Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Martxoa 16 Skype eta IP telefonia
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Skype eta IP telefonia

Gaur eguerdian BBC World telebista katean, Interneti buruz egiten duten Click Online programa ikusteko aukera izan dut, nahiz eta oraintxe konturatu naizen errepikapena zela.

Ikusi dudan zatian, IP telefoniaren inguruko erreportaia eman dute, eta nola ez, azkenaldian modan jarri den Skype programa ere aipatu dute, eta nola ez, bere egilearekin elkarrizketatxo bat eskaini dute.

Egia esan, telefono konpainiek ez lukete telefonia mota hau meatxu bezala ulertu behar programan atera den aditu baten iritziz, aukera bezala, baizik. Herbereetako KPN hasi omen da IP telefoniaren inguruko ikerketak egiten, teknologia berri honek bere

Egia esan, nik beti gauza teoriko bezala ikusten nuen IP telefonia. Gogoan dut, Netscape nabigatzailearen 6 bertsionarekin IP telefoniako programa bat instalatzen zela, eta gero beste hainbat produktu agertu zirela, guztiek dei oso merkeak eskeintzen zituztelarik.

Baina badirudi, azken hilabeteetan Skype programak izan duen arrakasta ikusita, hau dela onena. Egia esan momentu egokian irten da Skype: banda zabaleko interneterako sarbideak ugaltzen ari direnean. Gero eta jende gehiagok du ADSL edo kable bidezko interneterako sarbidea, eta ondorioz ahotsa bidaltzea errazagoa da, zenbat eta banda zabalera gehiago izan, hainbat eta informazio gehiago bidali behar baita Internet bidez, eta ahotsa bidaltzea oso garestia baita, hartzen duen banda zabalerari begira, noski.

Aukera baduzue, ikusi ezazue programa, bere orrialdean dionez, aste honetan honako ordutegi hauetan ikus dezakezu (orduak GMT dira, gehitu ordubete Euskal Herriko ordurako):

Osteguna 20:30 | Larunbata 00:30 / 06:30 | Astelehena 16:30 Asteartea 00:30 / 07:30 | Asteazkena 13:30

Orduen banaketa arraroa egiten zait, agian gaur asteazkena izango zen azkenengo errepikapena?

Programaren laburpena irakur daiteke BBCren webgunean eta baita Windows Media edo Real Player formatuetan ikusi ere.

Eguneraketa: Ez da erreportaiaren laburpena, testu guztia baizik. Ez dakit noiz arte edukiko duten, dirudienez astero programa berria egitean webgunea aldatu egiten dute, bada ez bada, testua kopiatu egin dut eta Pasta zerbitzuan eskuragarri jarri

Portzierto, iñork deitu nahi banau, erralin da nire Skypeko erabiltzailea ;)

Eguneraketa: Alt1040-n irakur daitekeenez, Mexikoko Interneterako sarbidea eskaintzen duen Prodigy enpresak, VoIP zerbitzuek erabiltzeko portuak ixteko asmoa omen du beraiek atera behar omen baitute teknologia honetan oinarritutako zerbitzuren bat.

Beste lotura bat BBC News orrialdean

Mikel Larreategi 2005/03/16
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03