.
Hau da, momentu honetan 7.30 balio beharko lukeen zerbitzu bategatik, 22 ordaintzen ari naiz (23 irailetik aurrera).
Nahi duzuen gauza bakarra, mundu guztia 3 Mbpsko abiadurara pasatzea da, eta zuek berdin irabazten jarraitzea.
Horri nola deitzen zaio? Mobbing? Engainua? Ez dakit zein den hitz zehatza, baina guztiz lotsagarria da.
Zuen erantzunaren zain, jaso ezazue nire agurrik beroena.
Mikel Larreategi Arana NAN XXXXXXXXXXX
O.O.: Gure kontratua nire aitaren izenean dago, XXXXX Larreategi XXXXXX, NAN XXXXXXXX
Eguneraketa: Euskaltel-en erantzuna jaso dut oraintxe bertan, hona hemen dioena:
Bezero hori:Mezu bidez helarazi diguzun erreklamazioari dagokionez, jakinarazten dizugu Euskaltelek produktuen eskaintza erakargarri eta lehiakorra eskaini nahi diela bezero guztiei, mugimendu handiko merkatu honetan.
Horretarako, Euskaltelek ofentsiba komertzial bat jarri du martxan: produktu berriak merkaturatu, eta lehendik zeudenak berritu egin ditu.
Despega 300 kb/s zerbitzua kontratatuta baduzu, aldaketa horien ondorioz, euro bateko igoera izango da laster hileko kuotan. Despega 3 Mb/s zerbitzu berria probatzea nahi dugu. Horren bidez, 10 aldiz abiadura handiagoa izan dezakezue, orain ordaintzen duzuenaren bikoitza baino gutxiago ordainduta eta zerbitzu horretara aldatzeko alta-kuotarik ordaindu gabe. Despega 3 Mb/s zerbitzu horrekin, gehienez, abiadura hauek lortuko dituzu: 3 Mb/s beherantz eta 600 kb/s gorantz.
Produktu hori interesatzen ez bazaizu, Euskaltelek Bolumenaren araberako Despega zerbitzu berria merkaturatuko du. Zerbitzu horren bidez, tarifa finkoa izango duzu eguneko 24 ordutan, eta erabiltzaileak Internet bidez trukatzen duen informazio-kantitatearekin lotuta egongo da hileko kostua. Zerbitzu horren hileko kuota 19,5 euro da, eta, gehienez, 4 GB-eko informazioa truka daiteke, alegia, tamaina ertaineko 5.000 mezu elektroniko inguru jasotzeari dagokiona. GB gehigarri bakoitzeko 3 euro ordaindu behar dira (muga: 43,5 euro). Interesgarria izan daitekeela uste dugu; izan ere, aipatutako guztiaz gain, oraingo abiadura baino 3 aldiz handiagoa lortu ahal izango duzu; hau da, beherantz 300 kb/s-tik 1 Mb/s-ra igaro daiteke abiadura, eta gorantz, berriz, 150 kb/s-tik 600 kb/s-ra.
Nolanahi ere, aurrez zehaztutako aukerak atsegin ez badituzu, Despega 300 kb/s zerbitzua izaten segitu ahal izango duzu, eta Internetera kalitate handiz sartzeko zerbitzua bermatuko dizugu.
Mezu honen bidez adierazitako tarifetan ez daude zeharkako zergak sartuta.
Eskerrik asko zure mezuagatik. Bide batez, har ezazu agur bero bat,
Euskaltel, S.A
Eguneraketa: Kexatu zaitez
Re: Euskaltel mobbing egiten ari da
Bai, abiaduran Euskaltelekoak oso atzeratuta geratzen ari dira. Nik 300Kbps-rekin jarraitzen dut, eta 1 gehiago ordaintzeak ez dit puta graziarik egiten.
Re: Euskaltel mobbing egiten ari da
Nik ere euro bat gehiago ordaindu beharko dut... Zer erantzungo dizuten (erantzuten badizute) jakin nahiko nuke...
Re: Euskaltel mobbing egiten ari da
Erantzuten badute, hementxe bertan pegatuko dut erantzuna.
Re: Euskaltel mobbing egiten ari da
Euskaltel-en aurkako kexa orokor bat prestatzen ari da eta horretarako eskatzen dugu Euskaltel-eko erabiltzaileek kexa gutun hau betetzea gero Euskaltel-eri aurkezteko.
http://www.freepgs.com/felixvela/quejas/
Mila esker guztioi