Periferiatik, erral
Kontsumismoaren hatzaparretan galdurik...
Ba bai, gabonak omen dira pakea eta antzeko gauzak opa eta praktikara eramateko garaia, baina onar dezagun guztiok erortzen garela kontsumismoan.
Gaur arratsaldean Donostiako Garbera merkatal zentruan ireki berri duten Mediamarkt delakoan egon naiz. Zer zen hura... Garbera osoa jendez gainezka zegoen eta autoa aparkatzeko ia ez zegoen lekurik. Azkenean bide bazterrean aparkatzea lortu dugu eta barrurantz abiatu gara.
Barruan jendea besterik ez zegoen eta Mediamarkt-era hurbiltzen ari ginela ilada luze bat ikusi dugu. Jendea sartzeko iladan zain zegoen !! Denda hori bigarren solairu baten dago (lehen zinemak zeuden lekua omen da) eta bertara igotzeko eskilara mekanikoak daude. Hauen oinean segurtasuneko pertsona bi zeuden jendeak noiz igo behar zuen esanez.
Bost bat minutu itxaron ondoren sartu gara eta barruan jendea zegoen alde guztietatik. Astegun batean auzoko Eroski-n ikus daitekeen jende kopurua baino askoz gehiago zebilen han. Jendea telebistak, bideo kamarak eta denetarik hartzen ikusi ahal izan dugu.
Ikus dugunaren arabera, aurtengo gabonetan bi opari "errege" izango dira elektronikaren mundu honetan: MP3 formatuko musika entzuteko aparailuak eta argazki zein bideo kamara digitalak. Produktu hauek zeuden guneak jendez gainezka zeuden.
Barakaldon ireki berri duten Mediamarkt-arekin alderatuz, askoz txikiagoa da Donostiako hau, gainera jende asko egotera itotze sentsazioa ematen zuen dendak, Barakaldokoak ez bezala. Bestalde gauza bat asko gustatu zait: produktuak prezioaren arabera ordenatuta zeuden: MP3 formatuko CDak irakutzen dituzten CD irakurgailuetatik hasi (50 ) eta Apple-en iPod famatura arte (300 ).
Ba beno, bai. Azkenean MP3ak erreproduzitzeko 256 MBko aparailu bat (gainera irratia eta grabagailua dituena), etxeko ordenagailurako teklatu berria (barra espaziadorea eta "d" tekla ez zebiltzan oso santu) eta webcam bat erosi ditut (azken hau ez nago oso ziur zertarako, baina beno, norbaitek emandako enbidia izango da ;))
Hoobastank - The Reason