Hemen zaude: Hasiera Blogak Izan eta Esan lana

Izan eta Esan

lana

Festa etxean

Astelehenek Goienkaria

 

"Mundumira: kulturen jaia asteburuan Eskoriatzan. Mundumira jaialdiaren bosgarren ekitaldia ospatuko da aste bukaeran Eskoriatzan. Aurten ere, natura, kultura eta bidaiak izango dira jaialdiaren ardatz nagusiak". Goienkaria 09-5-22

 Asteburu osoan festa eta kultura izan ditugu Mundumirari esker. Azken bost urteetan, urtean behin, Debagoiena erreferente bihurtzen da festa bat dela-eta, eta lortzen dugu jendea geurera ondo pasatzeko erakartzea. Ez dira bestela ugariak Debagoiena festarekin lotzen duten ekimen ohiartzundunak, ez behintzat bailaratik kanpo. Izan ere geure ibarra lanagaitik, jendearen lanzaletasunagaitik da ezaguna bai Euskal Herrian bai kanpoan, ez aisiarako edo parrandarako gune izateagaitik. Gogoan daukat nola Iban Zalduaren ipuin batean, ez galdetu zeinetan, baina uste dut Itzalak liburuan agertzen dela, “debagoiendar kalbinistak” esaten den. Kalbinistentzako, badakizue, lana arazo moral bat zen, zalantza erlijiosoari aurre egiteko modu bat.

 Hori esportatu du Debagoienak eta horrexegaitik da ezaguna: lanerako grina, kooperatibismoa eta Jose Mª Arizmendiarrietaren kanonizazioa. Merituzkoak denak, zalantza barik. Baina garaiak aldatu egiten dituk/n, konpai. Orain gizarte postindustrial batean bizi omen gara. Zerbitzuek duela mende bat baino indar handiagoa dute. Herritarrentzako lana ez da balore nagusia (nahiz eta garrantzi handia hartzen duen enplegua ondasun urri bihurtzen denean). Aisia, dibertsioa, plazerra baloreak dira gaurko gizartean, eta debagoiendarrok, lana bailaran egin ondoren, kanpora jotzen dugu geurean topatzen ez dugun dibertsio horren bila. Ibarra lan egiteko, autopista ondo pasatzeko.

 Horregaitik begitantzen zaizkit interesgarriak Mundumira bezalako ekimenak, piskanaka-piskanaka herrietan garatzen diharduten beste kultur eta aisia iniziatiba batzurekin batera. Aukera eman diotelako bailaran lanean geratu den herritarrari bailaran bertan disfrutatzeko, aisiaren inguruan azpiegitura bat sortzeko. Eta kanpoan bizi denari, Debagoiena esistitzen dela frogatzeko.

 Zeren horrelakoak mimatu ezean, inauguratu berri duten autopista, ekarri duen txikizioa eta guzti, norabide bakarrekoa izango da: bailaratik irtetekoa.

 

 

Gai beraren gaineko bariazioak

Asteleheneko Goienkaria

 

"Obamak eta Clintonek bukaera adiskidetsu bat negoziatzen dute aurrez-aurreko historiko baterako. Bi senatariak isilpean elkartu dira Washingtonen etorkizunaz berba egiteko. Zalantza barik, bere bizitzako egunik ziragarri eta zoriontsuenetariko bat izan den horren ondoren, Barack Obamak asteburua libre hartzea erabaki du, bere emazte Michelle afaltzera eramateko, eta bere bi alabekin bizikletan ibiltzera joateko".  El Pais, 08-6-7

 

Beltz bat eta emakume bat norgehiagokan demokraten hautagaitza lortu nahian, Amerikako Estatu Batuetako lehendakaritzarako.Tradizioz boteretik kanpoko bi presidente izateko lehian. Beltza, duela berrogei eta hamairu urte oraindik autobusean zuriei tokia laga behar ziena. Emakumea, duela hirurogeitazortzi urte arte botorik ere eman ezin zuena. Bi kasuetan, berritasun itxaropentsua guztiontzat, inperioak katarroa harrapatzen duenean, guztiok estulka hasten garelako.

Laburra baina zoriona behartsuaren etxean. Arraza eta generoaren arteko berdintasunean urratsa emanda zegoelakoan geundenean, Espainiako progresiaren egunkaririk serioenak diosku Obamak bere andrea afaltzera “eramateko” hartu duela asteburua libre. Txakurra bailitzan, “eraman”. Obama eta Michelle ez doaz elkarrekin afaltzera, ez, andreak senarra behar du afaltzera “eraman” dezan. Txatxarra aurrera pausoa.

Moskeoa oraindik pasatzeke, banoa zapatuko periodikoan aurrera, eta Cristina Garmendia Zapateroren ministro donostiarrari egindako elkarrizketarekin egiten dut topo. “Seme-alabek eta senarrak, nola hartu dute zu ministro izatea?” “Lortzen duzu familia eta lana bateratzea?”. Zergaitik ez dut irakurri sekula Moratinosen andreak zer irizten dion gizona ministro izateari? Noiz galdetu diote Felipe Borboiari nola uztartzen dituen alaben zaintza eta lana?

