Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2004

Artxiboa 2004

Plan, plin, plum !!!!

Ederra astindua. Ni ere kotxean nindoan Donostia aldera (autopistan Itziarko lehenengo tuneletik gertu), Joxek bezala albistea Radio Euskadin zuzenean entzun dudanean. 17:03 ziren Arnaldo Otegik "diremos sí con 3 votos a la autodeterminación, a la consulta y a la salida del conflicto" edo antzeko esaldia esan duenean.

Radio Euskadiko esatariak ere ez zuen sinisten entzun berri zuena. Bertako iritzigile guztiak hankaz gora harrapatu ditu, eta baita Legebiltzarrean bertan zegoen jendearen gehiengoa ere. Javier Ortiz-ek bere abenduaren 21-eko Apuntean (orrialdean behera jeitsi egun horretara iritsi arte) aipatzen zuen Batasunak (edo SA edo nahi duzunak) horrelako zerbait egiteko aukera ez zuela oso gauza arrarotzat ikusiko, azkenaldian egin dituenak ikusita. Bada, arrazoirik ez zitzaion falta.

Gertatu denaren zuzen-zuzeneko kronika egin du Xabier Mendiguren elizegik Egunen Harian bere blogean eta Sustatu.com

Bestalde, eta Eibartarrak zerrendan irakurri ahal izan dudanez, bihar Otegik ETAren su-eten baten berri ematen duen agiria argitara emango duenaren zurrumurrua dabil.

Eta orain zer? Ditxosozko kontsulta... ;)

Mikel Larreategi 2004/12/31

Uiiiiiiiii

Gaur goizean Euskalteletik deitu dute, ostegunean datozela kablearen instalazioa egitera. Ondo !!! Azkenean !!! San Juan egunean jarri zuten leiho ondoko kablea eta ordutik ez dira agertu ere egin. Zita aldatu eta ostiralerako gelditu naiz eurekin. Pare bat orduko lana izango omen dute. Gauean etxera etorri naizenean, 2. pisuko bizilaguna etorri dela esan didate. Gaur omen zeukan berak zita, eta instalatzaileak etorri direnean instalazioa ezin dutela egin esan diote, kableak fatxadara lotuta ez daudelako !!! Fatxadako kableak jartzea ekainaren 24an bukatu zuten. Badirudi eskailera gabe etorri zirela eta beste egun baten etorriko zirela esan zutela. Zera gertatzen da, nire etxeko fatxadak kalera ez, atzeko aldera ematen du, eta azkenengo "bisto buenoa" ematen ibiliko zen teknikariak ez zuela ikusiko atzeko aldetik kableak hormara lotu gabe zeudela. Orain noiz arte itxaron beharko dugu? Beste 6 hilabete ez mesedez !!!

Eguneraketa: Zeuden arazoak arratsaldean konpondu dituzte eta ostiral goizean datoz instalazioa egitera !!!!

Mikel Larreategi 2004/12/29

Ezin jakin portuak itxita zeuden ala ez

Gaur goizean Azkoitira joan behar nuen xake txapelketa batera. Goizean jakin naizenean eta leihotik elurra ikusi dudanean, Azkarate nola zegoen pentsatzen jarri naiz eta atzo telebistak aipatu zuen telefono zenbakira deitu dut informazio eske. Gizeko 9rak ziren.

Lehenengoan 902112088 markatu ostean, "gure langileak okupatuta daude" edo antzeko zerbait zioen mezua irten zait. Etxetik irten aurretik beste 3 aldiz saiatu naiz informazioa jasotzen, baina 3 saiakera horietan telefonoa okupaturik zegoen.

Etxetik irten bezain laster berriz deitu dut eskuko telefonotik, eta berriz ere "gure langileak okupatuta daude" mezua entzun dut.

Azkenean ez Azkarate eta ez ezer, garagetik irteteko aldapa elurtuta zegoen eta ez dut kotxea garagetik atera ere egin.

Hainbeste dei egongo al ziren ba horrelako orduan? Ala ez zegoen inor telefonoa hartzeko?

Mikel Larreategi 2004/12/26

Kontsumismoaren hatzaparretan galdurik...

