Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Martxoa 18 Ezta laugarrenean ere
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Ezta laugarrenean ere

Nire zalantzak ditut Luistxok dioen C planaren gainean. Ez dut uste hori existituko denik.

Hala ere, aipatu dituzten bost proba horiek aitzakia besterik ez dira izango aurretik hartuta dagoen erabakia berresteko. Izan ere, Entzutegi Nazionalak (talibanendako galdera: entzutegi erabili behar da Audiencia esateko? Telebistan horrela esaten dute...) bidali dituen "frogen" artean, Aukera Guztiak ekimeneko pertsonen eta ezker abertzaleko pertsonen arteko elkarrizketak ei daude. Badakigu Poliziak nahi duena egin ohi duela, baina ez da oso legezkoa izango elkarrizketa horiek grabatuta edukitzea ez? Auzitegi gorenak froga horiek nola hartu diren ere kontuan hartu beharko du, ala?

Portzierto, badirudi Aukera Guztiaken alde sinatu duten 17.000 edo 18.000 lagunak ere ikertu behar dituztela, jakina, euren alde sinadura eman baduzu eta aurretik Batasunaren zerrendaren baten joan bazara zerrenda osoa "kontaminatzen" al duzu bada? Horixe bakarrik falta zen.

En fin, ez dakit Aukera Guztiaken atzetik Batasunaren eskuak dauden ala ez, printzipioz ezetz esango nuke baina ez nago ziur, berazutzi egin beharko liokete aurkezten.

Dena den, D plan bat gutxienez bitxia izango litzateke, oso irreala da baina orain dela pare bat urte Sustatun planteatu zuen batek. Helburua, toki bakoitzeko ordezkaritza politikoak dantzan jartzea.

Mikel Larreategi 2005/03/18

Re: Ezta laugarrenean ere

Aitzol — 2005/03/21 11:01

Gaur goizean lanera nentorrela entzun det irratian, poliziak sinadura eman duten pertsona guztien datuak tekleatu dituztela jarraian beren datu baseekin gurutzatzeko. Esatariak esan duenez, oso prozesu konplexua izan ei da, ez dakit ba nik, kontuan izanik aplikatutako prozesuaren ondoren emaitza bikoiztuak lortu dituztela (poliziaren datu basean behin baino gehiagotan agertuz gero, agerpen beste emaaitz itzultzen ziren).


Poliziak esan duenez, prozesu honen ondoren sinatzaileen %4-ak izango luke zerikusiren bat batasunarekin. Esatariak ez du azaldu bikoiztutako emaitzak kontuan hartuz edo gabe.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03