Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2004 Abuztua 21 Kirolariek ezin blogeatu
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Kirolariek ezin blogeatu

Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak debekatu egin die Atenasen Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari diren kirolari eta entrenatzaileei blogen bidez Jokuen inguruko informazioa ematea. Blogen mundua gero eta indar gehiago hartzen ari den garai honetan, Antolakuntzak komunikabideekin dituen kontratuak babestu omen nahi ditu aipatutako neurri honekin.

Guztiok ikusi ahal izan dugu nolako gelak dituzten kirolariek euren esku, ordenagailu berri-berriz beteta Internet erabili ahal izateko, Atenasen dagoen eibartarrak ere horrelako gela batetik bidali zigun agurra.

Hasiera ekitaldian ere kirolari asko ikusi genuen argazki edo bideo kamara digitalak eskuan irudiak hartu eta hartu, irudi haietako batzuk Telecinco telebista katean ikusi ahal izan ditugu. Espainiako Waterpolo selekzioko kirolari baten kamerarekin hartutako irudiak ematen dituzte telebista kate horretan egunero. Horiei ere kamara kenduko al diete?

Beti dirua atzetik...

(Albistea Error500 blogean irakurritakoa da)

Azkenean 36. Xake Olinpiadetara epaile moduan baldin banoa, nik blogeatuko dut bai, argazki eta guzti gainera ahal bada eta gainera euskaraz eta gazteleraz ;)

Mikel Larreategi 2004/08/21
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03