Artxiboa Azaroa 2004
Miren Azkarate eta Jose Ramon Garairi
Datorren hilean, abenduaren 9an eta 10ean, Donostiako Manteo Kiroldegian Gros Xake Taldeak duen egoitzan, II. Lau Nazioen Xake Txapelketa jokatuko da Catalunya, Euskadi, Argentina eta Bulgariaren partehartzearekin.
Politikari guztioi ahoa hitzez bete zaizue Catalunyako patinaia selekzioa kirol horretako Nazioarteko Federakuntzan (FIRS delakoan) sartzear izan delako.
Bestalde, Athletic Clubarekin ere traturen bat egin duzue UEFA txapelketako fase honetako azken partiduan "EUSKADI" leloa daraman publizitatea kamiseta birgin zuri-gorri horretan sartzeko. Azkenean (nahi baino burukomin gehiagorekin, onar ezazue) xakea kirola dela onartu ostean, Donostiara hurbilduko al zarete? Ala Euskadiren futbol partiduetara bakarrik joango zarete? Askok eskertuko genuke zuen presentzia. Eta izugarrizko esanahia izango luke: "Xakea kanporatu nahi zutenak, xakea bultzatzera etorri dira". Benetan puntu asko emango lituzke keinu soil horrek zuen alde. Hala ere ez dut uste horrelako ekintzarik egiteko ausardiarik izango duzuenik. Zuentzat txarrago.
Catalunyako Xake Federakuntza, FIDE Nazioarteko Federakuntzaren sortze prozesuan ibili zen, eta bertako agintariek ez dute oraindik Nazioarteko Federakuntzan eskubide osoz kide izateko esperantza galdu. Nork ukatuko die eskubide hori (Espainiako Federakuntzak ez bada), Xake Olinpiadan Guernsey, Jersey, Holandar Antillak, Bermuda, EEBB Irla Birginak eta Erresuma Batuko Irla Birginak bezalako taldeek parte hartuta?
Hiru izar - Gozategi
Gozategi taldearen hainbat abesti onetako bat da hau
Gaugiro izartsu hartan
ametsetan bezala
ilargia testigu
berak baiezta dezala
Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azala
Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azalaNigana hurbildu eta
estali zidan azala
hiru izar argitsuak
zenbatzen ari nintzala
argizpiek besapean
ekarri zuten itzala
ilargia ta gainontzekoak
itzali ziralaArgizpiek besapean
ekarri zuten itzala
ilargia ta gainontzekoak
itzali ziralaHiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak ziralaHiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak ziralaGaugiro izartsu hartan
ametsetan bezala
ilargia testigu
berak baiezta dezala
Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azalaItsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azalaHiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak ziralaHiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak ziralav
6 hilabete pasatu dira, eta orain zer?
Orain dela urte erdi inguru hasi zen Euskal Xakeak sekula izan duen krisi larriena. Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak aurkeztutako Kirol Federakuntzen inguruko Dekretuak, kirolaren mundutik kanpo uzten zuen Euskal Xakea.
Azkar mugitu ginen, eta horri esker, nahiz eta Miren Azkarate eta Joserra Garaik alegazioei esker izan dela esan, kirolen arteko zerrendan sartu gaituztela dirudi (nahi eta Xedapen Gehigarri bati esker izan).
Sei hilabete hauek pasatu ostean, galdera bat egin nahi nioke Euskal Xake Munduari: Zertarako balio izan zuen mobilizazio hark? Pare bat astean zehar komunikabideetan xakea aipatzen hasi ziren, baina ordutik hona ez da gauza asko agertu. Xake Olinpiadari buruzko zerbait agertu al da inon? (bai, Garan bai, Mikel Zubia Calviàn egon zelako). Beste komunikabideek ateratzen al dute informaziorik?
Aurtengoa Kirol Federakuntzetako hauteskundeen urtea izaki, hiru neurri proposatu nahi nizkieke Xake Federakuntzei:
- Euren webguneetan ematen duten informazioa, informazio ofizial eta eurak antolatutako txapelketa ofizialen jarraipenera mugatu.
- Txapelketa horien eta Euskal Herrian jokatzen diren txapelketen informazioa, beste webgune baten zentralizatu, adibidez AjedrezVasco-n. Barkatu Gerardo, egiten duzun lana oso ona da, baina askok oraindik ez du informaziorik bidaltzen, eta hori nola edo hala hobetu behar dugu.
- Prentsa arduradunak izendatu Xake Federakuntzetan. Beren eginbeharra izenak berak argi uzten du: komunikabideei herrialdeko xake txapelketa eta ekintzen berri eman. Behar bada komunikabideei informazio guztia eginda eman behar zaie. Ea astelehen edo asteartetan kirol sailean, asteburuan jokatu diren xake txapelketen inguruko informazioa ateratzea lortzen dugun, eta ez den guztia ostegunetako Vocento-ren edizioetako laburpenera eta Mikel Zubia eta Josu Tornayren Gara eta Berriako artikuluetara mugatzen.
Nire aldetik iazko politika bera jarraituko dut Eibarko Klub Deportibotik: Eibarko komunikabideei astero informazio guztia idatzita daukan email bat bidali. Emaitzak, sailkapenak, kronikatxoren bat, guztia e-mail baten, ez atatxatutako Word baten. Iazko denboraldian zehar, bai Diario Vasco eta bai El Correo egunkarietako edizio lokalean xakeari buruzko zerbait agertzen zen. Eibarko eta kitto aldizkariak ere zerbait ateratzen zigun eta Radio Eibar - Cadena SER-en ere zerbait irteten zen.
Nere aldetik, Gipuzkoko Xake Federakuntzaren Zuzendaritzatik horrelako zerbait egin dadin lortzen saiatuko naiz, Zuzendaritzara heltzea lortzen badugu. Gutxienez Prentsa Arduradunarena, ea astean zehar Gipuzkoako egunkarietan zerbait ateratzea lortzen dugun.
AEBko hauteskundeak
Azkenean George W. Bush izan da AEBeko hauteskundeen garailea. Mundu guztiak (beno, guztiak ez, Jimenez Losantos-ek ez) ez du albistea oso gogoko izan, Kerry-k irabaztea nahiago zuelako. Egia esan, nik ez dakit zein diren bi politikari horien arteko aldeak eta ardura ere, ez dit asko ardura, baina azken egunotako giro honek orain hiru urteko giroa gogorarazi dit.
Hau da, 2001eko maiatzean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, jende askok argi zuen Mayor Oreja eta Redondo garaile irtengo zirela abertzaleen aurrean. Aldiz, ez zen horrela gertatu eta horren ostean esan zuen norbaitek los ciudadanos vascos se han equivocado
edo son unos inmaduros
(ez dut ondo gogoratzen).
Orduan Orejak bezala, Kerryk irabazi behar ez zituen lekuan irabazi ditu hauteskundeak, hau da, AEBtatik kanpo: Europan eta komunikabideetan.
Agian komunikabideak eta europarrok egongo gara oker. Eurek aukeratu badute Bush, eurok irentsi dezatela. Hala ere, arazo bat dago, nahiz eta Busk guk ez aukeratu gugan ere eragina izan ohi dute AEBtako presidente guztien erabakiek.
Zer egingo diogu ba...