Periferiatik, erral
Loreak malko artean (IV)
Pi-pi-pi-pi-pi-pi-pi! Ordenagaila da. E-mail bat jaso berri dut. Annie da! Bazekin atzo etorriko nintzela eta gaur tea hartzera joan nahi du nirekin. Zein originalak diren ingeles hauek! Erantzuna bidaliko diot: "Zer moduz lau eta erdietan Kensal Green geltokian? Hantxe izango naiz. Muxu bat."
Lau eta erdiak dira eta Annieren zain nago. Eskuineko aldetik dator eta abiada bizian joan naiz berarengana besarkada bat ematera. Hilabetez elkar ikusi gabe dauden bi pertsonek egiten dituzten galdera guztien ondoan, hiri erdirantz abiatu gara ditxosozko te hori hartzera. Hyde Park ingurura joatea erabaki dugu, horretarako metroa hartuko dugu Oxford Circus-eraino.
Jendea erosketetatik datorrela ikus dezakegu trenean, poltsa bete jaki. Gogorra izan behar du bi pertsona baino gehiagoko familietako etxeko andreentzat erosketak egitea, etxeko lanak egitea, bakaria prestatzea, ... Zein ongi bizi naizen bakarrik !! Baina ez nintzateke hain gaizki biziko Annie nirekin balego. Geltokitik irten eta dendaz betetako kale zabal honetan zehar abiatu gara Annie eta biok. Pozik gaude berriz elkarrekin gaudelako baina laster utziko diogu hainbeste aldiz elkar ikusteari, etzi bertan hasiko baikara lanean. Orduan itzuliko gara monotoniara. Hyde Park-era iritsi baino lehenxeago, saltzaile batzuk daude kalean, margolan poli askoak dituzte salgai. Txakurrak, paisaiak, lorak, karikaturak eta Londongo monumentu eta eraikin ikusgarriak beste gauza batzuen artan. Anniek Big-Ben-a agertzen duen koadro bat erosi du bere gelan jartzeko.
Parkeko zelaietan zehar paseatzeko asmoa daukagu eta hor gaoz belarretan zehar, negakuko bagina lurrean esertzeko asmoarekin. gure gazuez hitz egiten hasi gara eta oporrak nola pasatu ditudan galdetu dit. Nire erantzuna horrelako kasuetan ematen dena izan da, "Ondo, badakizu, familiaren nagoenean ondo ibiltzen naiz". Bera ere ondo ibili omen da. Eskozian zehar ibili dela esan dit, besteak beste Ness lakuko munstroa ikusteng. Ikaragarri handia omen da. Galesen ere egon da hango herrixka polit xarmantak ikusten eta mendian zehar bizikletaz ibiltzen. Datorren urtean euskal Herrira nirekin eramango dudala agindu diot. Ea biok batera ditugun oporrak eta betetzen den!
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
Re: Loreak malko artean (IV)
Pi-pi-pi-pi-pi-pi-pi! Ordenagaila da. E-mail bat jaso berri duzu. Annie ote da? Eeeeeez! Amaia da. Berriz Amaia. Beti Amaia.
THE END
Mikroipuin hau deribatibotzat jo daiteke, eta beraz, zure CC lizentzia errespetatzen du, baina ez Eibarko Udalarena, noski.
Re: Loreak malko artean (IV)
Bainao hori telefonoa litzateke eta ez email bat, ez? Orduan triiiiiiiiiiin egingo luke. Pi-pi-pi-pi hori zure Eudoraren soinuarekin konparatu daiteke ;)