Periferiatik, erral
Zer gertatzen da?
Zerbait arraroa gertatzen da. Bihar hauteskunde eguna da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta EAJ-EA koalizioak irabaziko duela dirudien arren, zerbait gertatzen dela dirudi.
Lehenengo eta behin La columna digital blogean irakurri ahal izan genuenez Zapaterok sekretu bat omen dauka hauteskundeen inguruan.
Bigarrenez, gutxienez kuriosoa da hauteskundeen inguruko jarraipena egin duen blog batek albiste honetan erakusten dituen Aukera Guztiak ilegalizatu eta EHAK ez ilegalizatzeko Zapateroren gobernuak erabili dituen arrazoiak.
Azkenik, El Pais egunkariaren gaurko editorialak A veces ocurre, izeneko izenburua darama. Gara egunkariak ere gaurko editorialean lore txiki batzuk bota dizkio ZPri: Accedio al Gobierno español Jose Luis Rodriguez Zapatero, que mantiene la apuesta represiva, pero al mismo tiempo ofrece un discurso mas abierto que invita a mantener un hilo de esperanza sobre una futura evolucion positiva.
Konspirazioaren teoria? Agian ...
Bihar 20:00tatik aurrera jakingo dugu zer gertatuko zaigun astelehenetik aurrera. Ala ez?
Re: Zer gertatzen da?
Nire tesia da osagai gehienak badaudela eltzekoa prestatzeko. Eta hauteskundeak pasatu beharreko tramite bihurtu direla. Horregatik inork ez dio inori zauririk eragin nahi, eta helburu dute denek txukun samar ateratzea, bihar berriro ekiteko sukalde lanari.