Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Ekaina 27 Europython 2005 (1go eguna)
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Europython 2005 (1go eguna)

Bueno, bueno. Bruselasko aireportuan orduak eta orduak egin eta gero, igande gauean heldu ginan Göteborg-era. Gaueko 23:00tan oraindik egun argi zegoen, eta gaur goizaldeko 4:30ak inguruan ere eguna argituta zegoen, asique atera kontuak.

Bruselasko aireportuan ondo anuntziatuta zegoen Wirelessa zegoela, irudian ikusten den moduan, baina ordaindu egin behar zen erabiltzekoa. Ordua 10 €an.

P2250016

Hitzaldiak-eta momentuz ondo. Lehenengo hitzaldietan belarria oraindik ohitu gabe geneukan eta bueno, itzultzaile baten falta nabari dugu :)

Ea arratsaldean argazki batzuk egin eta jasotzeko modurik daukagun.

Portzierto, hemen modan dagoena ez da linux: mundu guztia Mac portatilekin dabil. Askoz geekago gelditzen da :)

Mikel Larreategi 2005/06/27

Re: Europython 2005 (1go eguna)

asier — 2005/06/27 13:34

Zuek bakarrik egon ziñazien Bruselasgo aeropuertuan, ala? Argazkixa politta; anunzio bat dirudi.


Holan jarraittu, lan-da-lan, eta asko ikasten, abuztuan denporia ondo aprobetxatzeko.


Ondo pasau eta jarraittu idazten.
Josuk idatzi dau ezer bere blogian? Ez dot ezer ikusi.


Asier



Re: Europython 2005 (1go eguna)

Luistxo — 2005/06/27 15:22

Azaltzea tokatzen zaizuenaz idatzi dut neure blogean espainolez eta ingelesez



Re: Europython 2005 (1go eguna)

erral — 2005/06/27 16:14

Ba ez zebilen jende asko Bruselako aireportuan, gu heldu ginenean ez behintzat. Gero agertu zen jende pixkat, baina jende pilaketarik ez.



Re: Europython 2005 (1go eguna)

eneko — 2005/06/28 09:03

Ez zegoen tokirik geletan ala?


Begira beste bloger batek Europython 2005 bilkuran atera duen
argazki hau. Denok pasiloan eta lurrean botata, panda-geeks!!



Re: Europython 2005 (1go eguna)

Iban Arantzabal — 2005/06/28 12:04

> Portzierto, hemen modan dagoena ez da linux: mundu guztia Mac portatilekin dabil. Askoz geekago gelditzen da :)


Eta hemen ere bai :-)



Re: Europython 2005 (1go eguna)

Maite — 2005/06/28 17:12

Nik ere programatzaile izan nahi dut. Zuen kronikak irakurrita haginak zorrozten jataz! Datorren urtian zure maletan, erral!



Re: Europython 2005 (1go eguna)

Imamon — 2005/07/19 23:05

Erral, askoz ere geek-ago gelditzen da GNU/Linux Mac baten ikustea.


Maite, joan beharko gara diseinugileok guretzako propio egindako bilkura batera...



Re: Europython 2005 (1go eguna)

erral — 2005/07/20 07:19

Ba han zeuden Mac-etan ez zen GNU/Linux ikusten Mac OSX baizik. Ez dakit nik zer den geekagoa... :)


Nahi baduzu, oparituidazu horrelako Mac portatil bat eta frogatuko dut ea zer den geekagoa ;)



Re: Europython 2005 (1go eguna)

Imamon — 2005/07/21 23:27

Sobran euki ezkero emango nizuke bat. PC zahar bat daukat, ez da portatila. Portable izan daiteke, baina pisu handia du. Hori nahi baduzu?



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03