Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Periferiatik, erral / Airbnb edo nola hartu ostatu beste jendearen etxean

Airbnb edo nola hartu ostatu beste jendearen etxean

Mikel Larreategi 2012/06/11 20:56
Orain dela gutxi norbaitek aipatu zidan Airbnb, eta orduandik beste pare bat lekutan ikusi eta pixkat saltseatzea pentsatu dut.

Ideia erraza da: hortik zehar bidai bat edo beste edozein arrazoirengatik etxetik kanpo lo egin behar baduzu, toki horretako herritarrek eskainitako etxeetan pasatu gaua. Zuk zerorrek ere zure etxea jarri dezakezu sisteman, bisitariak jaso eta diru pixkat irabazi.

Badirudi orain dela pare bat urte sortu zutenetik erabiltzaile eta etxe mordoa lortu dituztela. Sistemak konfidantza eta iritziak ditu oinarri. Hotelekin TripAdvisorren gertatzen den bezala hotelen inguruko iritziak idazterakoan, jendearen etxeekin ere antzera egiten du Airbnb-k.

Zer iruditzen? Oraindik udarako plan bila bazabiltza, hau izan daiteke planetako bat. Erabili duzu Airbnb? Zer deritzozu?

Airbnb: http://www.airbnb.es

etiketak: , ,
asier
asier
2012/06/12 09:46
Itxura ona. Webgune ona, teknikoki, politta eta azkarra. Eta eduki aldetik be sendua. Probauko juagu!
Gerardo
Gerardo
2012/06/16 22:50
Nik CouchSurfing ezagutzen nuen. Ideia bera, baina doan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Twitterren