Arnasa hartu du irakurleak, eta pentsatu du, kontsolamenduz, beste mundu batean bizi dela. Behintzat afaltzera joateko ez daukala inork atera beharrik, eta lanean ere sekula ez diotela galdetu familia eta lanaren arteko bateratzeaz. Arnasak txikia baina, zere egunkaritik burua altxa, eta lagun neska batek kontatu dio joan zen egunean telefonozko inkesta batean galdetu ziotela ia gizonak etxeko lanetan laguntzen zion. Eta hori “vascas y vascos” esapideaz bandera egin duen agintariaren menpeko erakundearen inkestan. Inguratuta gaude.

 

Elena Laka 2008/06/07

Lana eta familia bateratu

Ikusten denez, lana eta familia bateratzerakoan, kasuen %94ean umearen ama da lanaldi murrizketa edo esedentzia eskatzen duena. Umearen aitak kasuen %6an baino ez du eskatzen lanaldi aldaketa, nahiz eta laguntza ekonomikoak handiagoak izan baimena hartzen duena aita bada.

Honek esan nahi du gurasoek erabaki behar dutenean bietako nor geratuko den etxean lanaldi erdiz edo osoz umeak zaintzen, kasuen %94ean zaintza amak egin dezala aukeratzen dutela.

Ez daukat dudarik guraso asko pozik egongo direla oso lanen banaketa honekin, baina nik, oro har eta salbuespenak salbuespen, ondorio kaltegarriak ikusten dizkiot, bai emakumearentzako, bai gizartean gizonen eta emakumeon arteko berdintasunera heldu ahal izateko.  

Honen ondorioak dira:

-          lanbideak lanaldi murrizketa ametitzen dutenen eta ez dutenen artean banatzen dira. Hots, oro har gizonek egiten dituzten lanbideek ez dute murrizpenik onartzen, aldiz emakumeek egiten dutenek bai (“nire lanagaitik ezin dut murrizpenik hartu”)

-          emakumeen lanbideak estankatuta geratzen dira: bizitza profesionaleko urte garrantzitsuetan lanaldia murrizteak esan nahi du proiektu berrietan ezin parte hartzea, lanean urte batzuetan ezin aurrera egitea.

-          Gizonek aldiz aukera irabazten dute lanean aurrera egiteko: etxean ama geratzen denez umeekin, askeago dira lanetik etxera berandu bueltatzeko, bidaiatzeko eta oro har lanari denbora gehiago dedikatzeko.

-          Guraso askok pentsatzen dute ume txikiek amaren behar gehiago dutela aitarena baino. Egia fisikoa da ostera aitak egin ez dezaken gauza bakarra titia ematea dela, beste guztia amak bezain ondo edo hobeto egin dezake eta.

-          Lanaldi murrizpena edo eszedentzia hartzen duen amak, banaketa kasuetan, ikusten du nola aitak lanbide hobea daukan, denbora eta ahalegin gehiago dedikatu ahal izan diolako, eta ostera, bere umeenganako dedikazioa ez dela ez baloratzen ez konpentsatzen, eta umearekiko ere lotura handiagoa daukala.

Ondorioz, berdintasunera iriste aldera, bateraketarako askoz egokiagoa iruditzen zait honako neurri hau:

-          lanaldia murrizteko edo eteteko aukera saritua bai, baina saria eskuratu izateko, derrigorrezko izatea bi gurasoen artean banatzea murrizketa edo etena. Adibidez,  lanaldiaren heren bat murriztu behar bada, guraso batek seiren bat eta besteak beste seiren bat. Edo murrizpenak urte bete iraun behar badu, guraso batek sei hilabete eta besteak beste sei. Murrizpena %50ean banatu. Horrela espektatiba profesionalak berdintsuagoak izango lirateke ama eta aitentzako, eta inportanteagoa deritzodana: umeak aitarekin eta amarekin berdin haziko lirateke, ikusteke full time maitasuna eta zaintza ematen diona ama dela, eta gauetan lanean ordu asko eman ondoren denbora partzialean maitasuna ematen diona, aita dela.

 Proposamenarekin ados?

 

 

Elena Laka 2008/05/21

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.