Ba bai, gabonak omen dira pakea eta antzeko gauzak opa eta praktikara eramateko garaia, baina onar dezagun guztiok erortzen garela kontsumismoan.

Gaur arratsaldean Donostiako Garbera merkatal zentruan ireki berri duten Mediamarkt delakoan egon naiz. Zer zen hura... Garbera osoa jendez gainezka zegoen eta autoa aparkatzeko ia ez zegoen lekurik. Azkenean bide bazterrean aparkatzea lortu dugu eta barrurantz abiatu gara.

Barruan jendea besterik ez zegoen eta Mediamarkt-era hurbiltzen ari ginela ilada luze bat ikusi dugu. Jendea sartzeko iladan zain zegoen !! Denda hori bigarren solairu baten dago (lehen zinemak zeuden lekua omen da) eta bertara igotzeko eskilara mekanikoak daude. Hauen oinean segurtasuneko pertsona bi zeuden jendeak noiz igo behar zuen esanez.

Bost bat minutu itxaron ondoren sartu gara eta barruan jendea zegoen alde guztietatik. Astegun batean auzoko Eroski-n ikus daitekeen jende kopurua baino askoz gehiago zebilen han. Jendea telebistak, bideo kamarak eta denetarik hartzen ikusi ahal izan dugu.

Ikus dugunaren arabera, aurtengo gabonetan bi opari "errege" izango dira elektronikaren mundu honetan: MP3 formatuko musika entzuteko aparailuak eta argazki zein bideo kamara digitalak. Produktu hauek zeuden guneak jendez gainezka zeuden.

Barakaldon ireki berri duten Mediamarkt-arekin alderatuz, askoz txikiagoa da Donostiako hau, gainera jende asko egotera itotze sentsazioa ematen zuen dendak, Barakaldokoak ez bezala. Bestalde gauza bat asko gustatu zait: produktuak prezioaren arabera ordenatuta zeuden: MP3 formatuko CDak irakutzen dituzten CD irakurgailuetatik hasi (50 €) eta Apple-en iPod famatura arte (300 €).

Ba beno, bai. Azkenean MP3ak erreproduzitzeko 256 MBko aparailu bat (gainera irratia eta grabagailua dituena), etxeko ordenagailurako teklatu berria (barra espaziadorea eta "d" tekla ez zebiltzan oso santu) eta webcam bat erosi ditut (azken hau ez nago oso ziur zertarako, baina beno, norbaitek emandako enbidia izango da ;))

MP3 Hoobastank - The Reason

Mikel Larreategi 2004/12/19

Informatika Fakultateko diploma banaketa

Gaur izan da Donostiako Informatika Fakultateko 2003/2004 promozioko Ingenieri Tekniko eta Ingeniarien diplomen banaketa. Ekitaldia, Ignazio Maria Barriola gelategiko ekitaldi aretoan izan da eta bertan, Fakultateko Dekano den Julian Gutierrez, Euskara Dekanorde den Miren Bermejo eta Rosa Arruabarrena Fakultateko Idazkaria izan dira.

Gonbidatu berezi bezela, Fakultateko ikasle ohi batek hitz egin du, Oscar Astier Yeregui-k hain zuzen ere Arista Interactiva (ADI! aktibatu Flash modua !!) enpresaren sortzaileetako batek. Ez du gauza berririk esan, bere ustean enpresa bat sortzeko eduki behar diren gaitasunak eta Informatikaren munduan irekita dauden hiru munduak aipatu ditu:

  1. Auditoretzak, peritaia, ...
  2. Segurtasuna
  3. Eskuko telefonoentzako aplikazioak

Gauza gehiago ez du esan, Euskadi.NET berriaren pantallazo bat erakutsi du, egiten duten lanaren erakusgarri gisa.

