Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2004 Maiatza 08 Gutun irekia Garai jaunari
Dokumentu Akzioak

Periferiatik, erral

Gutun irekia Garai jaunari

Garai jauna:

Diario Vasco eta DEIA egunkarietan maiatzaren 7an idatzi duzun gutunarierantzun nahi nioke. Lehenengo eta behin izenburuari berari ("No estamoslocos" DVn eta "No es jaque" DEIAn): DVkoari "¿Seguro?" gehituko niokeeta DEIAkoari "No, es mate".

Zuek egin duzuena justifikatu nahien zabiltza eta horretarako EEBBtan,Frantzian edo Italian xakea bertako Batzorde Olinpikoak onartzen ezduela diozu. Espainiakoak onartu egin du (eta baita Nazioartekoak ere)eta oraindik, niretzat eta zuretzat seguraski ere bai zoritxarrez,Espainia gara. Hala ere, nire galdera zera da: zuk aipatutako herrialdeguzti horietan xakea hasieratik ez da onartzen kirol gisa ala zuek eginnahi duzuen moduan "atera" egin dute kirol mundutik? Herrialde horietakokirol federazioek Euskal Herrikoek duten ezagumendu eta estatus bera aldaukate? Hau da, posible al da konparazio hori egitea? Ez dakit zein denerantzuna eta jakin egin nahi nuke.

Beste al de batetik, galdera bat luzatu nahi dizut: zergatik izan behargara gu Dekeretuaren Proiektuari alegazioak aurkeztu behar dizkiogunak?Hau da, ZUEK izan zarete azken 20 urteetan era batean antolatuta egondena aldatu duzuenak, zirriborro fasean (8 zirriborro 9 hilabetean zeharnere berrien arabera) inori ezer esan gabe.

Garai jauna, egia esango dizut. Uste dut, eta horrela dela sinistu nahidut, zuk ez daukazula gure kontrako fijaziorik. Gol bat sartu dizutelauste dut, eta ez guk, zure teknikariek baizik. Hala ere, egindakodefendatu duzu hasieratik eta Miren Azkarate andereak ere horrela egindu. Badakin jadanik berandu dela atzera egiteko, hiru aste hauetanesandakoak jan beharko baitzenituzke, eta hori ez da lan xamurra.

Ulertzen dut zuen lana 98an onartutako Kirolaren Legea betetzea dela etahortan oinarrituz egin duzuela Dekretu Proiektu hau. Hala ere aldaketahandiak dakarta baina zioen adierazpenena ez dio esku artean darabilgunkontuaren inguruko ezer. Berriz diotsut, ez al duzu uste ZUEK izan beharzaretela egindakoa justifikatu behar duzuenak?

Ni ez naiz sartuko xakea kirola den ala ez esatera, eta ez dut usteezatabaida ildo honetatik jarraitu behar denik. Zergatik kendu beharduzue Federakuntza? "Tranquilos, tenéis 2 meses para disolveros" esanzenien Federakuntzetako presidenteei.

Xakea desagertarazi nahi ez duzuela diozu, orduan zein irtenbideeskaintzen diguzu? Ba al dago irtenbiderik? Pentsatu al duzue horretan?Nola antolatuko da xakea? Zerbait egingo duzuela diozu baina zer ez, etahorretxek larritzen gaitu. Zein da irtenbidea? Kirol Kontseilu Gorenakkiroltzat gaituenez Espainiako Federakuntzak hemen ordezkaritza jarrieta Londongo gobernuak Ipar Irlandan bezala "Direct Rule" ezartzeaMadriletik?

Azkenik gutun honetan behin eta berriz galdetutakoa birgaldetzen dizut,eta ez du balio "kirolaren legeak dioena egin dugu" esateak, gainera98tik 6 urte pasatu dira eta denbora nahikoa izan duzue motiboren bataurkitzeko: ZERGATIK?

Zuk ondo dakizu zer gertatzen zaien, onak izanda, Astelenan partidu osotxarra jokatzen duten pilotariei. Kasu honetan, Garai jauna, pilotariazu zara eta frontoiko ikusleak gu.

Mikel Larreategi Arana
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeburua
Espainiako Federakuntzaren Epailea

Mikel Larreategi 2004/05/08
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03