Azken erantzunak
datuen babesa Koldo Los Arcos, 2011/03/10
Benetan! Jaione, 2011/03/09
Oso ona! leire, 2011/03/08
Berme TRUST MAILEGUA PLC Tony Belly, 2011/02/06
Bai horixe! Gari Araolaza, 2010/12/01
Azken sarrerak
Normal moduan 2011/05/08
Etxeko lanak 2011/04/04
Etiketa lainoa
"Los abrazos rotos" 1/2004 Lege Organikoa Almodovar Anjel Lertxundi Antzararen bidea Athletic Azpeitia Bergara Berria Bilbo Bizkaia irratia Calatrava Callao Deba Debagoiena Donostia Durangoko azoka EA EB Egunkaria Elgeta Eskarmentuaren paperak Espainia Euskadi Euskal Herria Gizarte-Segurantza Goiena Goiena.org Goienkaria Ibarretxe Jabetza Erregistro Jaimito Katalunia Kate Winslet Kode Penal Kode Penala Kode Zibil Kode Zibila Leonardo Di Caprio López Madariaga Memorias de Africa Merkatal Epaitegia Meryl Streep Mezularia Ministeritza Fiskala Mundumira Nagel Oier Patata Patxi Lopez Patxi López Penelope Redford Revolutionary road Robert Redford Ronaldo Samarago San Martzial Streep Sustatu Veleia Victoria Zubi Zuri abokatu abuela adarra jo adina adiskidetsu agintari agiri ahotsak aht aisia aita aitatasun-baja aktualitate alarguntasun-saria albiste aldatu alderdi alderdi kontratugilearen lehen alderdia aldiri aldizkaria algodoi alkatea alkohol altzoa ama amama ametsa amona anaia andere andereño apatrida aranzadi argazki argitaletxe argitalpen kontratu argitarapen kontratu eredua argitaratzaile argudioak arriskua aseguru-etxe astelehena aukera aurkezpen auto autobusa autopista auzia auzitegi azalea aztarna bahitura bakarra balio banaketa bandera bateratu begi belaunaldi beltz berba berdintasun bergara bergara-eibar bero besarkada bi bialeku bidegabekeria bigunak biharamona bihotzez bikotea bilaketa biotekide bizi bizikidetza bizitza bost botu bueltatu burka burua cd dantza datuen babesa debagoiena demanda demandatu demokratiko demokrazia denda derrigortutako aurrejubilatu dibortzio diputatua dirua dogma domeka eco edertasuna edukinak egile eskubidea egunerokotasuna egunkari egutegia eibar eibartar elastina elegantzia elkarbizitza elkarrizketa elkarte emakume emakumearen aurkako indarkeria emakumeen aurkako indarkeria entzunaldia epai epaia epaiketa epaile epaitegi epaitegia epel erabiltzaile erakunde eraman erantzukizun zibila eraso eraso biktima erderaz erditu eredu ergatibo erlijioa ermua erreferendum erreklamazio erretiratu erretiro-sistema errlomantizismo errua ertzain esku eskubide eskubidea españa estali etxeko lan etxeko lanak etzan euskaldunak euskaltegi euskara ezinegona ezkondu ezkontide ezkontza ezkontzaren erregimen ekonomikoa ezpain ezpainak fado faltsu familia feminista filma funtzionario futbol futbol kamiseta futbola galdeketa galdera galdu garesti garestitu garraio gastu gazte gizarte gizartea gizon gogorrak goibel goienkaria gora gorri gorria gotzain guardia guraso gurasoak halako batean hankaz gora harakina hatxis haurdunaldia haurrak hauteskunde hauteskundeak hauteslego heldu heriotza herri herrigintza herritar hezkuntza higuina hilketa hiria hitz hizkuntza hotz hutsune idazkun idazle idazle elkarte ihesbide ikasketak ikaskide ikastaro ikastola ikur ilunga ilusioa indarkeria inguratuta inkesta interes interes publikoa internet ipuin irain irakasle iraksle irakurri iraultza irazpideen sozietatea irratia irteera-operazioa itzulpen izatezko izena jai jaia jaiak jasan jerga jokalari jolas jubilatu kalbinista kale kalteordain kanpaina kanpoko kargu kargua kartela kastellano kaudimengabe kaxero kiebra kilometroak kitxua kobratu kolpe komunikabide konkurtso konstituzio konstituzioa kontratu kontrola kontsulta kontsumitu kosta kostu kotizazio kpi krisi kudeatzaile kultura lan lana lanbide landare lasai lau aste legea legedi legedia lehendakari lehor lepoko mina lertxundi liburu liburua liburutegia limoiondo loditasuna lojika lotara loteria nazionala lurraldea magia mailegua manifestazio manifestazioa martxoak 8 mary poppins masturbatu matxismo meme memorias de Africa merkatal merkatalgune merkatua mesede migraña ministroa moda monzó muga murrizketa musika musu musulman nagusi nahasketa nazionalitatea negar negu nerabe nerbio neska neskatila obra oinetako okularista olentzero ondasun banaketa opor oporrak organu osasun sistema ospelak ospitalea pazientzia pentsio pentsioa pintatzekoa pipa-poltsa pirata pirritx plazerra polisemia politika politiko porrotx portero portu pottolo preso pribatu printze printzesa produktu protesi publiko publikoa publizitate salatu saltzaile sanblasak saskia segurantza sehaska selección selekzioa seme seme-alaba semea sexu-aldaketa sharon sinco sindikatu stone stormy monday tabakoa telebista terrorismoaren gorazarrea tertulia tertuliakide testu topikoa tostoiak tradizio tratu trena txartel txikia txinatar txiste uda udaberri udaberria udala ume umeak untxia urdina uztartu volvone webgune xalotasun zabaldu zahar zaintza partekatu zaintza partekatua zakila zapatu zapatu ingelesa zapi ze zerbitzu publiko zigor zikina zine zinea zoragarri zorion zoriona zoru pelbiko zuzenbide zuzenbide politiko zuzenbidea