Alde txar gisa, nolabait esateko, ekitaldi guztia gaztelaniaz izan dela da, nahiz eta Euskara gaietako Dekanorde Miren Bermejo bertan egon. Karrera osoa euskaraz egitea eskeintzeko gai badira (eta gai dira, nik ikasgai guztiak euskaraz egin baititut), diploma banaketan euskaraz egin dutena baino zerbait gehiago egiteko gai izan behar lirateke. Kasu honetarako bakarrik 0koa antolakuntzari nire partez, bestelakoan ekitaldia oso ondo egon da: Hitzaldi laburra, koralaren 4 abesti ez oso luze, diploma banaketa hirunaka eta bukaerako argazkia. Eta amaitzeko denok espero genuen tortilla gabeko luncha ;)

Ahhhhh, ahaztu baino lehen, hona hemen nire diploma (egin klik handiago ikusteko):

Diploma UPV

Mikel Larreategi 2004/12/10

Jada ez gara liderrak

Almeriaren aurka galdu ostean Eibar 2.a da 2. mailako sailkapenean 30 punturekin eta Cadiz liderrarekin berdindurik. Azken aste hauetako ametsa amaitu al zaigu? Ez dut uste... oraindik gauza asko dugu esateko. 14. ihardunaldian lider egon den taldea azkenengo 9 denboralditik 7tan 1go mailara igo da eta euretako inork ez ditu 30 puntu eduki, guztiek gutxiago... Aupa Eibar !!

Mikel Larreategi 2004/12/06

Ospitalean egon den izebari

Garai batean hondartzan bertan jolasten gendun haretan, uda guztian hara ta hona ikasleon oporretan, uztail aldean herriska hartan egun pasa eguzkitan. Futbolean igandetan, etxean urteberritan. Donostiako ospitalean jada lo ta ametsetan ez zara joan baina halere zaude gure bihotzetan.

Lejarreta zen faboritoa opariko kartelean, zure anaia Alberto ere han aritzen zen Tourrean, orain lau urte hasi zen dena Ikerren aldamenean. Gaixo bat gibelaldean, ez zen ona aidanean. Itzalduz joan zara ordundik batez be azken hilean jakin badakit nolako hutsa utziko duzun etxean.

Zeru altuan zerbait badago han goian dago gorderik, ez dirudi ba laguntza asko goitik eman dizutenik, pentsa ezazu denok gaudela hotxe eskutik heldurik. Begia be kendu barik, pentsamenduak galdurik. Azken arnasa hartu aurretik zera esan nahi dizut nik: Joango zara ez dakit nora baina ez guk ahazturik

MP3Eric Clapton - Tears in heaven

Mikel Larreategi 2004/12/02

Miren Azkarate eta Jose Ramon Garairi

Datorren hilean, abenduaren 9an eta 10ean, Donostiako Manteo Kiroldegian Gros Xake Taldeak duen egoitzan, II. Lau Nazioen Xake Txapelketa jokatuko da Catalunya, Euskadi, Argentina eta Bulgariaren partehartzearekin.

Politikari guztioi ahoa hitzez bete zaizue Catalunyako patinaia selekzioa kirol horretako Nazioarteko Federakuntzan (FIRS delakoan) sartzear izan delako.

Bestalde, Athletic Clubarekin ere traturen bat egin duzue UEFA txapelketako fase honetako azken partiduan "EUSKADI" leloa daraman publizitatea kamiseta birgin zuri-gorri horretan sartzeko. Azkenean (nahi baino burukomin gehiagorekin, onar ezazue) xakea kirola dela onartu ostean, Donostiara hurbilduko al zarete? Ala Euskadiren futbol partiduetara bakarrik joango zarete? Askok eskertuko genuke zuen presentzia. Eta izugarrizko esanahia izango luke: "Xakea kanporatu nahi zutenak, xakea bultzatzera etorri dira". Benetan puntu asko emango lituzke keinu soil horrek zuen alde. Hala ere ez dut uste horrelako ekintzarik egiteko ausardiarik izango duzuenik. Zuentzat txarrago.

Catalunyako Xake Federakuntza, FIDE Nazioarteko Federakuntzaren sortze prozesuan ibili zen, eta bertako agintariek ez dute oraindik Nazioarteko Federakuntzan eskubide osoz kide izateko esperantza galdu. Nork ukatuko die eskubide hori (Espainiako Federakuntzak ez bada), Xake Olinpiadan Guernsey, Jersey, Holandar Antillak, Bermuda, EEBB Irla Birginak eta Erresuma Batuko Irla Birginak bezalako taldeek parte hartuta?

