Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Urtarrila 30 Iturburukoon afaria
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Iturburukoon afaria

Bederatzi urte pasatu behar izan dira, Iturburun 8. mailan geundela egin genuen afaria berriz egiteko. Mallorcan egin genuen astebetearen ondoren, 8 urteren ondoren Iturbururi agur esan, eta San Juanen bueltan egin genuen klaseko afaria. Bederatzi urteren ondoren, eta klaseko nesken eskutik, errepikatu egin dugu afari hori.

Afaria urtarrilaren 8an egin genuen, eta klaseko gehienok bertaratu ginen. Mutilen artetik gehienok izan ginen eta nesken artetik 4 (eta guztira 9 ziren ;))

Ez zen ideia txarra izan afariarena, nahiz eta gehienok kalean-eta elkar ikusten dugun, kanpora ikastera joan zirelako edo beste arrazoi batzuengatik ikusten ez ditugun batzuk berriz ikusteko aukera izan genuelako. Batzuen pista ia galdurik neukan eta hizketaldi atseginean pasatu zen afaria eta afalondokoa. Lastima argazki kamararena izan zen. Argazki kamara bat bakarrik eraman zuten eta berau ez zen digitala (bale, nire errua ere bada, eramatea pentsatu bainuen, baina azkenean norbaitek eramango du pentsatu nuen, eta alferkeria hutsagatik argazki digital gabe geratu gara). Miren argazkiak nahi ditut !!. Gutxienez bildu ginen denok gauden argazkia, hemen argitaratu edo gordetzeko.

Joan zen astean ibili nintzen Mallorcan geundela atera genuen argazki baten bila, baina ez nuen aurkitu. Klaseko guztiok gauden argazki bakarretako bat, Orbeako torreetan eskolaurrean genbiltzaneko Aratosteetakoa da. Barakaldoko parkean gaude denok, guztioko mozorrotu edo koko-jantzita. Mallorcako pare bat argazki dezente ere aurkitu ditut, baina ez ditut ordenagailuan, garai hartan (orain dela 9 urte) ez zegoen kamara digitalik.

Oraindik gogoan dut klaseko zerrenda, eta jarraian jarriko dut, klaseko norbaitek bere burua Googlen bilatzen badu, zerbait ager dadin. Lehengo egunean bilaketa batzuk egiten aritu nintzen, eta nire burua bai, baina besteen erreferentzia gutxi aurkitu nituen. Badirudi ez direla hain teknofiloak(ala teknosexualak esan beharko nuke?)

  1. Iñigo Agirregomezkorta
  2. Gorka Amillategi
  3. Gorka Apellaniz
  4. Mikel Arregi
  5. Mikel Arrieta
  6. Arkaitz Astigarraga
  7. Miren Azurmendi Pira
  8. Haritz Bergara
  9. Unai Campo
  10. Jon Etxaide
  11. Miren Ecenarro
  12. Iker Garate
  13. Ixone Gomez Pira
  14. Miren Guridi
  15. Miren Ibarbia
  16. Mikel Iriondo
  17. Eneko Iriondo
  18. Ibon Izquierdo
  19. Mikel Larreategi
  20. Ekaitz Lizundia
  21. Endika Markina Pira
  22. Oihana Oregi Pira
  23. Alazne Pujol
  24. Gorka Suinaga (goian bego)
  25. Eneritz Txurruka Pira
  26. Mikel Urkiaga
  27. Eider Uzkudun Pira
  28. Unai Vitores

Gera dadila Interneten artxiborako. 1981. urtean Urkizu aldean jaio ginenon gela. Orbeako torreetako aurreskolan lehendabizi eta Iturburun 8 urtean elkarrekin ibili zen taldea.

Mikel Larreategi 2005/01/30

Re: Iturburukoon afaria

Iigo — 2005/05/26 22:40

Aiba!!!!!!!!!!!!!!1
Flipatzen nao!
Ze ostia da hau Mikel?
Nere izena google-n ipini eta holakorik ez neban espero, la leche zara, eta AUPA LIVERPOOL ETA IRUJO!!!


Oso ondo dao hau eh?
Jakizu



Re: Iturburukoon afaria

Iigo — 2005/05/26 22:47

www.c-team.tk



Re: Iturburukoon afaria

erral — 2005/05/27 07:02

Hori Googlen zure izenan bila ibiltziagaittik pasatzen jatsu :)



Re: Iturburukoon afaria

erral — 2005/05/27 07:11

Así que ojeador de futbol base ezta ? ... Edozein modutan Google-ko bigarren emaitza eta zuen orrixan goi parteko banderitak ez dira oso konpatibleak ezta? Ja ja ja



Re: Iturburukoon afaria

miren guridi — 2005/09/20 22:35

Aupa Mikel!!!
joe!!!zelako ilusiñua nere izena google-en sartu ta.... premio!!!
gure afarixari buruzko idazlantsua topau!!! ke guay!!!aurten be errepikatzeko asmua badao, beraz ...badakizu!!! libre egon urtarrileko asteburutso hori!!
ecenarrori esangotzat CD bat prestatzeko gure azkenengo argazkiekin ta haber aurten danon argazki bat etaratzen dogun!!!
espero dot urte honetan dana ondo jun izana, lanian ya ezta?
bueno Mikelo....besterik gabe hurrengo bat harteeeeeeeeeee!!!



Re: Iturburukoon afaria

miren — 2005/11/18 21:08

AURTEN BE AFARIA EGONGO DA!!!2006!!
JAKIZUE DANOK URTARRILEKO LEHEN LARUNBATIAN IZANGO DALA!! ERREGE EGUNA ETA GERO!!!
BERAZ HASI DATA HORI ERRESERBATZEN!!!AIOOOO!!!



Re: Iturburukoon afaria

miren ibarbia — 2005/12/01 15:04

Asteartean enterau nintzan nere izena googlen sartuz gero,orri bat irtengo jatala.Egixa esan ez nekixan oso ondo zer irtengo jatan, ta gaur klasera etortzian, lehenengo gauzia googlen sartu ta nere izena idaztia izan da. Que guai!!!ze ilusino!!!artista bat zara Mikel!!!oin beste afari bat prestau dou ta urtarrilak 7an izango dala pentsau dou. ondiok ez dou pentsau lekua baina batzokixan ezin da in itxitxa daualako, beraz nik guri-gurixan itxia pentsau dot. Zer iruditzen?oindiok denbora dakau tokixa pentsau ta erreserbatzeko, baina egun hortan inork ez deixala planik in,entzun?bueno klasekides, ondo ondo ibili ta ikusiarte. EZ AHAZTU ARGAZKI KAMARIA E?PATXO BAT DANORI.MIREN



Re: Iturburukoon afaria

Ixone Gomez — 2005/12/02 14:49

Iepali danori!!!!!Jo,Mikel,ze ideia ona!!!Izugarrizko informatikua einda zaoz,e???jeje..juan zan urtian pira galanta ein neban..arrazoia..kasueeeeen..aurten ez dot fallauko(paso pireruen listan agertziaz..)ta gañera danok elkarrekin ikusteko gogo asko ditxut!!!Afarixa martxan dao ta espero danok han egotia!Ia asti gehixao dakatenian ta laguntza pixkatekin argazkiren bat sartzeko aukeria dakaten!patxo haundi haundi bat danontzat ta lasterarte!!!GORA ITURBURU TA ITURBURUTARRAK!!!!!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
capablanca Capablanca, 2010/01/05
maialen guapaaaaaaaaaaa imanol, 2009/12/16
Eyyyyyyyy almansa, 2009/12/14
BTN09 Mikel, 2009/12/14