Mikel Larreategi 2004/11/28

Hiru izar - Gozategi

Gozategi taldearen hainbat abesti onetako bat da hau

Gaugiro izartsu hartan
ametsetan bezala
ilargia testigu
berak baiezta dezala
Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azala

Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azala

Nigana hurbildu eta
estali zidan azala
hiru izar argitsuak
zenbatzen ari nintzala
argizpiek besapean
ekarri zuten itzala
ilargia ta gainontzekoak
itzali zirala

Argizpiek besapean
ekarri zuten itzala
ilargia ta gainontzekoak
itzali zirala

Hiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak zirala

Hiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak zirala

Gaugiro izartsu hartan
ametsetan bezala
ilargia testigu
berak baiezta dezala
Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azala

Itsasoak eskutitzez
bidalitako kresala
nigana hurbildu eta
estali zidan azala

Hiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak zirala

Hiru izarrak zirala
izarrak hiru zirala
hiru izarrak zirala
argitsuenak ziralav

Mikel Larreategi 2004/11/27

6 hilabete pasatu dira, eta orain zer?

Orain dela urte erdi inguru hasi zen Euskal Xakeak sekula izan duen krisi larriena. Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak aurkeztutako Kirol Federakuntzen inguruko Dekretuak, kirolaren mundutik kanpo uzten zuen Euskal Xakea.

Azkar mugitu ginen, eta horri esker, nahiz eta Miren Azkarate eta Joserra Garaik alegazioei esker izan dela esan, kirolen arteko zerrendan sartu gaituztela dirudi (nahi eta Xedapen Gehigarri bati esker izan).

Sei hilabete hauek pasatu ostean, galdera bat egin nahi nioke Euskal Xake Munduari: Zertarako balio izan zuen mobilizazio hark? Pare bat astean zehar komunikabideetan xakea aipatzen hasi ziren, baina ordutik hona ez da gauza asko agertu. Xake Olinpiadari buruzko zerbait agertu al da inon? (bai, Garan bai, Mikel Zubia Calviàn egon zelako). Beste komunikabideek ateratzen al dute informaziorik?

Aurtengoa Kirol Federakuntzetako hauteskundeen urtea izaki, hiru neurri proposatu nahi nizkieke Xake Federakuntzei:

  1. Euren webguneetan ematen duten informazioa, informazio ofizial eta eurak antolatutako txapelketa ofizialen jarraipenera mugatu.
  2. Txapelketa horien eta Euskal Herrian jokatzen diren txapelketen informazioa, beste webgune baten zentralizatu, adibidez AjedrezVasco-n. Barkatu Gerardo, egiten duzun lana oso ona da, baina askok oraindik ez du informaziorik bidaltzen, eta hori nola edo hala hobetu behar dugu.
  3. Prentsa arduradunak izendatu Xake Federakuntzetan. Beren eginbeharra izenak berak argi uzten du: komunikabideei herrialdeko xake txapelketa eta ekintzen berri eman. Behar bada komunikabideei informazio guztia eginda eman behar zaie. Ea astelehen edo asteartetan kirol sailean, asteburuan jokatu diren xake txapelketen inguruko informazioa ateratzea lortzen dugun, eta ez den guztia ostegunetako Vocento-ren edizioetako laburpenera eta Mikel Zubia eta Josu Tornayren Gara eta Berriako artikuluetara mugatzen.

Nire aldetik iazko politika bera jarraituko dut Eibarko Klub Deportibotik: Eibarko komunikabideei astero informazio guztia idatzita daukan email bat bidali. Emaitzak, sailkapenak, kronikatxoren bat, guztia e-mail baten, ez atatxatutako Word baten. Iazko denboraldian zehar, bai Diario Vasco eta bai El Correo egunkarietako edizio lokalean xakeari buruzko zerbait agertzen zen. Eibarko eta kitto aldizkariak ere zerbait ateratzen zigun eta Radio Eibar - Cadena SER-en ere zerbait irteten zen.

Nere aldetik, Gipuzkoko Xake Federakuntzaren Zuzendaritzatik horrelako zerbait egin dadin lortzen saiatuko naiz, Zuzendaritzara heltzea lortzen badugu. Gutxienez Prentsa Arduradunarena, ea astean zehar Gipuzkoako egunkarietan zerbait ateratzea lortzen dugun.

Mikel Larreategi 2004/11/23

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03